Zer behar dugu gure aukerak handitzeko?
Enpresek honako pertsona hauek nahi dituzte:
Garapen pertsonala agertzen duten pertsonak: Autoestimu handia izatea, kanporakoia, baikorra, tematia.
Komunikatzeko gaitasunak: Gaitasun linguistikoa, ingurukoak ezagutzea, informazioaren tratamendua, IKT tresnak erabiltzea, hitzezko eta ez hitzezko lengoaia, komunikazio asertiboa.
Gizarte gaitasunak: Ikasteko gogoa, arduratsu izateko, parte hatzeko eta laguntzeko gertutasuna, ardurak hartzeko gertutasuna eta hartutako erabakien ondorioak aurrez ikustea.
Ezaugarri profesionalak: Laneko eginkizunei autonomiaz eta orekaz aurre egitea, ikasteko gaitasuna, eskakizunetara egokituriko giza heziketa eta trebakuntza teknikoa izatea eta gizarte eta lanera egokitzea.
Enpresek langileen leialtasuna eta konpromisoa nahi dute, eta langileengandik ezaugarri horiek lortzeko zenbait planteamendu sortu dituzte.
Oro har, honako hau da enpresek nahi dutena:
Ezagupide asko izatea baino, talentua izatea.
Ordaindu beharrean, konpentsatu ahal izatea.
Taldearen arrakasta aitortu beharrean, norbanakoarena aitortzea.
Buruan egitasmoak dituzten langileak.
Adimen intelektuala beharrean, adimen emozionala izatea.
Orainaren eta etorkizunaren ikuskera analitikoa baino, etorkizunaren ikuskera integratzailea izatea.
Talentua kontrolatu beharrean, askatzea.
Negozioa defendatu beharrean, helburua defendatzea.
Norberaren ideiek liluratu beharrean, joerak aurrez ikustea.
Geldotasuna eta monotonia beharrean, ekimenak eta ausardia.
Pertsonak gutxietsi beharrean, estimuan izatea.
Konfiantza falta izan beharrean, konfiantza izatea.
Betebeharrak beharrean, konpromisoa.
Jerarkian baino, moralean sinestea.
Talde hutsa baino, benetako taldea osatzea.
Harroa beharrean, apala, bihozbera eta umoretsua izatea.
Geldoa beharrean, dinamikoa izatea.
Bestalde, lan-merkatua ikusiz, honako hau ondoriozta dezakegu:
*Langileek ez dute bezeroei arreta emateko prestakuntzarik.
*Pertsonek gizarteak gutxietsitako lanak uzten dituzte (garbiketa...) "atseginagoak" diren lanak bilatzeko.
*Familiaren noizbehinkako diru ekarpenak (udan, Aste Santuan eta Gabonetan irabazitakoa) ez dira hain beharrezkoak.
*Lan egiteko prest daudenek ez dute herriz aldatu nahi.
*Zenbait lanbidetan aritzeko espezialisten falta.
*Enplegu-eskaera eta titulua duten pertsonen arteko desoreka.
Aukera berriak
Garatzeko bidean dauden sektoreak "enplegu-sorgune" bihurtu dira eta 1995. urtetik hona Europa berriko langabeziari aurre egiteko estrategia berritzaileak bilakatu dira.
Aipaturiko sektore horiek gure inguru ekonomikoan eta sozialean garatzen ari dira gaur egun.
Lan merkatuarentzat berriak diren sektore horiek batezbestekoa baino gahiago hazi dira eta etorkizun ona izango dutelakoan daude. Hori horrela izan dadin, borondatea eta sormena handia erabiltzeaz gain, lan handia egin beharko da enplegu-aukerak eta negozioak areago daitezen.
Hona hemen garatzeko bidean dauden sektoreak:
1.Giza harremanak.
2.Enpresa sareak.
3.Lehiakortasuna hobetzen duten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak.
4.Prozesuak kanporatzen dituzten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak.
5.Informazioa sortzen, eraldatzen, kudeatzen eta banatzen duten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak.
6.Pertsonak kudeatu eta garatzen dituzten enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak.
7.Marketin-enpresei zuzenduriko zerbitzu aurreratuak.
8.Industria sortzaileak.
9.Korporazio Giza Erantzukizuna.
10.Garapen pertsonala eta profesionala.
11.Konfiantza industria.
12. VIP eskaintza.
13.Konpainiako maskotak eta animaliak.
14.Bizi-estiloaren kudeaketa.
15.Segurtasunaren kudeaketa.
16.Bizi kalitatearen hobekuntza.
17.Astialdia.
18.Bizimodu Berriak.
19.Ekintzaileei eta Mikroenpresei zuzenduriko zerbitzuak.
20.Ekodiseinua.
21.Edukien industria.
Sektore bakoitzari buruzko informazioa eta langabeentzako, ekintzaileentzako, teknikarientzako, eta abarrentzako aukerak jaso nahi izanez gero, www.cein.es web orrialdera joko dugu.
Ezin ditugu inondik inora ere ahaztu Gacela Enpresak eskaintzen dituzten aukerak. Gainerakoak bezalakoak dira, baina honako irizpide hauetako bat betetzen dute:
- Gutxienez ere, %20 hazten dira urtero, hiru urtetan zehar.
- 5 urtetan 19 langile baino gehiago kontratatzen dituzte.
- 5 urtetan erdia baino gehiago esportatzen dute.
Mota honetako enpresaren bat sortu nahi izatekotan, hona hemen kontuan hartzeko gomendio batzuk:
-Argi izan zer dugun gustukoen. Grinak konbentzitzeko gaitasuna du eta pertsonengana heltzen da. Helburu bat izan behar dugu buruan eta ez negozio bat.
-Lankide bat bilatu. Gure osagarria den eta aldi berean harengan uste osoa dugun pertsona bat bilatu behar dugu.
-Bost laguneko taldea osatu. Enpresa batek arrakasta izan dezan, gehienez ere, bost pertsonak osatu behar dute.
- Bestelakoa izan. Geure burua nabarmenduko den tokia aurkitu behar dugu.
-Gure bezeroak aukeratuko ditugu eta oso kontuan izango ditugu. Denborak aurrera egin ahala gure lagunik onenak izango dira.
Gacela enpresak, normalean, ez dira batere ahulak izaten eta, besteen aldean, aurrera egiteko aukera handiak dituzte.
Zeintzuk dira garatu behar ditugun trebetasunak? Gaitasunak
Gure gaitasunak aztertu beharko ditugu, bai ondoen datorkigun lanpostua zein den jakin ahal izateko, bai guk nahi dugun lanpostua lortzeko behar ditugun gaitasunak zeintzuk diren jakin ahal izateko.
Ondoren, gaitasunik garrantzitsuenak zerrendatuko ditugu:
Norbere ezagutza
Autoestimua
Norberaren buruarengan konfiantza
Lortu nahi diren helburuak
Iguripenak
Lanarekiko moldagarritasuna
Konstantzia
Arazoak konpontzen jakitea
Burua lanean izatea
Ekimena
Irudi pertsonala
Giza harremanak
Talde-lana
Komunikaziorako gaitasunak
Informatika ezagutzak
Hizkuntzak jakitea
Konpromisoa.
Parte-hartzea