1. ALDIZKAKO ABSTINENTZIA

 

Egun ugalkorretan sexu harremanak ekiditean datza. Egun horiek zeintzuk diren jakin nahi badugu, hainbat metodo daude, baina gure zikloak irregularrak badira, hobe da hauek ez erabiltzea, ez baitira zehatzak izango. Pertsona bakoitzaren trebetasunaren menpe dago metodo hauen erabilgarritasuna.

Hona hemen zenbait metodo:

 

OGINOA (Erritmoa ere deituta)

Urte baten zehar zikloei erreparatuko diegu zer-nolako erregulartasuna duten ikusteko. Hilekoaren lehen egunetik aurrera, obulatzeko arriskurik txikien dituzten zenbait egun kalkulatzen dira. Obulazioaren aurreko bost egunetan eta baita obulazioaren osteko hurrengo egunetan ere ez da estalketarik egin behar. Metodo hau oso hileko erregularrak dituztenentzat baino ez da erabilgarria.

 

         BILLINGS (Muki zerbikalaren metodoa)

Muki zerbikalean ematen diren aldaketak aztertzen dira egun emankorrak kalkulatzeko. Hilekoaren ostean lehortasuneko egun batzuk datoz, muki zerbikalik ez dagoelako. Gero, halako mukositate eranskor eta umeltasun-sentsazioa agertzen da (egun emankorrak dira hauek) puntako egunera heldu arte; hemendik aurrera mukia oparoagoa eta eranskorragoa da.

 

                 

TENPERATURA BASALA

Metodo honen arabera tenperatura basalaren aldaketak kontuan hartuta jakin daiteke noiz izango den obulazioa. Egunero, ohetik jaiki aurretik, hartuko da tenperatura eta oso altua den egunetan ez dugu sexu harremanik izango haurdunaldirik izan ez dadin.

        

 

METODO SINTOTERMIKOA

Arestian aipatu ditugun metodo batzuk konbinatzen ditu. Muki zerbikalaren aldaketek eta metodo oginoak egun ugalkorrak antzemateko balio dute eta mukiaren aldaketek eta tenperatura basalak egun horiek noiz ez diren ugalkorrak kalkulatzeko balio dute. Ugalkorrak diren egun horietan sexu harremanik ez izanez gero, ez omen da haurdunaldirik izango.

 

 

2. SEXU HARREMANAK ETETEN DUTEN METODOAK

 

KOITO ETENA

Zakila baginatik atera behar da eiakulatu aurretik. Dena dela, kontuan hartu behar da, eiakulatu aurretik isurtzen diren tantek espermatozoideak dituztela, eta horiek haurdun utz dezaketela emakumea. Hori gerta ez dadin guztiz kontrolpean izan behar dugu kitzikapen sexuala eta hori lortzea oso zaila da. Metodo hau ez da batere segurua, hortaz, ez da gomendagarria.

 

 

 

3. ESPERMIZIDAK

 

Baginan geratu diren espermatozoideak hiltzen ditu. Baginako obuluen itxurako produktu kimikoak eta kremak izan daitezke espermizida hauek.

Eragina

Metodo kimiko lokal honen toxikotasunak espermetazoideari erasotzen dio eta bere mugikortasuna eragozteaz gain, bere bizi itxaropena murrizten du.

Nola erabili

Zakila sartu baino 10 minutu lehenago baginan bota behar da, barruko berostasunari esker ondo zabal dadin.

Kontuan hartu behar duguna

Kremak eta obuluak ez dira batere seguruak beste metodo batekin batera erabiltzen ez badira.

Hauen eraginkortasuna iraupen mugatukoa da, eta koito bat baino gehiago egiten bada, berriro bota beharko da espermizida.

Espermizidak oso erabilgarriak dira diafragmarekin, preserbatiboekin edota UBGrekin batera erabiltzen badira.

Botiketan eros daitezke eta ez da errezetarik, ezta medikuaren kontrolik behar.

 

 

4. ERAGINKORTASUN ESKASA DUTEN METODOAK

 

Badaude metodo tradizional batzuk ezin direnak antisorgailutzat hartu, hala nola, edoskitzaroa eta bagina garbiketa.

 

Nahiz eta hilekoak ez izan, bat-bateko obulazioak izan ditzakegu, hori dela-eta, haurdun gera gaitezke.

Eiakulatu ondoko irrigazio baginalek ez diete espermatozoideei umetokira iristea ekiditen, beraz, ezin dugu sinistu horrelako metodoetan.