Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, babes ofizialeko etxebizitzak ez ezik, beste ekimen eta programa asko ere bultzatzen ditu. Hona hemen programa horiek guztien laburpena eta horien onuradun izateko eskatzen diren baldintzak:

EROSKETA

Merkatuan dauden BOEetako bat edo erabilitako etxebizitza libre bat erosi nahi badugu edota etxebizitza bat erosi eta errentan eman nahi badugu, zenbaitetan, gure diru-sarreren %50 mailegua ordaindu behar izaten dugu gure nahia bete ahal izateko.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak etxebizitza baten erosketa errazteko hainbat finantza-neurri martxan jartzea erabaki du.

B.O.E (Babes Ofizialeko Etxebizitza)

Laguntza hau hipoteka-mailegu bat EAEko Administrazioaren eta zenbait finantzaerakunderen artean itundutako baldintza abantailatsu batzuk lortu ahal izateko babesa ematean datza. Mailegu hori etxebizitzaren prezioaren %80ra bitartekoa eta etxebizitzari erantsitako elementuen %60ra bitartekoa izan daiteke.

Etxebizitza aske erabilia

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sail honen helburuetako bat, etxebizitzen eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.

Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu da zeinean etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza begiesten den. Gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak etxebizitzaren balioztatze balorearen %5era iritsi daitezkeelarik.

BIRGAITZEA

Lan partikularrak

Gure etxebizitza egokitzeko eta ekipo sanitarioak hobetzeko obrak egin, instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna areagotu edota igogailua jarri nahi badugu, jaikin behar dugu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat laguntza jarri dituela martxan horrek guztiak dakarren gastu osoari aurre egin ahal izateko.

Norberaren zirkunstantzia berezien eta birgaitu nahi dugun etxebizitzaren ezaugarrien arabera, oso baldintza abantailatsuetan emandako mailegu bat edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat lortu ahal izango dugu obrak egiteko.

Komunitate lanak

Gure Jabeen Komunitatean igogailua jartzeko, minusbaliatuentzako sarbideak egiteko, teilatua edo fatxada konpontzeko, hezeguneak kentzeko edo eraikina egoera onean mantentzeko beharrezkoak diren bestelako erreformak edo birgaitze-obrak egiteko asmotan bagabiltza, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak laguntza ekonomiko batzuk lortzeko aukera eskaintzen dizkigu.

Kasu hauetarako martxan jarri diren neurriak EAEko Administrazioaren eta hainbat Erakunde Laguntzaileren artean itundutako finantza-baldintzetan oinarritutako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak begiesten dira.

Komunitateentzako laguntza hauek, gainera, komunitateko kide bakoitzari dirusarreren eta gainerako zirkunstantzia partikularren arabera dagozkion laguntza indibidualekin bateragarriak eta horien osagarriak dira.

Errenterako etxebizitza

BIZIGUNE programaren barne dago, eta honen helburua mota honetako etxebizitzen jabeak errenta babestura destinatu ahal izateko beharrezkoak diren birgaitze eta egokitzapen obrak egitera bultzatuko dituzten laguntzak eskaintzea da.

Errentamendu hori Etxebiden izena eman duten, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eta zozketa bidez etxebizitza horietako bat eskuratzea lortu duten pertsonentzat izango litzateke.

HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA: "BIZIGUNE" PROGRAMA

Egun Euskadin dauden eta Sail honek jasotako datuen arabera azken bi urteotan egun inoiz erabili ez diren eta merkatuan salgai edota errentan emateko jarri ez diren ia 30.000 etxebizitza hutsei erabilgarritasuna ematea da programa honen helburua. Erabili gabeko etxebizitza horiek guztiak mantentzeko ikusi ditugun arrazoien artean ondokoak azpimarra ditzakegu:

"Bizigune" programak arazo biei eman nahi die irtenbidea. Alde batetik, erreformetarako diru-laguntzak emango ditu (sukaldea, komunak eta etxearen bizigarritasuna bermatzeko hertsiki beharrezkoa dena) eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak berak alokatzen du etxebizitza eta bermatzen ditu errentaren ordainketa eta etxebizitza egoera onean itzuliko dela.