ETXEBIDE -Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak gizartearentzako sorturiko komunikazio-kanala da. Etxebideren bidez Eusko Jaurlaritzak kudeatutako gizarte etxebizitza eta babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen esleitze-prozesuetan parte hartu ahal dugu.

*( Gizarte Etxebizitzen eta Babes Ofizialeko Etxebitzen arteko aldea: gizarte etxebizitza bat jaso ahal izateko urteko diru-sarrerak BOE bat jasotzeko diru-sarrerak baino txikiagoak dira, hain zuzen ere, urtean milioi bat eta erdi eta bi milioi eta erdi artean).

Babes Ofizialeko Etxebizitzen ezaugarri nagusiak:

BOEek, gehienez ere, 90 m2 izan ohi dituzte. Aparteko kasuetan, 120 m2 etxebizitzak eman zaizkie familia ugariei.

4 udalerri artean aukeratu behar da. Beraz, ondo legoke egun eta etorkizunean izango diren promozioen berri izatea.

Erroldatze Agiria funtseskoa da. EAEn erroldaturik egon behar dugu eta gure erroldan agertzen den etxebizitzan bizi garela egiaztatu behar dugu. Hainbat promoziotan, udalerrian gutxienez ere urtebetez erroldaturik egotea eskatuko digute.

BOE motak:

Hiru sustapen mota daude:

Erosketa Jabetzan

Erosketa Azalera Eskubidean (75 urte pasa eta gero, etxebizitza Jaurlaritzaren esku geratuko da).

Alokairua

Baldintzak:

Etxebizitzarik ez izatea: eskaitzaileak ezin du etxebizitzarik jabetzan izan.

Gehienezko eta gutxieneko diru-sarrerak: diru-sarrerak zozketa egiten denean eskatuko dira.

Aurreko guztia irakurri ondoren, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat lortu nahi dugula argi badugu, egin behar dugun aurreneko gauza Etxebizitzen Euskal Zerbitzua - Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena ematea da. Eskatzaileen Erregistroa zabalik dago beti eta ez dago sustapen jakin batzuei lotuta.

Beraz, alta eman ondoren etxebizitzak esleitzeko zozketa guztietan parte hartzeko aukera izango dugu, betiere kasu bakoitzean ezarrita dauden baldintzak betetzen baditugu. Gure asmoa inskripzio-prozesu hori ahalik eta dinamikoena eta sinpleena izatea da. Horrela, ez dugu inolako zailtasunik izango eskabidea betetzeko eta beharrezkoa den dokumentazioa eransteko.

Informazio Guneak

Gero eta zerbitzu gehiago daudenez, Etxebideren gaineko informazio guztia eskaini ahal izateko honako zerbitzu hauetara jo ahal dugu:

Eskabide orria bete eta beharrezko agiriak bildu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren norberaren Lurralde Ordezkaritzan, erakunde laguntzaileen bulegoetako batean edota etxebizitza eskatzaileen erregistro bakar bat sortzeko helburuarekin Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu duen Udaletxe edo Udal Elkarteetan entregatzea besterik ez dago.

Lurralde Ordezkaritza

Ordezkaritza huetara jo dezakegu aurretiazko hitzordurik eskatu gabe. Han gaudela Etxebizitza Saileko informazio-mahaira joango gara eta nahi dugun informazioa eskuratu ahal izango dugu; eskabide-orriak jaso zein aurkeztu ahal izango ditugu; galderak egin ahal izango ditugu; inprimaturiko dokumentu aleak eskatu ahal izango ditugu...

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale Nagusia, 85

48011 Bilbao

Tel. 944 03.13.00

Faxa. 944 03.13.09

Udako ordutegia (ekainaren 5etik urriaren 2ra bitartean):

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara

Erakunde Laguntzaileak

Sail honek mota honetako edozein programaren barne egon daitezkeen pertsona guztiei lehentasunezko finantza-baldintza batzuk eskaintzera bideratutako lankidetzaakordio bat izenpetu du hainbat Kreditu Erakundeekin: BBK, KUTXA, EUSKADIKO KUTXA eta VITAL KUTXA.

Erakunde hauetako batzuk Erakunde Kolaboratzaile gisa ere dihardute eta hauetako zenbait bulegotan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila garatzen ari den ekimenei buruzko azalpen orokor bat eskainiko digute. Bulego hauetan guztietan, informazioa lortzeaz gain, Etxebiden izena emateko bete beharrezko inprimakiak eskatu eta aurkeztu ahal izango ditugu.

Udalak eta Udal Elkarteak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saialk hitzarmenak sinatu ditu Bilboko Udal Etxebizitzekin eta Getxoko Udalarekin, aipaturiko udalerri horietako etxebizitza eskatzaileen datu-baseak eta Etxebizitzen Euskal Zerbitzua - Etxebide bat etor daitezen. Hau horrela izanik, Etxebiden izena emateko eskabide-orriak Udal horietako udaletxeetan edota udal elkarteetan ere jaso eta aurkez ditzakegu.

BILBOKO UDALA ETXEBIZITZAK ORDUTEGIA:

Cristo kalea, 1 - 4.solairua. 48007 Bilbao

Negua: 8.30etik 14.00etara

Tel. 94 413 24 00 / Faxa: 94 446 40 30

Uda: 8.30etik 13.00etara

www.bilbao.net/viviendas

E-mail: viviendas@vvmm.bilbao.net

GETXOKO UDALA ORDUTEGIA:

Foru Kalea, 1. 48992 Getxo

Negua: 8.30etik 14.00etara

Tel. 94 466 00 66 / Faxa. 94 466 01 07

Uda: 8.30etik 13.00etara

www.getxo.net/cas/ayu/viviendas/indice.htm

E-mail: habudala@getxo.net

 

Izena eman eta gero, etxebizitzen esleipenetan parte hartu ahal izango dugu.

Etxebideren zozketetan parte hartzeko, Udal bakoitzak eskatzen dituen baldintzak bete beharko ditugu. Hau da, sustapen guztietan ez dituzte baldintza berberak eskatuko.

Ondoren jarraitu beharreko urratsak aipatuko ditugu:

1. ESKABIDEA - Etxebide

2. JAKINARAZPEN OHOLA - Ongitze, ukapena, altak, bajak.

(Jakinarazpen guztiak ez dira postaz heltzen, beraz,hobe dugu Ordezkaritzara joan edota web orrialdean gure NA sartu gure eskabidearen egoera kontsultatu ahal izateko)

3. ETXEBIZITZEN ESLEIPENAK - Onartuen eta baztertuen zerrenda-

- Behin betiko zerrendak

- Zozketa

- Itxaron zerrenda

- Formalizazioa

Lehenik eta behin, eskatzaileen artean sustapenak zozkatzen dira. Geroago, sustapen araberako zozketa egiten da. Itxaron zerrendan dauden esleipen-hartzaileek etxebizitza bat lortzeko %25eko aukera dute. Bi etxebizitza egokitzen bazaizkigu bati uko egin beharko diogu 15 eguneko epe barruan. Bi sustapeneri uko egiten badiegu, gure eskabidea bajan emango dute Etxebiden.