Boluntariotza elkarteek arrakasta handia lortu dute aspaldi honetan. Herritar talde hauek irekia, interesik gabekoa eta solidarioa den erronkan oinarritutako mugimendu zabalean oinarritzen dira, eta gero eta erantzun hobea ematen diete gizartearen behar anitzei. Izan ere, boluntarioa bere aisialdia, ezagutzak, esperientzia...erabiliz lan solidario bat doan egiten duena pertsona da. Boluntarioen helburua gizartea aldatzea da, eta hori posible izan dadin euren laguntza eskaintzen dute.

Harremanetarako:

Erronda, z/g (5. zenbakiaren aurrean) - 2. solairua

48005 BILBAO

Tel.: 94 416 15 11

Faxa: 94 416 88 64

bolunta@bolunta.org

www.bolunta.org

Auzolandegiak

Auzolandegia hainbat lekutatik etorritako gazteek boluntario (dirurik irabazi gabe) egiten duten jarduera da. Jarduera horren iraupena bi aste eta lau aste bitartekoa izaten da eta gizarte osoarekin du zerikusia. Horrez gain, zenbait jarduera osagarri egiten dituzte.

Proiekzio horren bitartez hainbat balio sustatuko dira: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kultura arteko ikasketa...

Lantzen diren gaien arabera hainbat auzolandegi-mota daude: Berreraikuntza, Ingurumena, Artea, Gizarte Lana, Eraikuntza, etab. Egiten duten lana boluntarioa da, eta, normalean, 5-7 orduz lan egiten dute egunean, astelehenetik ostiralera.

Auzolandegiko ostatu-mota askotarikoa da. Lo egiteko lekuak eraikin bat, kanpadenda, aterpetxea...izan daitezke. Dena den, mentenua ez da ordaindu behar eta bizitzeko gutxieneko baldintzak bermatuta daude, auzolandegi bakoitzean osasun laguntzaileak eta dutxak baitaude. Otorduak enpresak berak (jantoki zerbitzuak kontratatuz) edota parte-hartzaileek prestatuko dituzte.

Izena ematea:

Plazak maiatzean eskaintzen dira.


Euskadiko auzolandegiak:

Izena ematea Internet bidez egin dezakegu, gazteaukera.euskadi.net web orrialdean, edo, nahi izanez gero, Kultura Sailaren Lurralde Zerbitzuetara jo dezakegu.

Estatu mailako eta atzerriko auzolandegiak:

Izena emateko Esko Jaurlaritzako Lurralde Zerbitzuetara deitu edota joango gara. Helbidea: Kale Nagusia, 85 (Bilbao). Tel.: 94 403 16 52.