Zinemazaleak izanez gero, zinemaldi batzuk ditugu aukeran. Dena den epe mugatuko jaialdiak direnez (urteko sasoi zehatzetan egiten dira), badugu Bizkaiko zenbait herritan antolatzen diren zineklubetara edo merkataritza guneetako zinemetara ere joateko parada.

 

ZINEBI -Zine Dokumental eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Zinemaldia-

Zinemaldi hau azarotik abendura bitartean egiten da.

Zinebiko Zinekluba sailean aurreko edizioan parte hartu duten film laburren emanaldia eskaintzen dute ostegunero, Barrainkua Udaltegian. Sarrera doakoa da.

Harremanetarako:

Colón de Larreátegui, 37

4. solairua                                             

48009 BILBO

579 posta-kutxa

Tel.: 94 424 86 98

Faxa: 94 424 56 24

info@zinebi.com

www.zinebi.com

 
FANT- Zine Fantastikoko Bilboko Jaialdia -

Zinebik maiatzean eskaintzen du Zinemaldi Fantastiko hau. Egitaraua kontsultatu nahi izanez gero (zikloak noiz diren edota zein aretotan emango dituzten jakin nahi badugu), hoberena Zinebiren web orrialdean edo www.bilbao.net web orrialdean sartzea da.

 

Getxoko ‘Gaurik Laburrena'

Zazpigarren arteari dedikaturiko gaua da. Emanaldi hauetara zinema alorreko adituak joaten dira gazteek egindako film laburrik originalenak eta berritzaileenak ikusteko asmoz. Lehenengo egunean gaztelaniazko filmak eskaintzen dituzte, eta, bigarrenean, euskarazkoak.

Uztailean izan ohi da, Algortako Biotz-Alai plazan. Sarrera doakoa izaten da.

Harremanetarako:

Getxoko Kultur Etxea

Villamonte, A-8

48991 GETXO

Tel.: 94 491 40 80 / 94 431 92 80

info@getxokultura.com

www.getxo.net

 
ZINEGOAK -Bilboko Gay/Lesbo/Trans Nazioarteko Zinemaldia-

Urtarrilean izaten da Hegoak Elkarteak antolatutako jaialdi hau. Elkarteak, Jaialdiaz gain, GLT filmak ere eskaintzen ditu ostiraletan, arratsaldeko 20:00etan, Maiatzaren 2a kalean.

Harremanetarako:

Hegoak Elkartea

Maiatzaren 2a, 7 - behea - ezk.

48003 BILBO

Tel.: 94 415 62 58

Faxa: 94 415 54 95

info@zinegoak.com

www.hegoak.com

www.zinegoak.com

 
Lankidetza eta Garapenari Buruzko Zinemaldia

Mugarik Gabe Garapenerako Lankidetzako GKEak martxoan eskaintzen du zinemaldi hau Bilbon. Urritik azarora bitartean, Bizkaiko hainbat herritan ere eskaintzen dituzte zinemaldi honetan parte hartu duten filmak.

Harremanetarako:

Zumarraga, 7 - behea

48006 BILBAO

Tel.: 94 415 43 07 / 656 71 87 29

Faxa: 94 416 67 96

bilbao@mugarikgabe.org

www.mugarikgabe.org

 
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB)                               

EZBB euskal zinemagileen izenak eta euskaraz egindako ikus-entzunezkoak zabaltzeko jaialdia dugu. Azaroan egin ohi da.

Harremanetarako:

Zumatzeta, 4 - behea

48280 LEKEITIO

Tel.: 94 684 12 21 / 685 72 62 36

info@bideobilera.com

www.bideobilera.com

 
Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekako Zikloak

Bilboko Arte Eder Museoko Zinemateka zinematografia-lanak zabaltzeko xedearekin sortu zuten. Zinemaren klasikoak ikusteko aukera ematen zuten zikloak erabili nahi ziren, zinemazalearentzat, ikaslearentzat edo ikusle arruntarentzat oso zaila baitzen klasiko horiek ikusi ahal izatea.

Emanaldiak ostegun, ostiral eta larunbatetan izaten dira, 18:00etan eta 20:00etan. Sarrerak 2,60€ balio du.

Harremanetarako:

Bilboko Arte Eder Museoa

Museo plaza, 2

48011 BILBAO

Tel.: 94 439 60 60

info@museobilbao.com

www.museobilbao.com

 
Fas Zinekluba (Bilbao)

FAS kultur elkarteak emanaldiak eskaintzen ditu zinemazaleei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa handitzeko asmoz. Emanaldiak asterteetan dira, El Carmen aretoan (Indautxu). Hainbat sarrera mota daude: sarrera arruntak 5€ balio du (EL Correoko harpidedunek 4€ ordianduko dituzte) eta 10 emanaldi ikusteko bonoak 41€ balio du. Bazkideek urtean 60€ ordainduko dituzte. Denboraldia urritik ekainera bitartean da.

Harremanetarako:

FAS

Luis Briñas, 18 - 1

48013 BILBAO

Tel.: 94 442 53 44

info@cineclubfas.com

www.cineclubfas.com

 
Zineklubak: Gernika, Basauri, Leioa, Ermua, Getxo, Bermeo, Zornotza, Santurtzi

Zineklub asko ditugu Bizkaiko hainbat herritan, eta beren egitarauak kontsultatu nahi izanez gero, hoberena herri horietako Gazte Bulegoetara jotzea da, horietan behar dugun informazio guztia jasoko baitugu.

 

Bizkaiko hainbat zinematan zenbait deskontu izan ditzakegu Gaztetxartelarekin (ikuslearen eguna astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik):
 
ARTEA ZINEMAK: (Cinesa Artea) (Artea Merkataritza Zentroa, Leioa)

BILBONDO ZINEMAK: (Circuito Coliseo) (Bilbondo Merkataritza Zentroa, Basauri)

CAPITOL ZINEMAK: (Circuito Coliseo) (Max Center Merkataritza Gunea, Barakaldo)

COLISEO MAX OCIO ZINEMAK: (Circuito Coliseo) (Max Center Merkataritza Gunea, Barakaldo)

LAUREN GETXO ZINEMAK: (Lauren Films) (Getxoko Kirol Portua, Getxo)

MULTICINES 7 ZINEMAK: (Circuito Coliseo) (Jose Mª Eskuza, 13-15, Bilbao)