Lanbide Hastapena hezkuntza sistema amaitu barik uzten duten gazteen lan-munduratzea lortzeko sortu zen.
HELBURUAK
Programa hauen helburua arestian aipaturiko gazteak egiten errazak diren lanetarako prestatzea da. Lanbide horietarako ezaguera teorikoak eta gaitasun teknikoak behar dira, eta horixe da, hain zuzen ere, ikasleei eskaintzen zaiena. Hori horrela izanik, ikasleei ez zaie beste ikasketa batzuk egiteko aukera ixten. Lanbide Hastapenetako kurrikulua balio anitzekoa da. Heziketa mota honetan gaitasun maila mugatua eskatzen duten lanetarako prestakuntza ematen zaio ikasleari, horretarako, alderdirik teknikoenak eta gaitasunak lantzeaz gain, lan batean aritzeko behar diren gaitasunak ere lantzen dira.
HARTZAILEAK
DBH amaitu ez duten 16 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Gazte talde hau oso heterogeneo da, baina euren arteko lotura lan-mundura bideraturiko trebakuntza jaso nahi izatea da. Talde horretako gazte guztiek lanbide bat ikasi nahi dute.
EGITURA
Lanbide Hastapenak bi maila ditu:
- Lehenengo maila, Oinarrizko Lanbide Hastapena, 1000 ordu inguruko trebakuntzan datza.
- Bigarren mailan, lehenengo mailan jorraturikoa sakonduko da. Praktikak egingo dira enpresaren batean eta amaitzeko, Lanbide Heziketako Erdi Mailako ikasketan sartu nahi duten ikasleek probarako prestakuntza jasoko dute.
Lanbide Hastapeneko ikasleen lan aukera handitu nahian, ikasleek bigarren mailan dauden bitartean edota hau amaitzean, 450 orduko praktikaldiak egiten dituzte enpresetan.
Trebakuntza osagarri horrek benetako lanari loturiko prozedurazko eta jarrerazko ezaguerak errazten ditu.
ZIURTAGIRIA
Lanbide Hastapeneko ikasle guztiek lortutako gaitasun profesionala egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute.
Eskuratutako ziurtagiri hori kontuan izango dute Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloetan sartzeko orduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatutakoaren arabera.
Bizkaiko Lanbide Hastapeneko zerrenda ikusteko:htpp://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net