OINARRIZKO MAILA
Ikasketa hauen helburua ikasleei dantza klasikoa eta dantza espainiarra hurbiltzea da. Era berean, ikasketa hauetan jarraitzea ahalbidetzen duten adierazpen-gaitasunak garatuko dira.
TITULUAK
Ikasketak egin direla egiaztatzen duen agiria.
IRAUPENA
4 ikasturte.
SARBIDEA
Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Administrazioek oinarrizko mailara sartzeko behar diren irizpideak ezarriko dituzte. Horiek kontuan hartuko dute zein den adinik, egoera fisikorik eta musikarako zentzumenik egokiena irakaskuntza hauek ikasteko orduan.
EGITURA
| Ikastaroa | Oinarrizko Irakaskuntzak | Beste irakaskuntza batzuk |
| 1. | Dantza Klasikoa Musika | Autonomia Erkidegoetako curriculumaren berezko irakaskuntzak* |
| 2. | ||
| 3. | ||
| 4. |
ERDI MAILAKO DANTZA IKASKETAK
Nori zuzenduak: ikasketa hauek amaitu eta gero dantzatik bizi nahi dutenak eta dantzarako behar diren gaitasuna eta borondatea dituztenak.
TITULUAK
Ikasitako espezialitateari dagokion Titulu Profesionala. Erdi mailako ikasketako hirugarren maila eta batxilergoko irakasgai komunak gaindituz gero, Batxiler-titulua ere jaso dezakegu.
IRAUPENA
Hiru ziklo, bakoitzak bi ikasturte dituela.
SARBIDEA
Hezkuntza Administrazioek ezarritako proba eginez, lehenengo mailan ez beste maila batean sar gaitezke aurrekoak egin barik, betiere egin nahi ditugun ikasketak aprobetxamenduz egiteko ezagutzak ditugula egiaztatzen badugu. Hezkuntza Adiministrazioek arautzen dute proba hau.
Erdi mailako dantza ikasketak emateko baimendutako zentroetan edota kontserbatorio profesional batean egindako sarbide proba gaindituz gero, estatuko edozein zentrok eskainitako erdi mailako dantza ikasketetara sar gaitezke.
EGITURA
| Espezialitateak | Zikloak | Mailak |
| Dantza Klasikoa Espainiar Dantza Dantza Garaikidea | 1. | 1. |
| 2. | ||
| 2. | 3. | |
| 4. | ||
| 3º | 5. | |
| 6. |
GOI MAILAKO DANTZA IKASKETAK
Dantza aztertzea eta ikastea, artearekin erlazionaturiko ezagutzen sormen eta transmizio gisa.
TITULUAK
Ikasitako espezialitateari dagokion Goi Titulua lortuko dugu, hau unibertsitateko lizentziatura tituluaren baliokidea dela.
IRAUPENA
Lau urte.
ESPEZIALITATEAK
| ESPEZIALITATEAK | IRAUPENA | TITULUAK |
| Dantzaren Pedagogia | 4 urte | Dantzako Goi Titulua. Espezialitatea: Dantzaren Pedagogia |
| Koreografia eta Dantza-interpretazioaren teknikak. | Dantzako Goi Titulua. Espezialitatea: Koreografia eta Dantza-interpretazioaren teknikak |
SARBIDEA
| SARBIDEA | BALDINTZA AKADEMIKOAK | Batxiler Titulua izatea, Unibertsitateko Orientabide Ikastaroa edo Batxilergo Esperimentala gainditu izana edo baliokidea den titulua izatea. Erdi mailako hirugarren zikloa gainditu izana. Espezialitateari dagokion proba espezifikoa gainditzea | |
| Sarrera Proba | Betekizunak betetzen dituztenentzat | Tribunalak dantza inguruan proposaturiko gai bati buruzko azterketa idatzia. Horren bidez hautagaiaren trebakuntza artistikoa egiaztatuko da, hizkuntzaren erabilapena, kontzeptuen ulermena eta laburtzeko eta erlazionatzeko gaitasuna ebaluatuko direla. Hau guztia komuna da espezialitatea bietarako. Aukeraturiko espezialiatateari buruzko ariketa. Egitura teoriko-praktikoa du eta Hezkuntza Administrazioei dagokie egitura eta edukiak zehaztea. Ariketaren helburuak: DANTZAREN PEDAGOGIA espezialitatean: ikasleak dantzaren teknika, arte, sormen eta interpretazio inguruan dituen ezagutzak eta horiek beraiek transmitizeko duen gaitasuna ebaluatzea. KOREOGRAFIA ETA DANTZA-INTERPRETAZIOAREN TEKNIKAK espezialitatean: Hautagaiaren koreografia errepertorioa eta dantza-teknikak ebaluatzea, hala nola, sormenerako dituen emozio, adierazpen eta arte baliabideak ebaluatzea. | |
| Betekizunak betetzen ez dituztenentzat | Aukeraturiko espezialitatearen inguruko lan eta jarduerak ahoz aurkeztea. Ondoren gaiari loturiko eztabaida izango da eta Tribunalak beharrezko jotzen dituen galderak egingo dizkio hautagaiari, honen adimen heldutasuna, trebakuntza artistikoa eta dantza inguruko jardueretan duen trebetasuna ebaluatzeko asmoz. Azken ariketa hau egin aurretik, hautagaiak lanen eta ariketen arrazoituriko memoria eta dokumentazioa aurkeztu behar ditu. Ariketak egitura teoriko-praktikoa du eta Hezkuntza Administrazioei dagokie egitura eta edukiak zehaztea. Ariketaren helburuak: DANTZAREN PEDAGOGIA espezialitatean, hautagaiak dantzaren teknika, arte, sormen eta interpretazio inguruan dituen ezagutzak eta horiek beraiek transmititzeko duen gaitasuna ebaluatzea. KOREOGRAFIA ETA DANTZA-INTERPRETAZIOAREN TEKNIKAK espezialitatean, hautagaiaren koreografia errepertorioa eta dantza-teknikak ebaluatzea, hala nola, sormenerako dituen emozio, adierazpen eta arte baliabideak ebaluatzea. | ||
| BORONDATEZKO PROBA | Nahitaezko probaz gain, ikasleek borondatezko proba egin ahal izango dute. Betekizun akademikoak betetzen zituztenek aukeraturiko espezialitatearen inguruko lanak eta jarduerak aurkeztuko dituzte Tribunalaren aurrean eta azken honek ebaluazioa egingo du. Betekizun akademikoak betetetzen ez zituztenek aukeraturiko espezialitateari loturiko gaia ahoz aurkeztuko dute Tribunalaren aurrean, azken honek horren ebaluazioa egingo duela. Kasu bietan gerta daiteke, Tribunalak hala erabakitzekotan, ahozko aurkezpenak azken nota hobetzeko erabiltzea, gehienezko nota 10 puntukoa izan behar dela kontuan hartuta. | ||