Pertsonala eta besterenezina den txartel honek eskaintzan parte harzten duten konpainietan tren txartelak modu onean eskuratzeko aukera emango digu. 

Txartela erostean, NA eskatuko digute, gure identitatea, gure jaiotza data eta eskaintzan parte hartzen duen herrialdeetako batean bizi garela egiaztatzeko. 

Txartel honen jabeek %25eko beherapena izango dute tren txartelaren prezioan. 

Renfe ibilbidean honakoetan izango dugu deskontua: 

Sarrera ibilbidean

Mugatik hasita aukeratu dugun norakoraino joatea, biderik laburrena hartuta. Deskontu honetaz baliatu ahal izateko, txartel-zulatzaileari herrialde mugakidetik Espainiako mugaraino egingo dugun ibilbide txartela erakutsi beharko diogu.           

Irteera ibilbidean

Jatorri puntutik irtengo garen mugaraino joatea, biderik laburrena hartuta. Beherapen honetaz baliatu ahal izateko, Renfe ibilbideko txartelarekin batera Espainiako mugatik norakoraino heltzeko txartela ere erosi beharko dugu.

Nazioarteko ibilbideak badira, honako hauei ezarriko zaie beherapena:           

Zuzeneko eta nazioarteko ibilbideak egiteko txarteletan eta horiei dagozkien sailen kupoietan beherapenak izango ditugu.

  

Motak

RAIL PLUS "Junior": Txartelaren balio-epea hasten den egunean bertan 26 urte beteta ez dituztenentzat. 20 euro.

RAIL PLUS "Senior": Txartelaren balio-epea hasten den egunean bertan 60 urte beteta dituztenentzat. 20 euro.

* Txartela pertsonala eta besterenezina da. Txartelarekin batera NA edo pasaportea ere erakutsi beharko diogu ikuskariari, hark hala eskatuz gero.

* Txartelean balio-epea zehaztuta dago.

* Txartelaren balio-epearen lehen eguna bidaiariak berak aukeratuko du. Txartelak urtebeteko iraupena izango du.

* Txartela galtzen badugu, edo lapurtzen badigute, ez digute dirurik itzuliko ezta haren ordezko txartelik emango ere.