BBK Gazte Lanbidean Fundazioak Bizkaiko gazteentzako lana sustatzea du xede nagusi. Bere baliabideak bi norabidetan bideratzen dituzte: alde batetik, enpresa berriak sortzea, eta bestetik, laneratzea (bereziki lana aurkitzeko zailtasun handiak dituzten gazteei laguntzen diete).
Enpresa-ideia gauzatzeko lehen urratsetan laguntzen dute, eskura dauden aukerak aztertuz eta proiektua gauzatzen eta egia bihurtuz. Ematen duten laguntzen artean honako hauek ditugu: ideiaren garapena eta bideragarritasun-plana, kudeaketako prestakuntza, negozioaren finantzazioa, eta abian jartzeko prozesua eta sendotzeko aholkularitza eta jarraipen iraunkorrak. Hori guztia enpresaren lehen hiru urteetan egiten dute.
BBK Gazte Lanbidean Fundazioak 2003. urteko irailaren 1etik aurrera aholkularitza zerbitzua dauka. Kontabilitate eta lan arloko laguntza, baita laguntza fiskala ere, enpresaren sorkuntzatik 12 hilabete izan arte luzatzen da.
Enpresaren egunerokotasunean izaten diren zerga-, kontabilitate- eta lan-betebeharren tramitazioak egiten laguntzen dute.
| BBK LANBIDEAN FUNDAZIOA Jose Mª Olabarri z/g 48001 Bilbao 944 243 891 faxa: 944 244 824 info@bbk-gaztelanbidean.org www.bbk.es |
GAZTEMPRESA EUSKADIKO KUTXA
Gaztempresa Fundazioa Euskadiko Kutxak gizarte-ekintzaren alorrean bultzatzen duen ekimena da. Bere helburua: nagusiki, gazteen artean enplegua sustatu eta enpresak sortzen laguntzea, horretarako Autoenplegu-plana dutela.
Autoenplegu-planaren xedea bereziki autoenpleguan eta kooperatiben sektorean sorturiko enpresei laguntza ematea da.
Gaztempresak, bere laguntzaileen bitartez, euren enpresa sortu nahi dituzten pertsonei laguntzen diete pertsona hauek orientatzen, trebatzen eta aholkatzen dituela.
Lagunduriko proiektuek badituzte oso finantza-baldintza onak. Programa hau 60.000 eurotik beherako beharrak dituzten proiektuei zuzendurik dago.
Gaztempresari hainbat erakundek ematen diote laguntza: Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Europako Gizarte Funtsa, Mondragón Korporazio Kooperatiboa, Euskadiko Kutxa eta Caritas. Badauka tokiko laguntza ere: Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Enplegu Saila.
| GAZTEMPRESA: 944 104 131 www.gaztempresa.com |