Ikasketa hauen helburua antzerkiko eta honi lotutako beste arlotako profesionalak, pedagogoak eta ikertzaileak trebatzea da.
TITULUAK
Ikasitako espezialitateari dagokion Arte Dramatikoko Goi Titulua, hau unibertsitateko lizentziatura tituluaren baliokidea izanik.
IRAUPENA
Lau ikasturte
ESPEZIALITATEAK
- Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgia espezialitatea
- Eszena zuzendaritza
- Dramaturgia
- Interpretazioa
- Objektuekin Interpretatzea
- Keinu bidezko Interpretazioa
- Testu bidezko Interpretazioa
- Antzerki musikaleko Interpretazioa
SARBIDEA
Baldintza akademikoak
- Batxiler-titulua izatea, LOGSE aurreko hezkuntza sistemako Unibertsitate Orientabiderako Ikastaroa gainditu izana edota Batxilergo Esperimentala izatea.
- Aukeraturiko espezialitateari dagokion proba espezifikoa gainditzea. Proba hauek urtero antolatzen dituzte eta ikasleak, gehienez ere, hiru deialdi ditu proba gainditzeko.
Baldintza akademikorik gabekoak
- 20 urte izatea eta horrez gain, Batxiler-titulua edota baliokiderik ez izatea.
- Aukeratutako espezialitateari dagokion sarbide-proba gainditzea. Horren bidez ikasleak irakaskuntza hori aprobetxamenduz egiteko beharrezko trebetasunak dituela egiaztatuko da.