Askotan gertatzen zaigu, asteburua heltzen dela eta ez daukagula ateratzeko planik. Ostiralak, larunbatak eta igandeak aspergarriak izaten dira eta beti egiten ditugu gauza berberak. Orain, aldiz, hainbat udaletxek antolatutako programa anitzei esker ezin hobeto pasatzeko aukera izango dugu.
Bilbao.gaua
Bilbao.Gaua programak gaueko aisia alternatiboa gazteengan bultzatzeko jarduerak egiten ditu asteburuetan. Ostiral eta larunbatetan gauza desberdinak egin gura dituzten 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago.
Programa hau Bilbo osoko eta inguruetako gazteei zuzenduta dago, beraz ez dugu barruti jakin batekoak izan behar. Eskaintzen diren jarduerak kultura eta kirolaren arloetakoak dira, baina ikastaroren bat ere egiten dute. Kultur jarduerak doakoak dira eta ez dugu aldez aurretik izena eman behar. Ikastaroen kasuan, aldiz, izena eman behar dugu aldez aurretik (web-orrian zehaztuta daude).
Bestalde, kontuan hartu behar dugu Deustuko Kiroldegian agiten dituzten kirol jardueratan parte hartu nahi badugu euro bi ordaindu beharko ditugula. Bilbao Kirolak-eko abonatuaren txartela daukatenek eta Bilbao.Gaua-ko kide direnek ez dute ezer ordainduko. Sarrerak aukeratu dugun gau horretan kiroldegian egingo diren jarduera guztietan parte hartzeko eskubidea emango digu.
Azkenik, esan behar dugu Bilbao.Gaua gazteentzat eta gazteekin egiten den programa dela; beraz, ideiaren bat, laguntzeko gogoa edo beste interesen bat edukiz gero, antolatzaileekin jar gaitezke harremanetan 94 447 80 31 telefonora deituz edo
bilbao.gaua@ayto.bilbao.net helbidera e-posta mezu bat bidaliz
IKUSKIZUNAK TOKI HAUETAN IZATEN DIRA
1. Barrutia DEUSTU - San Inazio.
Deustuko Kiroldegia
Jon Arróspide, 1. (Metroa: Deustua)
Deustuko Udaltegia -Bidarte-
Lehendakari Aguirre etorbidea, 42. (Metroa: Deustua)
7. Barrutia - Rekalde
Elejabarri Gaztegunea
Tolosa, 6
8. Barrutia - Zorrotza.
Zorrotzako Udaltegia
Hermógenes Rojo, 1.
Zorrotza KZgunea
Hermógenes Rojo, 1.
Bilbo- Rock (La Merced, 1)
KULTUR EKINTZAK
| Apar-gomazko osagarriak | Gore makillajea | Kandelak apaintzeko tailerra |
| Aurpegi masajeak | Marrazki bizidunen tailerra | |
| Karta astralak egiten ikasi | DJ tailerra | |
| Rol-jokoak ikasi | Gure sexualitatea hobetzeko tailerra. Neskak eta mutilak | Efektu berezien tailerra |
| Dantzatzen ikasi | Eskulturak arropaz egiteko tailerra | |
| Mosaiko tailerra | ||
| Plastilina tailerra | ||
| Dantza modernoa | Zapi kariokak | Paperezko loreak egiteko tailerra |
| Dantza brasildarrak | Perkusio afrikarra | Lore lehorrak lantzeko tailerra |
| Perkusio arabiarra | Argazki tailerra | |
| Aretoko dantzak | Perkusio brasildarra | Sakelako zorroak egiteko tailerra |
| Dantza latinoak | Perkusio kubatarra | Globoflexia tailerra |
| Apar gomazko tailerra | ||
| Amamaren botika | Gitarra tailerra | |
| Kajoi flamenkoa | Infusioak egiteko tailerra | |
| Mahai futbol Txapelketa | Xaboi tailerra | |
| Magic Txapelketa | Makillatzeko oinarrizko tailerra | Lorazaintza tailerra |
| Ping Pong Txapelketa | Ordenagailua birusen eta espioien aurka babestu | Bitxiak apaingarriekin egiteko tailerra |
| PSII Txapelketa | Barre tailerra | |
| Giltzatakoak egiteko tailerra | ||
| Lasaiketa orientala | Magia tailerra | |
| Zoriaren etxola | Malabare tailerra | |
| Tearen zeremonia | Gozogintza arabiarra | Orri bereizgailuak egiteko tailerra |
| Cine Forum Manga Zineforuma | Argazki markoak egiteko tailerra | |
| Sukaldaritza afrodisiakoa | Mozorro tailera | |
| Sukaldaritza arabiarra | Ingurumen tailerra | |
| Kaloria gutxiko sukaldaritza | Zumea lantzeko tailerra | |
| Sormen sukaldaritza | Sakelerako euskarria | Mimo-clown tailerra |
| Sukaldaritza erraza | Azetatozko sakelakoak egiteko tailerra | |
| Osagarri tailerrak | Elikadura tailerra | |
| Sukaldaritza japoniarra | Akrobazia tailerrak | Zetazko zapiak egiteko tailerra |
| Sukaldaritza mexikarra | Eraztunak egiteko tailerrak | Ile apainketa tailerra |
| Sukaldaritza tradizionala | Zilarrezko antigoaleko gauzen tailerra | Larruzko belarritakoak egiteko tailerra |
| Sukaldaritza begetarianoa | Ametsak harrapatzeko tailerra | Pergamino tailerra |
| Munduko sukaldaritza | Irabiakiak egiteko tailerra | Pintxo tailerra |
| "RADIKAL BLUES" kontzertua | Edari exotikoak egiteko tailerra | Pinak egiteko tailerra |
| Imitaziozko bitxien tailerra | Azazkalak margotzeko tailerra | |
| Kosmetika naturala | Poltsak egiteko tailerra | Pizza tailerra |
| Bonsaiak zaintzeko tailerra | Argazki euskarriak egiteko tailerra | |
| Dantza afrikarrak | Paparreko orratzak egiteko tailerra | Sakelarako euskarriak egiteko tailerra |
| Dantza latinoamerikarrak | Paperezko sorginak egiteko tailerra | Kandela euskarriak egiteko tailerra |
| Kristal gaineko Decoupage | Zurezko kutxak egiteko tailerra | Munduko baso-euskarriak egiteko tailerra |
| Zur gaineko Decoupage | Elastikoak egitek tailerra | Etxeko postreak egiteko tailerra |
| Pinak diseinatzen ikasi | Kanapeak egiteko tailerrak | Korapilo-eskumuturrekoak egiteko tailerra |
| Poltsak diseinatzen ikasi | Argimutilak egiteko tailerra | Rastak eta ile-luzapenak egiten ikasteko ikastaroa |
| Chill Out Gunea | Karikaturak egiteko tailerra | Erritmo kubatarrak dantzatzeko tailerra |
| Karioka tailerra | Sandwichak egiteko tailerra | |
| Gorputz adierazpena | Diru-zorroak egiteko tailerra | Liburu bereizgailuak egiteko tailerra |
| Bach loreak | Hautsontziak egiteko tailerra | Sexualitateari buruzko tailerra |
| Zeramika tailerra | Sofa tailerra | |
| Gerrikoak egiteko tailerra | Txotxongilo tailerra | |
| Koktelak egiteko tailerra | Kandela tailerra | |
| Kometak egiteko tailerra | Zuku naturalak egiten ikasteko tailerra | |
| Haragi eta hezurrezko istorioak | Manga komikiak egiteko tailerra | Tarot eta numerologia tailerra |
| Doako interneta | Osagarri hippyak egiteko tailerra | Tatooak |
| Joko adimendunak | Areazko koadroak egiteko tailerra | Henna tatuajeak |
| Ipuin tailerra | PRO Evolution 6 Txapelketa | |
| Sexualitatea kulturaren arabera | Larrua lantzeko tailerra | Kristalera transferigarriak |
| Eskuak irakurri | Erretiluak apaintzeko tailerra | |
| Zeinuen hizkuntza | Kristalezko apaingarriak egiteko tailerra | Manga Triviala |
| Argiak mugimenduan | Lanparak apaintzeko tailerra | Argazkilaritza digitalaren trukuak |
| Portzelana apaintzeko tailerra | ||
| Kandela euskarriak apaintzeko tailerra | ||
| Fantasiazko makillajea | Edalontziak apaintzeko tailerra |
KIROL JARDUERAK.
| Uretako aerobica | ||
| Kiroldegiko jokalekua | ||
| Pilotalekua | ||
| Squash | ||
| Masaje tailerra |
|
Topaleku
TOPALEKU astialdi-gunea gizarte garapenerako proiektua da eta bere helburua adin nagusiko gazteen topaketa eta aisiarako aukerak sustatzea da.
BIDESARI elkartearen babespean sortu zen, euren astialdia, jolasa eta dibertsiorako gune berezia bihurtu nahi dutenei, garapen hezgarri eta kulturalerako erabili nahi dutenei eta partekatutako aisirako eta beste batzuekin elkar topatzeko erabili nahi dutenei aukerak, baliabideak eta benetako protagonismoa eskaintzeko asmoz.
TOPALEKUk gune irekia eta askotarikoa du, elkarrekintza soziala errazteko asmoz, eta, elkarrekintza hori lortu ahal izateko, aisia positiboa sustatzeko zerbitzu eta ekintzak eskaintzen ditu. Horrek guztiak, TOPALEKUa era askotako pertsonak ezagutzeko, eta honela dibertsitatean elkarrekin hazteko toki ezin hobea izatea ahalbidetzen du.
Honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Aisialdirako aholkularitza: informazioa eta aholkuak.
- Mendi bizikleten alokairua.
- Egunkariak, aldizkariak eta liburtuegia: eguneroko prentsa, gaurkotasuneko aldizkariak, gizarte gaiak, kirolak, informazio kulturala, liburutegia, liburuen mailegu zerbitzua.
- Internetera konektaturiko ordenagailu-gela.
- Telebista eta bideo gela.
- Erakusketak eta ikuskizunak: erakuketak, antzerkiak, kontzertuak...egiteko gela.
- Jolaserako jarduerak: musika ekipoa, diapositiba-proiektagailua, mahai-jokoak, dardoak...
Harremanetarako:
Topaleku
Iturriza, 2 - bis
BILBAO
Tel.: 94 421 47 85