Dantza eta antzerkien egutegiak eskuratu nahi izanez gero, antzoki eta dantza-aretorik nagusienenetan eskatu beharko ditugu programazioak (horrez gain, egunkariko agendak ere kontsultatuko ditugu).
Hona hemen informazioa jasotzeko zenbait helbide interesgarri:
Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
94 479 20 36
Abandoibarra, 4
94 403 50 00 / 902 54 05 39
Mesedeetako kaia, 1
94 415 13 06
Ayala Antzokia
Manuel Allende, 18 -48010- Bilbo
94 4212260
Helbideez gain, urtero egiten dituzten zenbait jaialdi eta ikuskizun ere eskainiko ditugu, gure aukerak zabaltzeko:
Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdia Kantauriko ospakizunik zaharrenetarikoa dugu. Normalean, azaroan izaten da eta formatu eta estilo anitzeko antzerki lanez gain, dantza- eta musika-ikuskizunak ere eskaintzen ditu.
Harremanetarako:
Serantes Kultur Aretoa
Sabino Arana, z/g
48980 SANTURTZI
Tel.: 94 420 58 06
Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdia
Uztailean izaten den kale-antzerki jaialdi honetan, euskal konpainiez gain, nazioarteko eta estatuko zenbait konpainiak ere parte hartzen dute.
Harremanetarako:
Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa
Resurrección Maria Azkue, 5
48280 LEKEITIO
Tel.: 94 624 35 91
Kale Artisten Leioako Umore Azoka
Parte hartzen duten konpainiek posible egiten dute azoka hau urtez urte garatu eta handitu egitea. Maiatza eta ekaina bitartean egiten den azoka honetan, Euskadiko txoko guztietatik etorritako artistek, estatuko zenbait konpainiak eta beste herrialde batzuetako artistek eskainitako ikuskizunez gozatu ahal izango gara.
Harremanetarako:
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 4
48940 LEIOA
Tel.: 94 607 25 78
Faxa: 94 607 25 79
Sestaoko Txotxongilo Jaialdia
Jaialdi hau Sestaon antolatzen dute azaroa eta abendua bitartean eta antzerkiez gain, kalejira anitzak ere egiten dituzte.
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (Azaroa)
Jaialdi honetan nazioarteko eta estatu mailako konpainiek parte hartzen dute. Besteak beste, honako jarduerak antolatzen dituzte: erakusketak, hitzaldiak, lantegiak, ikastaroak...Horiez gain, jende orori zuzenduriko ikuskizunak eta antzezlanak eskaintzen dituzte, hala nola, eskola-umeentzako ikuskizunak (El Carmen aretoan), familia osoari zuzendurikoak (Bilborocken) eta helduei zuzendutakoak (Barrainkuan).
Harremanetarako:
Txotxongiloen Bilboko Dokumentazio Zentroa
Barrainkua, 5
5090 posta-kutxa
48009 BILBAO
Tel.: 94 424 59 02
Faxa: 94 424 25 50
Dantzaldia (Urritik Abendura Bitartean)
Dantzaldia Euskalduna Jauregian izaten da eta urrian hasten da. Bilboko Dantzaldia udazkeneko hitzordurik nagusienetakoa dugu eta nazioarteko eszena garaikideko lanak eskaintzen ditu urritik abendura bitartean. Parte harzten duten lanak estatuan lehendabiziz eskainiak dira.
Harremanetarako:
La Fundición
Francesc Maciá, 1 - 3
48014 BILBO
Tel.: 94 475 33 27
Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa
Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa irailean izaten da eta honetan parte hartzen duten dantza taldeek beren udalerriko eta eskualdeko berezko dantzak eskaintzen dituzte. Parte hartzen duten dantza asko beren jatorrizko herrian baino ez dira dantzatzen, beraz, interesgarria da dantzaldi honetara joatea ezagutzen ez ditugun hainbat dantzaz gozatzeko. Euskal Herriko Dantza Agerketa duela 34 urte sortu zuten, bere folklore gordetzen duten dantza taldeen lana nabarmentzeko asmoz.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
Portugaleteko Elai Alai Elkarteak orain dela 35 urte inguru sortu zuen jaialdi honetara, mundu osoko dantzariak etortzen dira urtero dantza egitera, eta bide batez, gure herria ezagutzera.
Dantzaldia Zubi-Alde kiroldegian izaten da, uztaileko hiru gau jarraian (uztailaren 25aren inguruan).
Gaueko ekitaldien ondoren, dantzariek dantzen alardea egiten dute Portugaleten bertan, kaleetan zehar, gureak ez bezalakoak diren dantzak eta musika ikusteko eta entzuteko aukera izan dezagun.
Harremanetarako:
Elai-Alai
Santa Maria, 10
48920 PORTUGALETE
Tel.: 94 472 34 19
Faxa: 94 472 35 42
elai-alai@sarenet.net
BAD -Antzerki Eta Dantza Garaikidearen Bilboko Jaialdia-
Abangoardiako antzerkia, egungo dantza eta, hitz batean esanda, ikuskizun berritzaileak ikusi ahal izango ditugu jaialdi honetan. Urritik azarora bitartean izaten da honako toki hauetan: Arriaga Antzokia, Bilborock aretoa, La Fundicion eta Bilbaoeszena. Toki horietan ez ezik, beste leku batzuetan ere izaten da.
Informazioa:
010 / 94 424 17 00
Lekuak:
Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1 (BILBO)
Tel.: 94 416 35 33
Bilborock
Mesedeetako kaia, 1 (BILBO)
Tel.: 94 415 13 06
Bilbaoeszena
Juan de Gardeazabal, 3 (BILBO)
La Fundición
Francesc Maciá, 1 eta 3 (BILBO)
Tel.: 94 475 33 27