InterRailarekin bidaiatzeko asmoa badugu, kontuan hartu behar dugu txartelak berak eskaintzen dizkigun abantailez gain, oso eskaintza bereziak ere izango ditugula gure abentura hasteko orduan. 

Eskaintzak hainbat eta hainbat direnez gero, oso zaila da horien zerrenda gaurkotuta izatea, etengabe aldatzen baitira. 

Eskaintzen berri izan nahi badugu, hobe dugu InterRail-en orrialde ofizialera jotzea, hantxe behar dugun informazio guztia jasoko baitugu.