Bi mota daude eta bakoitzak beste bi aukera eskaintzen ditu:
 
Global Flexi

5 egun (10 egun izateko aukera)

10 egun (22 egun izateko aukera)

Global Jarraia

22 egun jarraian

Hilabete bat jarraian.

* Deskontua izango dugu mugatik / mugara arte (%35)

Mota bietan ere, honakoak izango ditugu:

- Txartela

- Erabiltzeko oinarrizko baldintzak

- Galderasorta gehigarri bat eta errepide orria

Txartelarekin batera, gaztelaniaz idatzitako azalpen-liburuxka bat ere emango digute. Liburuxkan, izan ditzakegun deskontuak, gehigarriak dituzten trenak eta Europako trenbide nagusien mapa izango ditugu.

Txartela

Txartelean gure izen osoa, NA eta zein herritan bizi garen agertuko da. Lagun bakarreko agiria denez, NA edota pasaportea eskatu ahal digute titulartasuna egiaztatu ahal izateko.

Aurrekoaz gain, txartelaren balio-epea (erabili ahal dugun denbora tartearen lehen eta azken eguna), zein klasetan bidaiatuko dugun eta zein txartel mota den ere adierazita egongo da: INTERRAIL GLOBAL PASS edo ONE COUNTRY PASS (Herrialdeko Txartela).

Txartelaren beheko laukian, zein GLOBAL txartel mota den agertuko da: 5 egunekoa (10 izateko aukera duena)...

Global Flexi motako txartelek, egun zehatz batzuetarako baino ez dutenez balio, badituzte zenbait lauki egiten ditugun bidaiak markatu ahal izateko. Egun bakoitzean, nahi dugun beste tokitatik bidaia dezakegu trenez, baina ez dugu ahaztu behar dagokion laukia bolalumaz markatu beharko dugula trenera igo orduko, bestela, txartela ken diezagukete iruzur egiten gaudelakoan.

 

Ordutegiei dagokienez, zenbait gauza izan beharko ditugu kontuan:

- Laukia markatu dugun egun berean, nahi ditugun bidaiak egin ditzakegu 23:59ra arte.

- Gaueko trena 19:00etatik aurrera hartzen badugu eta norakora biharamunean heltzen bagara, biharamuna apuntatuko dugu laukian (noiz heldu garen).

- Bidaiatzen dugun bakoitzean lauki bat markatuko dugu, guztiak markatu arte.

22 eguneko zein hilabete bateko txartel globalak ez dauka laukirik, balio-epean erabili behar baitugu.

Txartelean honako hau agertuko da: InterRaila osatzen duten herrialde guztiak (bizi garen herrialdea izan ezik), txartel mota (helduentzako edota gazteentzako den), prezioa, txartelaren zenbakia, etab.

Interraila erabiltzeko oinarrizko baldintzak

Ondoren txartelarekin batera emango diguten azalpen-liburuxka laburtzen duten hamahiru baldintzak aipatuko ditugu:

 

1. Txartel Globala pertsonala eta besterenezina da. Txartelarekin batera NA edo pasaportea erakutsi behar da.

2. Pasean zehaztutako mailan bidaiatuko dugu (1. mailako paseek 2. mailan ere bidaiatzeko balio dute). 2. mailako pasea badugu eta 1. mailan bidaiatu nahi badugu, bien arteko aldea ordaindu beharko dugu (prezioak ibilbideen araberakoak izango dira).

3. Pasea txartelean adierazitako balio-epean baino ezin dugu erabili. Pasea denbora tarte baten barruko zenbait egunetan erabili behar izanez gero, norberak aukeratuko du zein egunetan bidaiatu. Bidaia hasi baino lehen (trenez zein itsasontziz), zein egunetan bidaiatuko dugun apuntatu behar dugu txarteleko egutegian. Data beltzez zein urdinez idatziko dugu. Gure asmoa maiatzaren 27an bidaiatzea bada, 27/05 data idatzko dugu dagokion laukian.

Gauerditik gauerdira bitartean bidaia dezakegu. Gaueko trena 19:00etatik aurrera hartzen badugu, biharamuna markatuko dugu egutegian. Gure bidaia ibilbidea hasten dugun eguneko 19:00etatik biharamuneko 24:00etara bitartean egin dezakegu. Pase mota honen barruan diren gaueko ferryak erabiltzen baditugu, irteera eguna zein iriste eguna marka dezakegu. Bidaia hasi orduko data egutegian markatzen ez badugu, gehienez ere, 50 €-ko isuna ordaindu beharko dugu (tokiko txanpona erabili beharko dugu isuna ordaintzeko).

4. Pasea balio-epearen lehenengo eguneko 00:00etatik aurrera erabiltzen hasiko gara eta azken bidaia azken eguneko 00:00etatik baino lehenago amaituko dugu.

5. Paseak InterRail Global Passen parte hartzen duten konpainiekin nahi beste bidaia egiteko aukera emango digu. Gure herrialdean, aldiz, egiten dugun bidaiaren prezioaren % 25eko deskontua baino ez dugu izango.

6. Pase baten jabe bagara, hainbat onura izan ditzakegu. Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, "InterRaileko bidaiariaren gidaliburua" irakurriko dugu

7. CIV arauek bidaia mugagabean egin ditugun bidaiak kontrolatuko dituzte.

8. Ikuskariak eskatzekotan, txartela erakutsi beharko diogu eta harekin batera, gure identitate-agiria.

9. Pasea galtzen badugu edota lapurtzen badigute, ez digute ordezkorik emango.

10. Pasea balio-data hasi baino aurrerago bueltatzen badugu, dirua itzuliko digute, bestela dirua galduko dugu. Pasea galtzen badugu ere, lapurtzen badigute ere edota osorik erabiltzen ez badugu ere, ez digute kostatu izan zaigun dirua itzuliko.

11. Bidaia bat hasi orduko, tren edo ferry bakoitza hartzean, egingo dugun ibilbidea markatu beharko dugu triptikoan zehaztutako bidaia-laukian, ikuskariak azter dezan.

12. Pasaportea txartelarekin batera aurkezten ez badugu, kontrolatzaileek bidaia osoa eta isun bat ordaintzera behartu ahal gaituzte (isuna enpresaren irizpidearen araberakoa izango da). Paseko datuak manipulatuz gero, beste pertsona baten pasea erabiliz gero edota pasea adierazitako epez kanpo erabiliz gero, ikuskariek pasea kentzeaz gain, 100€ko isuna ere jarri ahal digute.

13. Pase mota honek ez digu eserleku bat ziurtatuko. Kontuan izan behar dugu sare batzuetako trenak hartzeko erreserba egin beharko dugula eta, batzuetan, gehigarri bat ere ordaindu beharko dugula. Zenbait kasutan, hobe da erreserba egitea, hala nola distantzia luzeko bidaietan eta itsasoa goi denboraldian zeharkatzean.


Galderasorta eta errepide orria (travel report)

GLOBAL PASSen galdersorta gehigarri bat izango dugu. Bidaia osoan zehar eraman beharko dugu aldean, hortxe baitago Travel Report (ibilbidea markatu beharreko orria).

Bidaia amaitzean, moztu ahal izango dugu.

Travel Reportak guztira zazpi zutabe dauzka:

- Lehen zutabean tren-bidaia egiten dugun eguna eta hila idatzi behar dugu.

- Bigarrenean, irteera-ordua idatziko dugu.

- Hirugarrenean, zein geltokitatik aterako garen.

- Laugarrenean, zein geltokitara helduko garen. (OHARRA: orrian, trena hartu dugun eguna idatzi behar dugu).

- Gainerako zutabeetan, erabili dugun garraio mota idatziko dugu: TRAIN, BUS eta BOAT (trena, autobusa eta itsasontzia). Trenaren kasuan, hobe dugu tren zenbakia idaztea. Tren zenbakia, geltokiko adierazle tauletan agertzen da, eta batzuetan, tren barruan ere bai.

- Tren zenbakia idaztea ez da nahitaezkoa. Jakin ezean, X bat iatziko dugu.

Tren zenbakia apuntatuz gero, ibilbidearen laukia osorik beteko dugu eta bidaia amaitzean galderasortako datu guztiak idatzita baditugu eta galderasorta postaz bidaltzen badugu, 256 MBko Pendrive bat oparituko digute.

Galderasortak lau atal ditu:

- Datu pertsonalak: izena, adina, helbidea...

- Bidaia egiteko arrazoia: bidaiaren helburua, InterRail aukeratu izanaren arrazoia, aurretik ere InterRail erabili dugun...

- Gure txartelaren ezaugarriak: maila (lehen edo bigarren maila), balio-epea (5, 20, 22 edo hilabete osoa), txartel zenbakia eta txartela erosi dugun tokia adieraziko dugu.

- Ibilbide orria.

Prezioak


Global Flexi


Gazteak

26 urtetik beherakoak

Helduak

26 urtetik gorakoak

Haurrak

12 urtetik beherakoak


2. maila

1. maila

2. maila

1. maila

2. maila

5 egun 10 eguneko epe barruan

159

329

249

164,5

124,5

10 egun 22 eguneko epe barruan

239

489

359

244,5

179,5


Global Jarraia


Gazteak

26 urtetik beherakoak

Helduak

26 urtetik

gorakoak

Haurrak

12 urtetik beherakoak


2. maila

1.maila

2. maila

1. maila

2. maila

22 egun jarraian

309

629

469

314,5

234,5

Hilabete bat jarraian

399

809

599

400,5

299,5

* Gaztea: txartelaren balio-epea hasten den egunean bertan 26 urte beteta ez dituena.

* Haurrek helduen tarifaren %50 ordainduko dute.