Aipatutako metodoak egokiro erabilita ere, haurdun geratzen bagara, eta haurdunaldia eten egin nahi badugu, hona hemen kontuan izan behar ditugun zenbait aholku.
Emango ditugun aholkuak oso erabilgarriak dira eta ondo legoke gure ginekologoarekin hauetaz mintzatzea.
HAURDUNALDIAREN BORONDATEZKO ETENDURA
Espainiako legeriak (9/1985 Lege Organikoa, uztailaren 5ekoa. Zigor-Kodeko 417. Bis artikulua) haurdunaldia etetea hiru kasutan baimentzen du:
- Haurdunaren osasun fisiko zein psikorako arrisku larria ekiditeko beharrezkoa bada (mediku batek gomendatua)
- Haurdunaldia bortxaketa-delitu baten ondorioa bada (etikari dagokiona)
- Umekia tara fisiko edo psikiko larriekin jaioko dela aurreikusten bada (eugenesiari dagokiona)
Gaur egun egiten diren abortuen %98 haurdunaren osasun psikikoa ez kaltetzeko egiten dira.
Ebakuntza kirurgiko hauek klinika pribatuetan nahiz zenbait ospitale publikotan egin daitezke. Klinika pribatuek haurdunaldiaren lehen 22 asteetan abortua egiteko baimenduta egon behar dute.
Haurdunaldia bi sistemaren bidez eten daiteke: kirurgia bidez eta farmakologia bidez.