Norberaren herrialdean zein beste batean lana bilatzeak ahalegin handiak eta denbora luzea eskatzen du. Lana bilatzean, lehenik, eskura dagoen informazio guztia bildu behar da eta bigarrenik, aukeratu eta erabakia hartu. Atal honetan ondo aukeratzen lagunduko duen informazioa emango dugu.
EUROPAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO ZENTROAK
Gazteentzako informazio zentroak
Gazteentzako Informazio Zentro hauetan ez dute lanik eskainiko, baina honako gai hauei buruzko informazioa eman ahal izango dute: nola bilatu lana atzerrian, zein agiri izan behar dugun Espainiatik irteterakoan, gida honetako informazioa osatu...Informazio hau guztia jaso nahi duenak, hurbilen daukan gazteen informazio bulegora joan beharko du.
Orokorra bada ere, ondoko helbideetan jaso ahal den informazioa oso baliagarria izan daiteke:
Injuve
Gazteriaren Institutua.
José Ortega y Gasset kalea, 71
28006 Madril
Tel.: 91 363 77 00
Eures
Eures Europako Batzordearen, EEEko kideen (EBko herrialdeak, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein) enplegu zerbitzu publiko europarren eta Suitzaren arteko lankidetza-sarea da. EURESeko kideen eta honi loturiko erakundeen baliabideek posible egiten dute EURES sareak langileei eta enpresaburuei kalitate handiko zerbitzuak eskaintzea. Horrez gain, curriculuma egiteko jarraibideak eta tituluen homologazioa eskaintzen ditu.
www.europa.eu.int/euresEuropass
Sistema berri honek hiritarrei bizitza osoan zehar lortutako gaitasunak, titulazioak eta ziurtagiriak argi eta garbi azaltzen laguntzen die.
Europassen helburua langileei eta ikasleei EBko Herrialdeetatik, EEEko kide diren estatuetatik eta EEEko kide izango diren estatuetatik zehar mugitzen laguntzea da, betiere langile eta ikasle hauen nahia lana bilatzea edota hezkuntza-programa batean parte hartzea bada.
Europassek bost dokumentu hartzen ditu bere barne, curriculuma dokumenturik garrantzitsuena izanik.
Hona hemen dokumentuak:
- Europass Curriculum Vitae
- Europass hizkuntza pasaportea
- Europass mugikortasun-dokumentua
- Titulu / Ziurtagirirako Europass osagarria
- Goi mailako titulurako Europass osagarria
Curriculum bateratu honek lan eskabidea aurkezteko balio du. Eskatu nahi izanez gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora jo beharko da.
Tel.: 902 21 85 00
http://www.europass.cedefop.eu.int/
Eryica
Gazteentzako Informazio eta Laguntzarako Europako Agentzia (ERYCA) erakunde nazionalek, gobernu-erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek osatzen dute eta hauen xedea gazteek informazio osoa eta fidagarria jasotzea da.
101 Quai Branly, F-75015 Paris, FRANTZIA
Faxa: (33+1)40 65 02 61
www.eryica.orgIkasle eta unibertsitateko ikasleentzako informazio zentroak
Bizkaiko unibertsitate bakoitzean ikasleentzako informazio eta laguntzarako zentroak daude, eta lan bat bilatzeko lagungarria izan daitekeen informazioa eman dezakete.
Gazteentzako informazio eta dokumentazio zentroa (UOZ)Deustuko unibertsitatea
Tel.: 94-413.92.48
www.fice.deusto.es/servletUNILAN. LANERATZE ETA LAN ORIENTABIDE ZERBITZUA
UPV/EHU
Lehendakari Agirre etorbidea, 83. (Sarrito parkea. Basoko Etxea)
Tel.: 94-601.36.81
EUROPAKO DOKUMENTAZIO ZENTROAK
Zentro hauetan honako hauei buruzko informazioa jaso daiteke: langileek Europako Batasunean duten mugikortasuna, heziketa programak, enplegurako Europako programak eta Europako hiritarrek dituzten eskubideak eta betebeharrak.
EUROPAKO BATZORDEAREN ESPAINIAKO BULEGOA
Castellana pasealekua, 46
28046 Madril
Tel.: 91 423 80 00
Faxa: 91 423 80 18
EURYDICE (ESPAINIA BATASUNA)
Europako heziketa gaiei buruzko informazioa
General Oraá kalea, 55
28006 Madril
Tel.: 91 745 94 02
Faxa: 91 745 94 37
www.mec.es/cide/eurydice/index.htm
EUROPAKO PARLAMENTUAREN ESPAINIAKO BULEGOA
Castellana pasealekua , 46
28046 - Madrid
Tel.: 91 436 47 47
Faxa:91 577 13 65
Gracia pasealekua, 90 - 1
08008 Bartzelona
Tel.: +34 93 272 20 44
Faxa: +34 93 272 20 45
ERAKUNDE OFIZIALAK
ENPLEGU AGENTZIA NAZIONALAK
Espainian zein atzerrian lana bilatzen denean egin beharreko lehen gauza, herrialde horretako enplegu batean izena ematea da. Izena emateaz gain, bulego horietan honako hauetaz informa dezakete: lana nola aurkitu, langile atzerritarrek dituzten eskubideak zeintzuk diren esan eta herrialde horretako lan-legeria zein den azaldu.
ENBAXADAK
Enbaxada herrialde batera sartzeko atea da eta bertan, egin behar diren izapideei, bisa motei eta behar izango diren egoitza- edo lan-baimenei buruzko informazioa ematen dute. Hauei buruzko informazioa jasotzeko, gida honen azken orrialdeetan dagoen informazioa edota Atzerri Arazoetako Ministerioaren web orrialdea (http://www.mae.es/) kontsulta daiteke.
MINISTERIOAK
Oposizioei, bekei, laguntzei, beharrezko agiriei eta abarrei buruzko informazioa nahi izanez gero, ministerioetara jo behar da. Aipatutakoaz gain, ministerio batzuek lan-poltsak dituzte.
LAN MINISTERIOA
Ondoko web orrialde honetan atzerrian lan egiteko baldintzak eta laguntzak daude: www.mtas.es/migraciones/ayudas/indice.htm
ATZERRI ARAZOETAKO MINISTERIOA
Web orrialde honetan atzerrira bidaiatzeko informazio erabilgarria eskura daiteke, hala nola gatazka-guneak, eskatuko dituzten Bisa motak eta pasaporteak eta atzerriko enbaxadak zeintzuk diren...azalduko dute.
BESTE ERAKUNDE BATZUK
GKEak ETA IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEAK
Elkarte hauetan atzerrian lana bilatzen lagunduko dute eta lan hori gehienetan, boluntario edota borondatezko kide aritzeko izango da.
Bailen, 1 - 5 (dptua.: 10-11)
48003-Bilbao
Tel.: 94 415 03 00
A.E.C.I. - NAZIOARTEKO LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA
Errege-erregina katolikoen etorbidea, 4
28040 Madril
Tel.: 91 583 81 00/01/02
NAZIO BATUEN ERAKUNDEA
General Perón etorbidea, 32-1 28020
Madril
Tel.: 91 555-8142
NODO50
Hileras kalea, 4 - 2 Bulegoa: 9
28013 Madril
Tel.: 91 548 83 48
ENPRESETAN BILATZEA
Lana bilatzeko norberaren prestakuntzarekin zerikusia duten lanpostuak bilatuko dituzten enpresekin harremanetan jartzeko aukera dago.
Kontuan izan behar da lan eskaintza guztiak ez direla argitaratzen eta lanpostu asko enpresa batzuen bidez betetzen direla. Hori dela eta, komeni da lan egin nahi den alorreko enpresarekin harremanetan jartzea eta norberaren aurkezpen-gutuna eta Curriculum Vitaea aurkeztea.
Aldi Baterako Lan Enpresa (ABLE) batzuen izaera nazioartekoa denez gero, beste herrialde batzuetako sukurtsalekin harremanetan jar dezakete hautagaia eta honek atzerriko aldi baterako lanen bat aurkitzea erraztuko dio. Gogoan izan behar da Espainiako Aldi Baterako Lan Enpresek ez dutela zuzenean emango atzerriko lan bat, baina erraztu ahal dute honi buruzko informazioa. ABLE batzuk multinazional batzuen barne daude eta euren web orrialdeen bitartez lan eskaintza zehatzak eskaini ahal dituzte. Lan orientabiderako sindikatuek eta enpresaburuek hautagaia aipatutako enpresekin jar dezakete harremanetan.
Espainian badaude beste herrialde batzuetan aldi baterako lana edota enpresa-praktikak egiteko izapideak egiten dituzten enpresak. Atzerrian lana aurkitzeko era hau azkarra eta erosoa da, baina ez da doakoa. Enpresa hauek diru-kopuru bat kobratuko dute egiten dituzten izapideen truke.
INTERNET BIDEZ BILATZEA
Gaur egun internetek zerbitzu eta informazio asko eskaintzen ditu eta hau oso tresna erabilgarria izan daiteke lana aurkitzeko edota joan nahi den herrialdeari buruzko informazioa jasotzeko orduan.
Nahiz eta sare asko izan, ondoren gure uste apalean interesgarrienak diren web orrialdeak aipatuko ditugu:
CV europarra
Curriculum Vitae egoki bat nola egin behar den jakin nahi bada, European CV format-en kontsulta daiteke. Eredu gisa ematen duten CVa 13 hizkuntzatan dago eskuragarri. www.trainingvillage.gr/etv/youth_at_etv/cv/default.asp/
Anywork Anywhere
Enpleguen eta Erresuma Batuan nahiz mundu osoan zehar bidaiatzeko eta lan egiteko behar den informazioaren iragarkiak. Bisei, aseguruei, zergen diru-itzulketei...buruzko informazioa eskaintzen du.
Australian WorkPlace
Australiako enpleguari, lan-harremanei, gobernuen laguntzari, lanpostuei, ikasketei, prestakuntzari eta soladatei buruzko informazioa.
www.workplace.gov.au/Workplace/
Atzerrian lana bilatzea
Honetan Europako herrialde batean lana bilatzeko orduan kontuan izan behar diren aldeei buruzko informazioa topa daiteke: herrialdeen bizimoduen arteko aldeak, lan-baldintzak, kulturen arteko aldeak...Harrialdeen gidetan 40 herrialde baino gehiagotako kultura eta lan eskaintzak nolakoak diren irakurtzeko parada izango dugu.
www.labourmobility.com/individuals/jobhuntingabroad/index.html/
Ikasketak Europan
Career Advicek Europan lan egiteko informazio asko eman dezake, hala nola lana bilatzeko zer egin behar den eta beharrezko hizkuntza maila zein den jakinarazi ahal du. Lana bilatzeko eta CV egiteko aholkuak emateaz gain, lizentziatu gazteak kontratatu nahi dituzten enpresaburuen gaineko informazioa emango du.
www.europe.hobsons.com/
Kanadan lan egitea
Ondoko web orrialdearen bidez enpresaburuekin harremanetan jar gaitezke, lan eskaintzak kontsulta ditzakegu eta gure CV eguneratua jar dezakegu.
www.actijob.com/
EuroBrussels
Leku honek Bruselan, EBko erakundeetan, abokatu-bulegoetan, nazioarteko erakundeetan, hezkuntza erakundeetan eta enpresa ikastetxeetan lana aurkitzen laguntzen du.
www.eurobrussels.com/index.php/
Eurojobs
Atari europar honek 42 herrialdetan herrialdearen eta alorraren araberako lana bilatzen laguntzen du. CV aurkez dezakegu gure datuak ondorengo web orrialdean dugun inprimakian idatziz.
www.eurojobs.com/
Idealist
Irabazi asmorik gabeko alorretan (gizarte, hezkuntza eta giza-eskubideen mundu mailako erakundeak barne) lana bilatzea ahalbidetzen du. www.idealist.org/if/idealist/en/Home/default/
International job links
Udako lanen eskaintza ikusi eta CV online bidaltzeko aukera ematen du. Edozein lan aurkitzeko aukera onak eskaintzen ditu, hala nola aldi baterako lana, funtzio publikoko lana...Eskualde bat eta herri bat aukeratuz, herrialdeka sailkaturiko harremanak, lan bilaketako datu-baseen eta bilatzaileen gaineko aipamenak eta informazioa zein hizkuntzatan jaso daitekeen ikusteko egokiera izango du interesa daukanak.
www.joblinks.f2s.com/
Jobpilot
Interneten aurki dezakegun Europako lan-merkatua. Norberaren interesen eta gaitasunen araberako lan eskaintzak dira. Bilaketa egin daiteke nahi den industria-alorra, tokia edo lan-mota (graduatuentzako lana, hasiberrientzako lana...) kontuan izanda. Herrialde bat aukeratuko da eta Jobpiloten tokiko atarirako estekadura klikatu behar da nahi den hizkuntzan.
Jobsabroad
Mundu mailako lan-eskaintzen iturria. Bilaketa joan nahi den herrialdea kontuan izanda egingo da.
www.jobsabroad.com/search.cfm/
Monster
Europako eta itsasoz bestaldeko lan bilatzailea. Honetan 140 enpresa-profil baino gehiago aurki daitezke, hala nola CV egiteko gida bat, aurkezpen-gutuna egiteko aholkuak eta norberaren lana nola utzi ahal den gomedioak. Jatorrizko herrialdea aukeratu behar da eta berehala, atarirako estekadura irekiko da aukeratutako hizkuntzan.
www.monster.com/geo/siteselection.asp/
Nazioarteko erakundeetan lan egiteko aukera
Atari honek zuzenean bideratuko du eskatzailea nazioarteko erakunde eta gobernuetara. Nahi den erakundea alfabetikoki sailkaturik dagoen zerrendan bilatuko da.
www.missions.itu.int/~italy/vacancies/vaclinks.htm/
Munduko Bankuko gazteentzako programa profesionalak
Programa hauek motibatutako talentudun gazte orori zuzenduta daude. Hauxe leku aproposa izan daiteke garapenarekin konprometituta dagoen eta lidergotzarako balio duen edozeinentzat, baldin eta bere asmoa inguru mutikultural batean hasiberri gisa lan eskarmentua jasotzea bada.
www.lnweb28.worldbank.org/hrs/careers.nsf/key/ypp/
StepStone
AEBetan eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeetan lan egiteko aukera. Datu-basean bilatu behar da lan alorra, lan-mota eta enplegu maila kontuan izanda. Jatorrizko herrialdea aukeratu behar da eta berehala, StepStoneren tokiko atarirako estekadura irekiko da.
www.stepstone.com/
Nazioarteko erakundeetan lan egitea
Lana eskaintzen dituzten lekuekin estekak eta Europako eta itsasoz bestaldeko nazioarteko erakundeak.
www.coe.int/T/E/Human%5FResources/jobs/11%5FLinks/
iWork
Lehen lana bilatzen duten graduatu berrientzat. Europar Batasun osoko lan eskaintzak. Internet bidez lanetan izena emateko eta lanen eta praktikaldien berri izateko aukera ematen du.