Nazioarteko txartel honek, aukeratutako modalitatearen arabera, nahi beste aldiz bidaiatzeko aukera emango digu. Eurail pertsonala eta besterenezina da eta berarekin batera NA edo pasaportea erakutsi beharko dugu. 

Erosi eta hurrengo 6 hilabeteko epearen barruan balidatu beharko dugu txartela, saldu digun bulegoan bertan edo InterRailen parte hartzen duen konpainiaren batean. Nahitaezkoa dugu txartela balidatzea. 

Eurail txartelaren barruan, hainbat txartel mota daude: Eurail Global Pass, Eurail Select Pass, Eurail Regional Pass eta Eurail National Pass. 

Honi buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, www.eurail.com web orrialdera joko dugu.

 

Eurail Global Pass: Txartel honek InterRailen parte hartzen duten 18 herrialdetako konpainiekin lehen mailan bidaiatzeko aukera emango digu (Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Errumania, Suedia eta Suitza).

Finlandia-Suedia eta Grezia-Italia iraganbideak itsasoz egiteko aukera ere emango digu.

15 egun, 21 egun, hilabete bat, bi edo hiru hilabete jarraian bidaiatu ahal izango dugu. Azkenik, badugu beste aukera bat ere: 10 edo 15 egunez (jarraian edo txandaka) bidaiatzea 2 hilabeteko epearen barruan.

Eurail Global Pass Youth: Eurail Global Pass txartelaren modukoa, baina 26 urtetik beherakoek baino ezin dute eskuratu. Bidaiak 2. mailan egingo dira.

Eurail Global Pass Saber: Eurail Global Pass txartelaren modukoa da, baina 2tik 5era  bitarteko lagun-taldeek baino ezin dute erabili. Taldekideak haurrak zein helduak izan daitezke.

Eurail Select Pass: Txartel honekin lehen mailan bidaiatuko dugu aukeratutako 3, 4 edota 5 herrialdeetan barrena. Bidaia 5, 6, 8 edo hamar egunekoa izango da, betiere bi hilabeteko epearen barruan. 15 egunez 5 herrialdetan barna bidaiatzeko txartel mota ere eskuratu ahal dugu. Eurailpass barruan eskaintzen ziren 18 herrialdeez gain, Bulgaria, Kroazia, Eslovenia, Montenegro eta Serbia ere ezagutzeko aukera dugu. Herrialde batetik bestera joateko trenez edota itsasontziz bidaiatzeko aukera izan behar dugu.

Eurail Select Pass Youth: Eurail Select txartelaren modukoa, baina 26 urtetik beherakoek baino ezin dute erabili. Bidaiak 2. mailan egingo dira.

Eurail Select Pass Saber: Eurail Select Pass txartelaren modukoa, baina 2tik 5era bitarteko lagun-taldeek baino ezin dute erabili. Taldekideak haurrak zein helduak izan daitezke.

Eurail Regional Pass: Herrialdeen arteko aldebiko konbinazio anitzak eskaintzen ditu. Aipatzeko da Espainiak Frantziarekin, Italiarekin edo Portugalekin dauzkan aldebiko konbinazioak.

Eurail France - Spain Pass: Lehen eta bigarren mailan bidaiatzeko txartela. 4, 5, 6, 7, 8, 9 edo 10 egunez bidaiatuko dugu bi hilabateko epearen barruan.

Eurail Italy - Spain Pass: Lehen eta bigarren mailan bidaiatzeko. 4, 5, 6, 7, 8, 9 edo 10 egunez bidaiatuko dugu bi hilabateko epearen barruan.

Eurail Portugal - Spain Pass: Lehen mailan bidaiatzeko. 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 edo 10 egunez bidaiatuko dugu bi hilabateko epearen barruan.

Eurail National Pass: Nazio barruan erabiltzeko txartelek osatzen dute txartel mota hau. Espainian barna ere bidaiatzeko balio du.

Eurail Spain Pass: Lehen edo bigarren mailan bidaiatzeko. 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 edo 10 egunez bidaiatuko dugu bi hilabateko epearen barruan.

Eurail National Pass: Spain Flexipassekin batera (Espainiarako balio duena), askotariko txartel nazionalak ere eskaintzen ditu.

 

* Tren edo itsas ibilbide batzuetan, jarlekuaren erreserba egiteko, jarlekua etzan ahal izateko...ordaintzeko eskatuko digute.

* Eurail txartelak itsasoz haraindiko herrialdeetako banatzaile baimenduek saltzen dituzte. Dena dela, bidaiariak ezusteren bat izanez gero,Eurail laguntza bulegoak izango ditu bidaiarekin lotura duen edozein arazo konpontzeko. Hona hemen Eurailek Espainian dituen laguntza bulegoak: Bartzelona-Sants, Bartzelona-França, Madril-Aireportua, Madril-Chamartín, Sevilla-Sta. Justa eta Valencia-Nord. 

* Eurail txartela dutenek InterRailen parte hartzen duten zenbait laguntzailek eskainitako abantailak izango dituzte. Espainian honako deskontu hauek izango dituzte: Grimaldi Ferries konpainiak Espainiatik Italiara itsasoz joateko eskainitako deskontua, Kataluniako Generalitateko FGC Ferrocarrils konpainiak kudeatzen dituen tren, funikular eta  kremailera-trenetan eskainitako deskontuak eta HUSA hotelek eskainitakoa.