HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK

Hizkuntza Eskola Ofizialak hizkuntzak irakasteko zentroak dira. Gobernuak zehaztuko ditu euren gutxieneko betekizunak.

EGITURA

Hiru maila: Oinarrizkoa, Erdi Maila eta Goi Maila.

SARBIDEA

Ondoko baldintzetako bat bete behar da Hizkuntza Eskola Ofizialetara sartzeko: DBHko lehen zikloa gainditu izana, Eskola Graduatu titulua izatea, Eskolatze-ziurtagiria edota lehen ikasketena izatea. Hizkuntza Eskolek Europar Batasuneko estatuetako hizkuntza ofizialak, Estatuko hizkuntza koofizialak eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikasteko aukera eskaintzen dute.

Oinarrizko Ziklora sartzeko: DBHko lehen zikloa egin izana, hau da, DBHko 1. eta 2. mailak egin izana, Eskola Graduatu Titulua, Eskolatze Ziurtagiria edota lehen ikasketena izatea.

Goi Mailako Zikloetara sartzea: Oinarrizko Zikloa gainditu dela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.

IRAKASKUNTZA MOTAK

Zuzeneko hezkuntza ofizialak: ikaslea klaseetara joango da ikasturte osoan zehar. Matrilulatzeko epea hasi aurretik jakinaraziko da hizkuntza bakoitzeko zenbat talde eta zer ordutegi izango diren.

Libre: Oinarrizko Zikloko (3. maila) ziurtagiria eskuratzeko edota Goi Zikloko (5. maila) ziurtagiria lortzeko proba egiteko baino ez du balio.

Ikastaro bereziak: sail batzuek hainbat ikastaro monografikoak antolatzen dituzte honako hauek lantzeko asmoz: itzulpengintza, ahozko trebetasunak, mintzaira espezializatuak...

Urrutiko Hezkuntzarako That´s English programak Oinarrizko Zikloko edukiak 9 modulutan banaturik eskaintzen ditu. Programa hori MECek eta BBCk antolatzen dute, BEX eta Flexiplan laguntza ematen dietela.

BIZKAIKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK

ZENTROA

HELBIDEA

TELEFONOA/E-POSTA

BILBAO HEO

San Pedro plaza, 5

48014 BILBAO

94 475.49.72

secretaria@eoi-bilbo.net

GETXO HEO

Eskoletako plaza, z/g

48930 GETXO

94 480.52.38 / 39

014865aa@hezkuntza.net

DURANGO HEO

San Roke, 4

48200 DURANGO

94 681.66.45 / 620.33.42

015054aa@hezkuntza.net

BARAKALDO HEO

Juan de Garay, z/g

48902 BARAKALDO

94 438.35.40

info@eoibarakaldo.com

BERMEO HEO

Zubiaur tar Kepa, 72

48370 BERMEO

94 618.70.91

bermeoidazkari@eoi-bilbo.net