1 Aisia eta astialdia
Boluntarioak aisiaz baliatzen dira pertsonaren eta taldearen garapena lantzeko, aisialadian egiten diren jarduera eta jolasen bidez.
- Kultura
- Kirol jarduerak
- Hezkuntza
- Aisialdia orokorrean
2 Ingurumena
Boluntario askok espezie edo gune naturaletako babes edo berreskuratze lanak egiten dituzte, ingurugiroko degradazio-egoerak salatuz eta hiritargoen arteko inguruguneari buruzko kontzientzia garatuz.
- Ekologismoa
- Kontserbazioa eta zaharberritzea
- Animalia eta landareen babesa
- Ekoizpen ekologikoa
- Ingurumenaren hezkuntza
3 Babes zibila
Boluntario askok larrialdietan laguntza ematen dute, berehalako laguntza emanez.
- Babes zibila
- Istripuak eta larrialdiak
- Errepideko laguntza
- Baso suteak
- Natur hondamendiak
4 Garapenerako lankidetza
Boluntariotzak garapen bidean dauden herrialdeen garapen aldera lan egiten du hezkuntza, alfabetatze eta osasun programak sustatuz.
- Lankidetza programak
- Sentsibilizazio kanpaina
- Bidezko merkataritza
- Lankidetza teknikoa
5 Gizarte bazterketa
Boluntariotzak gizarte bazterketan dauden taldeen eskubideen alde lan egiten du, oinarrizko zerbitzuak eskainiz eta gizarteratzea sustatuz. Talde hauen premiekin gizartearen kontzientzia astintzen du.
- Adinekoak
- Haurrak
- Gazteria
- Pobrezia
- Kartzela
- Emakumea
- Lan munduratzea eta gizarteratzea
- Gutxiengo etnikoak
- Etorkinak
- Errefuxiatuak
6 Adikzio eta mendekotasunak
Boluntariotzak familiei laguntza ematen die eta gizarteratze-programetan eta informazio eta sentsibilizazio kanpainetan lan egiten du.
- Droga-mendekotasunak
- Alkoholismoa
- Ludopatia
- Beste mendekotasun batzuk
7 Ezgaitasunak
Boluntariotzak prebentzio-, tratamendu- eta errehabilitazio-programetan lan egiten du. Edozein motatako bazterkeriarekin amaitze aldera lan egiten du eta gizarteratzearen alde jarduten du.
- Ezgaitasun fisikoak
- Ezgaitasun psikikoak
- Zentzumen-ezgaitasunak
8 Gaixotasunak eta laguntza soziosanitarioak
Boluntario askok osasunerako promozio-lanak egiten dituzte, bizitza osasungarria eta bizitzeko ohiturak garatuz, osasun beharrei erantzunez etab.
- Gaixoen elkarteak
- Elkarlaguntzako taldeak
- Etxez etxeko laguntza
- Ospitaleetako laguntza
- Odol- eta organo-ematea
- Osasunaren sustapena
9 Giza eskubideak
Boluntario askok gertatzen diren bidegabekeriak salatzen dituzte, heriotza zigorraren kontra borrokatzen dira eta, giza eskubideen, zuzenbidearen eta balore demokratikoen alde lan egiten dute.
- Nazioarteko salaketa
- Sentsibilizazio kanpainak
- Bakezaletasuna
- Heriotza-zigorraren kontrako kanpainak
- Emakume eta haurren aurkako indarkeria
10 Kontsumoa
- Kontsumitzaileen eskubideak
11 Hezkuntza eta kultura
Boluntario asko helduen alfabetatze eta hezitze lanetan aritzen dira, guztientzako hezkuntzaren alde lan eginez eta eskola giroan parte hartzea bultzatuz eta eraginez.
- Guraso elkarteak
- Ikasle elkarteak
- Irakasle elkarteak
- Kulturaren sustapena