Nahi izanez gero, atzerrian egin ditzakegu geure ikasketak. Hala bada, http://www.braintrack.com kontsulta dezakegu, hemen baitaude munduko unibertsitate guztien direktorioa.
Dena dela, gure ikasketak Europako zein herrialdetan egin ditzakegun aipatuko dugu:
Alemania
Goethe Institutuko Truke Akademikorako Zerbitzuak (Madril) Alemanian egin ahal ditugun goi mailako ikasketei buruzko informazioa eskaintzen digu. Hainbat arloren artean, ondorengoak izango ditugu aukeran:
Alemaniako unibertsitatean matrikulatzea
Unibertsitateko ikasketak eta Alemaniako unibertsitateekin harremanetan jartzeko datuak.
Doktoretzak eta graduondokoak
Unibertsitate-sistema
Udako ikastaroak
DAAD bekak
Informazio hori guztia DAADren atarian irakur dezakegu. (http://www.daad.de/de/index.html).
Era berean, eskura dugu Goethe Institutuak eskaintzen dituen aukerak, hala nola, hizkuntza ikastaroak, azterketa ofizialak...Azkenik, Alemaniako goi-eskoletan egin daitezkeen unibertsitate-titulu eta ikasketan gaineko informazioa Hochschulkompass erakundearen atarian dugu. (http://www.hochschulkompass.hrk.de)
Frantzia
Madrilen dagoen Institutu Frantsesaren Unibertsitate Informaziorako Zerbitzuak Frantzian egin daitezkeen goi mailako ikasketen inguruko hainbat informazio ematen digu: unibertsitateko ikasketak, unibertsitateetarako preinskripzioak, Tituluen onarpena Frantzian eta Espainian, Frantses ikastaroak, ikasleei zuzendutako gidaliburu praktikoa...
Kontsultatzeko: (http://www.ifmadrid.com/frontend/ifmadrid/base.php)
Italia
Italian ikasi nahi badugu, Madrilen dagoen Italiako Gobernuaren Kulturako Italiar Institutura jo dezakegu:http://www.iicmadrid.com/indexes.htlm). (
Unibertsitateei, Ikastetxe publiko zein pribatuei, arte eskolei, moda eta diseinuko eskolei... buruzko informazioa emango digu.
Suedia
Ikasketak egiteko Suedia aukeratzekotan, herrialde horretako Goi Mailako Agentzian hainbat informazio dugu, hala nola, unibertsitateaz, sarrera baldintzez eta matrikulaz mintzatuko zaigu.
Kontsulta egiteko: (http://www.hsv.se/english)