Arte Plastikoetan eta Diseinuan Arte Aplikatuekin, Lanbide Artistikoekin, Diseinuarekin (modalitate guztietan) eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Berriztapenekin zerikusia daukaten irakaskuntzak sartzen dira.

EGITURA

1. Arte plastikoen eta Diseinuaren Heziketa Zikloak

Arte Plastikoen eta Diseinuaren Heziketa Zikloek kalitatezko trebakuntza eskaintzen dute arte aplikatu eta lanbide artistikoen eremuan. Urte batetik bi urtera bitarteko iraupena duten ziklo hauetan badago heziketa zentroan egingo den trebakuntza aldia, enpresetan, estudioetan edota tailerretan praktikak egiteko aldia eta ziklo amaieran egin beharreko proiektua.

Erdi Mailako heziketa ziklo batek prestakuntza ematen du aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten lantze-, burutze-, eta zuzeneko parte-hartze zereginetarako. Erdi Mailako heziketa zikloa gaindituz gero, Teknikari titulua eskuratzen da eta titulu honek Batxilergoko Arte Ikaskuntzan zuzenean sartzeko aukera ematen du, baita Goi Mailako Arte Plastikoetan eta Diseinuan sartzeko sarrera proba egiteko aukera ere (18 urtetik gorakoentzat).

Goi Mailako heziketa zikloa amaitzean, egindako espezialitateari dagokion Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi mailako Teknikari titulua lor dezakegu. Titulu horrek Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Berriztapena, Diseinua, Zeramika eta Beiragintzako ikasketan zuzenean sartzeko aukera emango digu, baita unibertsitateko goi mailako hainbat ikasketan sartzeko aukera ere.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari eta Goi Teknikari tituluak ofizialak dira eta Estatu osorako balio dute.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Jantzigintzako Arte Aplikatuak

Eskulturako Arte Aplikatuak

Liburugintza

Bitxigintza Artistikoa

Hormako Arte Aplikatuak

Diseinu Grafikoa

Eskulturako Arte Aplikatuak

Liburugintza

Lore Artea

Barnealdeen Diseinua

Zeramika Artistikoa

Industria Diseinua

Diseinu Grafikoa

Zeramika Artistikoa

Industria Diseinua

Jantzigintzako Arte Aplikatuak

Esmaltegintza Artistikoa

Hormako Arte Aplikatuak

Bitxigintza Artistikoa

Esmaltegintza Artistikoa

Ehungintza Artistikoa

Ehungintza Artistikoa

Beiragintza Artistikoa

Lore Artea


Beiragintza Artistikoa

2. Arte Plastikoetako Eta Diseinuko Goi Irakaskuntzak

Irakaskuntza mota hauek arte, zientzia, eta teknologia alorrak hartzen dituzte bere baitan, kalitatezko prestakuntza eman eta goi mailako kualifikazioa eskaintzeko zenbait alorretan: arte aplikatuak, kultur ondasunen kontserbazio eta berriztapena, eta mezuak, objektuak eta giroak diseinatzea.

Goi mailako ikasketen hezkuntza-eskaintzak honako espezialitateak ditu:

ESPEZIALITATEAK

Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Berriztapena, ondoko espaezialitateekin: dokumentu grafikoa, eskultura, pintura eta ehunak.

Diseinua, ondoko espezialitateekin: produktuak, grafikoa, barnealdeak eta moda.

Zeramika

Beiragintza

Diseinuko goi mailako ikasketek, espezialitate bakoitzean, hiru ikasturte hartzen dituzte, eta ikasketaren arabera, karrerako azken proiektua egin behar da. Ikasketa horiek amaitzean jasotako titulua ofiziala da, Estatu osorako balio du eta unibertsitateko diplomadun-tituluaren baliokidea da.

SARBIDEAK

Erdi Mailako Heziketa Zikloetara sartzea

Baldintza orokorrak:

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea eta sartzeko proba gainditzea ikasleak irakaskuntza hauek aprobetxamenduz egiteko behar diren heldutasuna, ezagutzak eta gaitasunak egiaztatu ahal izateko.

Ondorengo tituluren bat izanez gero, ez dugu sarrera proba egin beharko:

- Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako Teknikarien tituluak edo baliokideak.

- Egin beharreko espezialitateei bereziki loturiko Berariazko Lanbide Heziketako goi-mailako Teknikariaren tituluak.

Beste sarbide batzuk:

- Indarrean den ikasturtean 18 urte betetzea.

- Gizarte Bermeko programa gainditzea.

- Gutxienez ere, urtebeteko lan-eskarmentua egiaztatzea.

Goi mailako Heziketa Zikloetara sartzea

Baldintza Orokorrak:

- Batxiler-titulua izatea eta sartzeko proba gainditzea ikasleak irakaskuntza hauek aprobetxamenduz egiteko behar diren heldutasuna, ezagutzak eta gaitasunak egiaztatu ahal izateko.

Zuzeneko sarbidea:

- Arteetako Batxilergoa (aukeratutako heziketa-zikloko irakasgaiek eta aurretik ikasitakoek lotura zuzena dutela) edota Arte Batxilergoa (plan esperimentala).

- Arte Aplikatuetako graduatua, alor bereko espezialitateetan.

- Alor bereko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Teknikaria.

Beste sarbide batzuk (sarrera-proba):

- Proba egiteko unean 20 urte beteta izatea.

- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari titulua dutenak, eta horrez gain, indarrean den ikasturtean 18 urte betetzea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ikasketara sartzea

Baldintza orokorrak:

- LOGSEko Batxiler-titulua edo baliokidea izatea, eta sartzeko proba gainditzea ikasleak irakaskuntza hauek aprobetxamenduz egiteko behar diren heldutasuna, ezagutzak eta gaitasunak egiaztatu ahal izateko.

Zuzeneko sarbidea (sarrera proba egin gabe):

- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Teknikaria izatea edota horren baliokide den titulua izatea.

Beste sarbide batzuk:

- Honako hauek sar daitezke Diseinu, Zeramika eta Beiragintzako goi mailako irakaskuntzetara: 25 urtetik gorakoak, baldin eta proba bat gainditzen duten. Proba horren bitartez aurreko heziketa-zikloko ezagutzak barneraturik dituztela egiaztatuko da, eta irakaskuntza hauek aprobetxamenduz agiteko behar diren adierazpenerako gaitasun eta trebetasunak dituztela egiaztatuko da.