UHUN BIZKAIA

Ignacio Ellacuría parkea, 2-3

48920 PORTUGALETE

Tel.: 94 493 65 33

Faxa: 94 461 74 66


Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen xedea ikasgeletara joan ezin diren pertsonei (lana dela, familia dela, distantzia dela...) ikasten jarraitzeko aukera ematea da. Urrutiko hezkuntzarako teknikak eta esperientziak erabiltzen dituzte eta hezkuntza iraunkorreko programak garatzen dituzte.

Gaur egun, UHUNeko ikasleak mota askotakoak dira: alde batetik, badaude bere lehenengo goi ikasketak era honetan egiten dituztenak; bestetik badago bere bigarren lizentziatura sortu nahi duen profesioanal edota tituluduna. Azkenik, unibertsitate ikasketak urrutiko hezkuntza bidez egin nahi duena ere badago.

Eskaintzen dituen titulazioek beste edozein unibertsitatetako tituluazioen balio bera dute eta beste unibertsitateek duten legeria eta araudia dute.

Dena dela, UHUNek berezitasunak ditu bere metodologian eta gizarte proiekzioan. Metodologia material didaktikoan (paperean idatzitakoa eta ikus-entzunezkoak) eta Elkarteko Zentroetako tutoretzan oinarritzen da. Baliabiderik garrantzitsuena irakasgaiaren unitate didaktikoa da, batzuetan irratsaio emanaldiekin edo ikus-entzunezkoekin osatzen dela. Horiez gainera, bideokonferentzia sistema bat garatu du ikasleen eta Elkarteko Zentroen eta Egoitza Nagusiaren arteko harremana estuagoa izan dadin.

TITULAZIOAK

Sarbide kurtsoa

Zuzenbidea

Geografia eta Historia

Espainiar Filologia

Físika Zientziak

Matematika Zientziak

Kimika Zientziak

Industri Ingeniaritza

Polítika Zientziak

Soziologia

Psikologia

Hezkuntza Zientziak

Filosofia

Sistemen Informatikako Ingeniaritza Teknikoa

Gestio Informatikako Ingeniaritza Teknikoa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

Ekonomia

Historia

Hispaniar Filologia

Ingeles Filologia

Psikologia (Plan Berria)

Pedagogia

Psikopedagogia

Gizarte Hezkuntza

Zuzenbidea (Plan Berria)

Industri Ingeniaritza (Plan Berria)

Sistemen Informatikako Ingeniaritza Teknikoa (Plan Berria)

Gestio Informatikako Ingeniaritza Teknikoa (Plan Berria)

Informatikako Ingeniaritza

Turismoa

Filosofia (2001.eko Plana)

Gizarte eta Kultura Antropologia

Ingurumen Zientziak

Gizarte Lana

Industri Ingeniaritza Teknikoa Elektronika espezialitatean

Industri Ingeniaritza Teknikoa, Mekanika espezialitatean

Estatuan unibertsitate ikasketak eskaintzen dituzten ikastegiak kontsultatzeko: htpp://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net o http://www.mec.es