Boluntarioak lankidetza proiektuetan laguntzeko gogo onez eskaintzen ditu bere aisia, ezagutzak, eskarmentua... eta horren truke ez du dirurik espero. Bere helburua gizartea eraldatzea da eta ziur dago bere ahaleginekin mundu hobe bat lortuko dela.
Edonor izan daiteke boluntarioa. Guztiok daukagu zer edo zer emateko, berdin da zein den geure ahalmena, motibazioa edota egoera pertsonala. Beti izango dugu txokotxo bat, eginkizun bat.
Baina ZERBAIT egitea garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da NOLA egitea. Horrexegatik, boluntarioa gizartearen onurako eginkizunak era antolatuan egitera konprometitzen da, ordainetan ezer espero barik. Beste pertsona batzuen menpe jartzen du bere burua lagundu nahian eta gogo onez.
Boluntariotza lan bat da, beraz ardura eta ahalegina dakar berarekin. Horrez gain, guk geuk hartutako aukera da eta horrek erakunde batekiko konpromiso egonkorra izatea eskatuko digu. Erakunde horrek gure partaidetza bideratuko du, partaidetza hau doakoa eta beste pertsona batzuen eta, oro har, gizartearen mesederako izango dela.
Boluntarioak bi motibazio eta bi arrazoi nagusi ditu bere borondatezko lana egiteko:
Bi motibazio nagusi horiek pertsona boluntario bakoitzean neurri desberdinetan konbinatzen dira. Ekintza boluntarioak EMATEA esan nahi du (denbora, baliabideak, lana, etab.) eta baita JASOTZEA ere (poza, ikasketa, esperientzia, giza harremanak, etab.).
Boluntariotzaren munduan sartzeko unean, hainbat zalantza edo beldur izaten ditugu, hala nola: gure ahaleginak hutsean gelditzea, gure erruz lanpostuak galdutzea, boluntariotzan eskarmenturik ez izatea, boluntario izateko balio izango dugun ez jakitea...Beldur horiek guztiak ulergarriak dira, baina funsgabeak.
Boluntario izateko balio dugula frogatu ahal izateko, onena da probatzea. Aisia eta gogoa badugu, animatu beharko genuke; gure gaitasunekin bat datorren erakundea bilatu behar dugu. Aurkitu eta gero, gustura sentitu behar dugu erakunde horretan parte hartu ahal izateko.
Erakundeen ezaugarri eta beharrak hainbat direnez, laguntzeko era ere anitza izango da. Ez dio axola gure adinak, gure hezkuntza akademikoak, aurretiazko eskarmentuak...garrantzitsuena parte hartu nahi izatea eta prest gotea da.
Boluntarioek era guztietako lanak egiten dituzte elkarte eta fundazioetan, adibidez:
Ikerketa, egoera, lurralde, erkidego, sektore sozial, arazo zein behar konkretu bati buruzko datuak eta testigantzak bilduz...
Informazioa eta sentsibilizazioa, egoerak, beharrak, arazoak... hedatuz eta jakinaraziz beste pertsona batzuen kontzientzia esnatuz eta mobilizatuz.
Orientabidea eman eta aholkularitza, premiadun pertsonak edo kolektiboak entzunez, euren galderei erantzunez, laguntza emanez eta informazioa erraztuz.
Heziketa, gizabanakoak eta kolektibo sozialak baloreetan heziz, eta hauei profesionaletako, osasun ohituretako eta abarretarako gaitasuna emanez.
Eskabidea eta salaketa, eskubideak aldarrikatuz, bidegabekeriak erakutsiz...
Dirua eta baliabideak lortu, proiektu solidarioen garapenerako edo larrialdietarako dirua, beharrezkoak diren bitarteko materialak eta baliabide teknikoak jasoz eta banatuz...
Laguntza eta atentzio zuzena premia duten pertsonei, esate baterako, hiesak jotakoei, toxikomanoei, bakarrik dauden agureei, tratu txarrak jaso dituzten emakumeei, arloteei, txiroei, eta abarri...
Plangintza eta proiektu kudeaketa, beharrak aztertuz, helburuak eta ekintzen estrategiak adieraziz, baliabide mota guztiak antolatuz, emaitzak balioztatuz...
Erakundeen zuzendaritza, kudeaketa eta mantentzea, partehartzea indartuz, helburuak betetzeko antolaketaren funtzionamenduaren eta ekintza beraren eraginkortasuna hobetuz, beste antolakuntza edo instituzioekiko harremanak garatuz...
Boluntariotzak boluntarioaren eta laguntza ematen duen erakundearen arteko harremana dakar berarekin. Harreman honek eskubide batzuk eta betebehar batzuk sortzen ditu: