Internet:
Internetek lan-eskaintzak aurkitzeko, sarean nabigatzeko zein enplegu-atarietan izena emateko aukera aparta eskaintzen digu. Zenbait liburutegik, udalek, unibertsitatek eta GKEk interneten doan sartzeko aukera emango digute.
bantailak
·Lana aurkitzeko lanabesik erabilienetakoa da.
·Zenbait web orrialdek lan-eskaintzak argitaratzen dituzte.
·Curriculuma eransteko aukera eman ohi dute. Lana bilatzen dutenei eta lana eskaintzen dutenen enpresei bilatzen ari direna aurkitzeko aukera ematen die.
·Enpresen web orrialdeei esker, zuzentzen ari gatzaizkien enpresak nolakoak diren jakin dezakegu.
.Lana bilatzeko lanabes hau erabilienetakoa izango da etorkizunean ere, bilatzen ari garena berehala aurkitzeko aukera ematen baitu.
Desabantailak
Informatikako oinarrizko prestakuntza izan behar dugu.
Sistema geldoa da, baina teknologia berrien aurrerapenak gero eta azkarragoak dira. .Ezin dugu jakin zelan dauden kudeaturik datu baseak ezta horiek gaurkoturik dauden ere. Ez dakigu lanabes honek enpresan duen eragina (enpresak kontsultatzen duen...).
Helbide elektronikorik izan ezean, hobe dugu beste lanabes bat bilatzea, bide hau erabiltzen duten enpresek e-postaz erantzuten baitiete erabiltzaileeei.
Prentsa:
Zenbait egunkarik gehigarriak ateratzen dituzte igandero lan eskaintzen eta eskaeren berri emateko. Guri interesatzen zaizkigun atalak kontsultatu beharko ditugu eta gure lanbide-profilarekin bat datorren lan-eskaintza aukeratuko dugu. Zenbait liburutegi publikok, kulturtegik, unibertsitatek eta GKEk mota horretako egunkariak doan irakurtzeko aukera emango digute.
Abantailak
.Langileak kontratatzeko biderik erabiliena da.
.Oro har, ez da denbora luzea pasatzen enpresek iragarkia jartzen dutenetik langilea kontratatzera arte.
Desabantailak
.Kontu handiz ibili beharko dugu zenbait iragarkirekin, batzuetan iruzurrak baino ez baitira. Honako iragarki hauek saihestuko ditugu: dirua postaz bidaltzeko eskatzen dutenak eta 906 edo 8 zenbakiz hasten diren harremanetarako telefonoa dutenak. Badaude iragarki batzuk lana eskaintzen ari direla ematen dutenak, baina, egiatan, prestakuntza baino eskaintzen ez dutenak.
.Jende askok erabiltzen duen lanabesa da.
Irratia:
Gaur egun badaude enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen duten irratietako dialak. Eskuarki, herri bakoitzak badauzka tokiko lan-eskaintzen berri ematen duten irrati programak. Irrati-programa horiek saio laburrak eskaini ohi dituzte.
Telebista:
Badaude enpleguari buruzko informazioa ematen duten zenbait telebista-programa. Programa horietan lan eskaintzen berri ematen dute, hala nola La 2 kateko "Empleate a Fondo" programan.
Herri Administrazioak eskaintzen dituen enplegu zerbitzuak:
Batzuetan lan-poltsak sortzen dituzte eta norberaren iragarkia jartzeko aukera ematen dute.
Emakumearen formazio eskolak:
Bere helburu nagusia emakumearen lan munduratzea lortzea da. Oso informazio-iturburu garrantzitsua da.
Sindikatuak:
Lan munduratzeko programak dituzte.
Etorkinen Elkarteak:
Badira erakunde espezializatuak lan arloko gaiei eta laneko prestakuntzari buruzko informazioa eskaintzen dutenak.
GKEen enplegu-agentziak:
Enplegua bilatu nahi izanez gero, funtsezko lanabesa dugu. Besteak beste, honako hauek eskaintzen dituzte: enplegurako orientabide eta prestakuntza zerbitzuak, lan-eskaintzak eta euren lan-poltsan izena emateko aukera.
Enplegu bulegoak:
Hobe dugu enplegua bilatzen hasi aurretik Lanbiden edo INEMen izena ematea. Langileak hautatzeko egiten dituzten deialdietan parte hartuko dugu eta, horrez gain, lanerako prestakuntza jasoko dugu doan. Enpresa batzuek INEMen edota Lanbiden izena emanda egotea eskatzen diete hautagaiei.
Aldi Baterako Laneko Enpresak:
Aldi baterako laneko enpresen helburua beste enpresa erabiltzaile batzuk aldi baterako lan-kontratuko langilez hornitzea da. Izena emateko lan-eskaera bat bete beharko dugu. Eskabidea enpresaren gustukoa izatekotan, aurrez aurreko elkarrizketa bat egingo digute eta euren datu basean sartuko dituzte gure datuak. Enplegua bilatzeko bide hau oso egokia da lan-eskarmenturik izan ezean. Gainera, hainbat enpresarekin jarriko gaituzte harremanetan, eta eurekin lan egiten hasiz gero, ohikoena da, langileak finko egitekotan, eurekin aldez aurretik lan egin dutenetako bat kontratatzea. Langileak enpresa erabiltzailean lan egiten jarraituz gero, kontratu mugagabea egiteko aukera izango du. ABLEk ezin dio inolako diru-kopururik kobratu langileari. ABLEetako langileen eskubideen berri izateko 2000-11-10eko 270. BOEn argitaraturiko Aldi Baterako Laneko Enpresen Estatu mailako III. Hitzarmen Kolektiboa kontsultatuko dugu.
Autokandidatura:
Enpresa batek enplegu bat eskain diezaguke, aldez aurretik iragarri baino lehen. Bide hau aukeratuz, ez dugu lehiakiderik izango eta, batzuetan, enpresaren datu-basean sartuko dituzte gure datuak. Lana bilatzen hasi aurretik, gure lanbide-profila zehaztuko dugu eta horrela, jakin ahal izango dugu zeintzuk diren gehien interesatzen zizkigun lanpostuak. Zenbait bide izango ditugu gure lanbide-profilari ondoen egokitzen diren lanpostuak eskaintzen dituzten enpresen berri izateko: telefono gidak, Orrialde Horiak, Internet, etab. Bide hauek ditugu gure autokandidatura enpresetara helarazteko: postaz (aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidaliko ditugu); telefonoz (Pertsonal Arduradunekin jarriko gara harremanetan eta berarekin hitz egin ondoren, curriculuma bidaliko dugu); enpresara gu geu joan gaitezke, eta eskutik eskura emango dugu gure curriculuma; internetez (curriculuma erantsiko dugu aurretik aurkitutako enpresen orrialdeetan).
Norberaren kontaktuak:
Enplegua bilatzeko biderik erabilienetakoa eta erangikorrenetakoa da. Ezagutzen ditugun pertsona gehienei esango diegu lana bilatzen ari garela, eta horrela lan baten berri baldin badute, abisatuko digute. Gure ezagunei zer lan mota egin nahi dugun eta aurretik dugun lan-eskarmentua aipatuko diegu.
Unibertsitateak.
Hautaketa enpresak.
Merkataritza Ganberak.
Lan poltsak.
...