Gazteen aisiako jarduerarik garrantzitsuenetarikoa dugu musika. Alor honetan egunean egon nahi badugu, hobe dugu egunkariak irakurri (bereziki, asteburuko agendak), kontzertu-aretoen agendak kontsultatu...

Musika kontzertuak askotarikoak badira ere, badaude urtero antolatzen direnak. Ondoko taulan urtero egiten direnak aipatuko ditugu eta geure esku egongo da zeinetara joan:

Udazkeneko Kontzertuak (Getxo, Zalla, Arrigorriaga, Ermua Eta Leioa)

KLASIKOA, JAZZ, ZARZUELA, POP, HAURRENTZAKO MUSIKA... Urritik abendura bitartean.

Bilbao Distrito Jazz

JAZZ. Martxoan eta apirilean.

Bilbao Live Festival

POP, ROCK, MUSIKA ELEKTRONIKOA... Uztailean.

Bilbao Urban Musikaldia

HIP-HOP ETA HIRITAR KULTURA Urrian.

Getxoko Nazioarteko Jazzaldia

JAZZ. Uztailean.

 
Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdia

BLUES. Ekainean.

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia

FOLK. Irailean.

Ermuko Folkez Blai Lehiaketa

FOLK. Lehiaketaren helburua folk taldeen erakusleiho izatea da.

Galdamesko Folk Jaialdia

FOLK. Urrian.

Bermeoko Aritzatxu Rock Free

ROCK. Uztailean.

Gernikako Metal Way

HEAVY. Uztailean.

Mendebala Kantauriko Musika Eta Kulturen Jaialdia (Sopuertan)

FOLK. Kantaurialdeko kulturen eta herrien ordezkariek parte hartzen dute. Uztailean.

Musikale

Kale Musikarien Nazioarteko Topaketa. Bizkaiko hainbat udalerritan antolatzen da. Irailean.

 

Musika klasikoaz eta operaz gozatzeko, BOS eta ABAOren web orrialdeak baino ez ditugu kontsultatu behar, horiexetan baitaude bere urte osoko egitaraua. 

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Euskalduna Jauregia

Abandoibarra etorbidea, 4

48011 BILBO

Tel: 94 403 52 05

Faxa: 94 403 51 15

bos@bilbaorkestra.com

www.bilbaorkestra.com

 
ABAO-OLBE

Jose María Olábarri, 2 eta 4 - behea

48001 BILBO

Tel: 94 435 51 00

Faxa: 94 435 51 01

abao@abao.org

www.abao.org

OLBE irabazi asmorik gabeko erakundea da eta bere helburu nagusia, orokorrean, arte lirikoaren zabalkundea lortzea da, eta, bereziki operaren zabalkundea lortzea. Kultur egitasmo hau plurala eta irekia da, hori dela-eta, "Opera guztion esku" leloa aukeratu dute aurtengo programarako.