Arestian aipatu dugun bezala, boluntariotza pertsona gisa garatzeko balio izateaz gain, ezinbestekoa dugu gizartearen garapenean.
Alde batetik, herritarren parte hartzea ahalbidetzen du, eta bestetik, gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, gizarte bazterketan dauden talde eta pertsonen interesak babesten ditu, gizarte premia zehatzak konpontzen laguntzen du, eta egoerak hobetzeko proposamen berriak eta alternatiboak eskaintzen ditu originaltasunez eta ausardiaz.
Boluntariotzaren erakundeek gizarte-helburu funtsezkoenak lortze aldera lan egiten dute: ingurumenaren babesa; bazterketa egoeran dauden pertsonen eta taldeen lan munduratu; baztertze egoerak saihestu; garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntza eman; giza-eskubideak babestu; komunitatearen garapenerako lan egin: kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren... sustapena egin...
Boluntariotza ezinbestekoa da, aurretik aipatutakoaz aparte, etengabe aritzen delako gizartearen beharrak asetzen. Besteen aurretik doa konponbideak bilatzeko orduan.
Boluntariotzak gure bizitzaren, auzoaren, herriaren eta, azken batean, gure planetaren gaineko protagonismoa eta kontrola lortzen laguntzen du. Ekintza boluntarioak gutxiengo batek agintzea ekiditen du, gure ahotsa entzunarazten baitu eta parte hartzea lau urterik behin bozkatzea baino gehiago izatea lortzen baitu.
Askotan hau guztia entzun behar dugu boluntariotzari buruz: lanpostuak kentzen dituela; Administrazioak izan beharko lukeela gizartearen beharrak ase beharko lituzkeena; norberaen kontzientzia isilarazteko balio duela, baina egiatan ez duela ezer eraldatzen; boluntario izatea ez dela guztiz doakoa, batzuetan kredituak eskaintzen baitituzte boluntario aritzeagatik...Horrelakoak gertatzen direnean boluntariotzaren zentzua hutsala bihurtzen da.
Boluntariotzak ez du gizarte baldintzen prekarizazioa nahi eta ezin da guztion ondasunen lepotik garatu. Onartezina da boluntariotzaren asmoa herri administrazioa ordezkatzea izatea, elkartasun era nagusiak desagerrarazi nahi izatea (hala nola familia, lagunak edota auzokide arteko harremanak) edota lanpostuak galaraziz haztea.
Lehenik, erakundeak ordezkatu baino, hauei euren betebeharrak bete ditzatela eskatu behar die. Gizarte erakundeek botere publikoen malguak diren ekintzak osatzen ditu.
Bigarrenik, boluntariotza dauden elkartasunen eta errealitatearekin harremanetan jartzeko moduen artean, bat baino ez da. Bere helburua ez da beste erreferentzia- erakundeekin lehian hastea, baizik eta gure elkartasuna adierazi nahi dugunoi bide bat eskaintzea.
Azkenik, boluntario batek ezin du profesional baten beharra ordezkatu. Boluntarioek eta profesionalek elkarren osagarriak diren ekintzak egin behar dituzte elkarrekin. Boluntariotzak, ohi bezala, profesionalizazioa heldu ez den premien aldarrikapena egingo du herriaren kontzientzia astinduz, eta behar horiek asetzeko baliabideak bilatuko ditu.