Graduondoko bat aukeratzerakoan, kontuan izan behar dugu zeintzuk diren geure beharrak eta igurikimenak eta nola lagun diezaioketen geure lanbideari. Esku-hartzen duten eragileak: sartzeko eskatzen dituzten betekizunak, ikastaroaren xedea, iraupena, ikastaro-mota, zentroaren ezaugarriak, zentroko ikasleen profila...
BALORAZIOA
Nahitaezkoa da programa asko ebaluatzea eta aldaratzea, geure neurrirako graduondokoa aurki dezagun. Graduondoko programa bat baloratzean hauxe da kontuan hartzen duguna: irakaskuntza berriaren hizkuntza, trebakuntzan erabilitako mitologia, lan-merkatuak eskatutako espezialitatearen eskaera edota jasotako tituluak nazioartean duen balioa.
GRADUONDOKO MOTAK
Programaren helburu nagusien eta eskaintzen duten titulazioaren arabera sailkatuko ditiugu.
| ZIURTAGIRIAK EDO DIPLOMAK | |
| IRAUPENA | Laburra |
| DEIALDIA | Ez da bakarrik unibertsitateko ikasleentzat |
| BALDINTZAK | Malguak |
| HELBURUA | Oso materia zehatz baten gaineko ezagupena eguneratzea, ez da ikerketa behar. |
| TITULAZIOA | Ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzen duen Diploma edo Ziurtagiria |
| MASTERRA EDO MAGISTERRA | |
| IRAUPENA | 1 eta 2 urte bitartean |
| DEIALDIA | Unibertsitateko ikasleentzat baino ez |
| BALDINTZAK | Sakonak. Zentroaren arabera: hizkuntza-probak, gaitasun testa, gomendiozko gutunak, elkarrizketak... |
| HELBURUAK | Ezagupenen zabaltzea eta lan ekintzarako gaitasunen jabekuntza |
| TITULAZIOA | Master Titulua, Proiektu edo Memoria bat aurkeztu ondoren |
| DOKTORETZA | |
| IRAUPENA | 2 eta 5 urte bitartean |
| DEIALDIA | Arloaren inguruan ezagutzak dituen tituluduna |
| BALDINTZAK | Sakonak eta oso zorrotzak |
| HELBURUAK | Ikergai inguruan ikerketak eta ekarpenak egin |
| TITULAZIOA | Doktore titulua, ikergaiaren inguruko doktoretza-tesia defendatu ondoren. |
ATZERRIKO GRADUONDOKOAK
Asko dira graduondoko bat atzerrian egiten animatzeko arrazoiak (hizkuntza bat ikasi, emantzipatzea, beste kultura bat ezagutu...):
- lan onurak: lan munduak diziplinartekoa den eta orokorra den trebakuntza eskatzen du.
- onura akademikoak: askotan, tituludunek ez dute ez espezializaziorik, ez eskarmenturik, ez praktikarik, beraz, espezialitate batean espezializaturiko zentro ospetsu batera joateak eta elebitasunak onurak baino ez dakartzate.
ON LINE GRADUONDOKOAK
Ikasketa mota honek hainbat aukera eskaintzen ditu, besteak beste, master-programak eta doktoretzak egiteko aukera.
Ikasleak campus birtualean sartzen dira Internet bidez eta tutoretza pertsonalizatu baten bidez ikasketa gidatuak egiteko gai dira.
On line hezkuntzak duen ezaugarririk deigarriena bere hezkuntza mota malgua da. Dena dela, horrek ere bere oztopoak ditu, hala nola, ikasleak izan behar duen autodiziplina eta oztopo teknikoak gainditu behar izatea.
Beste oztopo bat hizkuntza bera izan daiteke. Kasu horretan, urrutiko hezkuntzarako programa batean matrikulatzen diren ikasleek ikasketak emango diren hizkuntza hobetu behar dute euren ikasketei aprobetxamendua aterako badiote.
Hona hemen on line trebakuntza eskaintzen duten nazioarteko elkarterik garrantzitsuenak:
- Word Association for Online Education
- Internacional Council for Open and Distance Education (ICDE)
- Association for the Advancement of Computing in Education (AACE)
- International Society for Technology in Education (ISTE)
- Commonwealth of Learning (COL)
- Urrutiko Goi Hezkuntzarako Elkarte Iberoamerikarra (AIESAD)
Graduondoko eskaintza ezagutzeko modurik onena internet bidez kontsultatzea da. Besteak beste, honako helbideak kontsulta ditzakegu: