05/05/08
ALONSOTEGIKO 2008ko JAIETAKO KARTEL LEHIATEKO OINARRIAK
OINARRIAK:
Udaleko Jaietako Sailak, Alonsotegiko 2008ko udako jai guztietarako kartel lehiaketa antolatu du. Aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Alonsotegiko jaietako egitaraua eta kartela egiteko erabilia izango dan lana.
GAIA: Alonsotegiko Udako Jaiak: “ANDRA MARI, SAN BARTOLOMÉ, SAN ANTOLIN eta LA GUIA 2008”.
LANEN AURKEZPENA: Askea, 50 x 70 zm. neurrikoa egon behar da, nahi dan beste kolore eta edozein teknika erabiliz.
LEKUA ETA AURKEZTEKO EPEA: Lanak “ikusi_makusi” Baliabide Zentruan aurkeztuko dira, egilearen izena barik eta izenburua aurkeztuz. Gutunazal itxi baten agerian obraren izenburua jarri behar da, pertsonaren datuak barnean zehaztuz: Izena-abizenak, jaiotze data, helbidea, kontaktu telefonoak, helbide elektronikoa. Egile batek ezin izango du lan bi baino gehiago aurkeztu.
EPEA: MAIATZAREN 5a arratsaldeko 19:00ak arte.
TESTUA: Ondorengo testua jarri beharko da:
ALONSOTEGIKO JAIAK 2008
EPAIMAHAIA: Udaleko Jaietako Zinegotziak eta Gazteriako teknikariek osatuko dute. Udalak kartel irabazlea beretzat hartuko du eta edonon erabiltzeko eskubidea izango du. Kartel irabazlearen euskarri informatikoa egongo balitz, Udalaren esku geratuko litzateke.
ERAKUSKETEA: Lehiaketan parte hartu duten kartelen jatorrizkoak “Ikusi_makusi” Baliabide Zentruan erakutsiko dira, maiatzaren 5etik 9a arte.
SARIA: Sari bakarra 300€koa izango da baina epaimahaiaren eritziz kartelen kalitatea eskasa balitz, saria hutsik deklaratuko litzateke.
Sarituak izan ez diran lanak berreskuratzeko epea, maiatzaren 12tik 29a arte izango da. Epe hori igaro eta gero, jaso ez direnak Udalarentzat izango dira.
ARGIBIDE GEHIAGO: “Ikusi_makusi” Baliabide Zentrua; Areitzo 2 (Alonsotegi)Tfnoa.: 94 498 08 07 ; Fax: 94 498 08 00. Posta elektronikoa: ikusimakusi@alonsotegi.org.