Garraiobideei dagokienez ere, eskaintza ezin handiagoa da. Europa ezagutzeko nahikoa dugu InterRail egitearekin. Dena dela, gure asmoa itsasoz haratago joatea bada, garraiobide alternatiboren bat har dezakegu, hala nola ferryren bat. Denbora aurreztu nahi izanez gero, gure InterRaila beste garraiobide batzuekin osatu ahal izango dugu.

Hegaldi merkeko konpainiek eskaintzen dituzten konbinaketak badatoz bat InterRailaren filosofiarekin eta prezioarekin. Konpainia hauei esker  bidaia-iraupenagatik eta prezioagatik baztertuak izaten ziren lekuetara joan gaitezke. Gaur egun interrail txartel orokorra erosi beharrean, gune baterako txartela eta hegaldi merkeko txartel bat eros ditzakegu. Hala eta guztiz ere, nahiz eta oso hegaldi merkeak izan, ezin dugu interrail bidaia osoa hegazkinez egin, aldakortasun falta dela eta. 

Europako herrialderen batean auto bat aloka dezakegu edo ferry bat har dezakegu gure InterRaila osatzeko. 

Gure asmoa ferryren bat hartzea bada, ondo legoke Mediterraneoan eta Atlantikoan nabigatzen duten konpainia nagusien berri izatea. 

Oso zaila da konpainia guztien eskaintzen zerrenda gaurkotuta izatea, hori dela eta, hobe dugu berriro ere InterRail-en web orrialdera jotzea.