Helduen Hezkuntzak oinarrizko hezkuntza eskaintzen du, hau da, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeraino doan prozesua eskaintzen du.

MOTAK

HHEk bi hezkuntza-mota eskaintzen ditu:

- Zuzeneko hezkuntza: HHEko ikastegietan ematen da eta izena eman ahal izateko, 18 urte beterik izan behar ditugu edo matrikulazioko urte naturalean bete behar ditugu, baldin eta ikasturte hasieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastegiren batean matrikulatu ez bagara.

- Urrutiko hezkuntza: Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako Ikastegian ematen da eta izena eman ahal izango dugu, baldin eta nahitaezko eskola adina (16 urte) gainditu badugu eta Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua ez badugu.

Bigarren Hezkuntzako graduatua lortu eta gero, batxilergo batera edota maila ertaineko heziketa zentro batera joateko aukera izango dugu.

Helduen Hezkuntzako zentroetan, besteak beste, helduen kualifikazioa hobetzeko, autoikasketa egiteko gaitasuna garatzeko eta gizarte-, kultura- eta lan-arloetan parte hartzeko ikasketak lantzen dira. Horiez aparte, goi mailako heziketa zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probak prestatzen dituzte.

Bizkaiko Helduen Hezkuntzako zentroen zerrenda kontsultatzeko: htpp://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net