Sexu nahasteek gizonezkoek eta emakumezkoek sexu harreman pozgarriak izatea eragozten edo oztopatzen dute.

Hauek faktore organikoek edo/eta psikologikoek sexu jardueraren buruketa blokeatzen dutenean agertzen dira.

Hauexek dira aipagarrienak:

EMAKUMEZKOEN SEXU TRASTORNOAK

GIZONEZKOEN SEXU TRASTORNOAK

SEXU GOGOA ERAGOZTEA

Kitzikapena eragozten da eta honek sentimendu erotikoak ez izatera bultzatzen gaitu.

Asegabetasuna, nazka edo/eta tristezia sentitzen da eta sexu harremanak ekiditen dira.

SEXU GOGOA ERAGOZTEA

Sexu gogoari edo libidoari eusten zaio eta sexu grina oztopatzen da. Hori dela-eta, sexu jarduerak nabarmenki jaisten dira, eta batzuetan, sexua ez praktikatzeraino heltzen da.

ANORGASMIA

Osagai osgarmikoa oztopatzen da, baina ez kitzikapena. Maiz gertatzen dira eta hainbat mota daude:

Lehen mailakoa: bizi osorako orgasmorik eza.

Bigarren mailakoa: orgasmorik lortu ez den aldi baten ondoren, orgasmorik eza izatea.

Erabatekoa: ezin da inola ere orgasmoraino heldu (ezta autoestimulazioa erabiliz ere).

Erlatiboa: modu zehatz batean eginez gero, orgasmorik ez lortzea (adbz. Koito-anorgasmia).

Egoeraren araberakoa: orgasmoraino egoera zehatzetan, objektu zehatzekin edota jarrera zehatzekin baino ez denean heltzen.

ANORGASMIA

Disfuntzio hau ematen denean, eiakulazioa partzialki eragozten da.

Semena tantaka isurtzen bada ere, ez dago inolako plazerrik

DISPAREUNIA

Coitalgia ere deitzen zaio. Emakumeak mina sentitzen du sexu-harremanak izatean.

Sexu-harremanak izan ondoren, bagina erreminduta egoten da eta, batzuetan, koitoa oztopatzen du.


DISPAREUNIA

Koito mingarria da. Sexu-jarduera egiten den bitartean edota egin eta gero, mina sentitzen da.

Honako hauek dira dispareunia eragiten dituztenak: zauri batek glandean eragindako muturreko sentikortasuna, higiene falta, fimosia, uretra oso estua izatea, etab. Osagai psikosomatikoek ere dispareunia eragin dezakete.


BAJINISMOA

Baginaren behe-zatiko nahigabeko eta uzkurdura espasmodikoekin agertzen den arazoa da. Batzuetan, nahiz eta baginismoa izan, emakumeak goza dezake sexu-jolasak eginez (baita orgasmoraino heldu ere), betiere koitoa edo sarketa gertatzen ez bada.

EIAKULAZIO GOIZTIARRA

Eiakulazioa ezin da inola ere kontrolatu; bat-batean eiakulatzen da, modu bortitzean edota pixkanaka-pixkanaka.


INPOTENTZIA EDO ZAKILA TENTETZEKO ARAZOA

Gizonezkoak ezin du zakila tente mantendu koitoa atsegintasunez egin arte. Hainbat mota daude:

Lehen mailakoa: bizi osorako da.

Bigarren mailakoa: sexu jarduera normal baten ondoren agertzen da.

Erabatekoa: ez da inolako tentetzerik lortzen.

Partziala: tentetzea aldizkakoa edo selektiboa da.