31/05/08
ALONSOTEGIKO "Ikusi_makusi" BALIABIDE ZENTRUKO LOGO LEHIAKETA
ALONSOTEGIKO “IKUSI_MAKUSI” BALIABIDE ZENTRUKO IRUDI ADIERAZGARRIA IZANGO DEN LOGOA EGITEKO ALONSOTEGI UDALEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK
Alonsotegiko Udalak “ikusi_makusi” Baliabide Zentrua identifikatzeko logoa sortzea erabaki du.
1.- HELBURUAK: Gaur egun Alonsotegiko Udalak “ikusi_makusi” Baliabide Zentrua irudi adierazgarria izango den logoa egitea.
2.- PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketan 14 eta 30 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
3.- PROPOSAMENA: Proposamena osatuko du logo batek.
3.1.- Logoa originala, argitaratu gabea eta beste edozein lehiaketatan saririk jaso gabea izango da.
3.2.- Logoan jasangarritasunaren kontzeptuak eta Alonsotegiko Gazteriak agertu beharko du.
4.- ENTREGATU BEHARREKO MATERIALA: Logoak osatutako proposamen bakoitza gero erreproduzitu ahal izateko edozein eratan aurkeztu beharko dute.
4.1.- Azalpena: Aurkeztutako logoarekin azalpen laburra ere aurkeztu beharko da (mekanografiatua); bertan azaldu beharko dira logoaren ideia eta sinbolismoak. Azalpen hori gehienez orrialde batekoa izango da.
5.- ENTREGATZEKO EPEA ETA MODUA: Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da 2008ko maiatzak 31, 19:00etara arte.
Proposamena DIN-A4 tamainako gutunazal itxi batean entregatu beharko da; “ALONSOTEGIKO “ikusi_makusi” BALIABIDE ZENTRURAKO LOGOA AUKERATZEKO LEHIAKETA” dioen etiketa jarri beharko da. Gutunazalaren barruan, proposamenaz gain, beste gutunazal itxi bat (txikiagoa) sartuko da; bertan ondoko datu pertsonalak jarri beharko dira: Proposatutako logoa, Izen-deiturak, jaioteguna, NANaren fotokopia, helbide osoa, harremanetarako telefonoak, helbide elektronikoa.
Proposamenak eskura emango dira, Alonsotegiko “ikusi_makusi” Baliabide Zentruan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera, Kultura Sailarentzako dela adieraziz.
6.- EPAIMAHAIAREN OSAERA: Epaimahaia osatuko dute Alonsotegiko Kultura zinegotzigoa. Epaimahaiko kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu lehiakide gisa.
Epaimahaiak eskubidea du saria eman gabe uzteko eta beste lehiaketa edo oinarri batzuk arautzeko; edonola ere, horietara proposamen berriak aurkeztu beharko dira.
7.- LEHIAKETAREN EBAZPENA: Ebazpena izango da “ikusi_makusi” Baliabide Zentruan (Areitzo bidea 6, Alonsotegi. Telefonoa: 94 498 08 07. E-maila: ikusimakusi@alonsotegi.net). Egun honetatik ekainaren 27ra arte, proposamen guztiak izango dira “ikusi_makusi” Baliabide Zentruan ikusgai. Sari ematea 2008ko ekainaren 27an izango da 18:00etan.
8.- SARIAK: 2 pertsonentzako BBK Live Festivalera sarrerak.
9.-BALORATZEKO IRIZPIDEAK: Logoaren sinpletasuna eta argitasuna baloratuko dira, eta Alonsotegiko Gazteria adierazteko gaitasuna ere bai.
10.-SARIRIK IZAN EZ DUTEN PROPOSAMENEN ITZULKETA: Lehiaketan saririk izan ez duten proposamen guztiak euren egileek jaso ahal izango dituzte emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 30 eguneko epean. Epe hori igaro eta gero proposamenak agiritegian gordeko dira Alonsotegiko Udalaren jabetzapean. Alonsotegiko Udalak baimena izango du proposamen hauek erreproduzitu, banatu eta hedatzeko.
11.- JABETZA INTELEKTUALA: Saritutako logoa behin betiko geratuko dira Alonsotegiko Udalaren jabetzapean. Alonsotegiko Udalak baimena izango du logoa jendaurrean erreproduzitu, banatu eta hedatzeko. Hala eta guztiz ere, lehiakideak ez du izango horregatik guztiagatik ordainketarik jasotzeko eskubiderik.
12.-OINARRIEN ONARPENA: Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren ebazpena onartuko direla.