Lanpostuak ez daude enpresaren eraikuntzan. Langileak ez du bulego batean lan egiten eta informatika- eta telekomunikazio-tresnak ditu (ordenagailuak, telefonoak eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologia berriak) bere enpresarekin kontaktuan jartzeko.

Berrikuntza hau ondo gauzatzeko berrantolaketa kulturala eskatzen duen zeregin bat garatu behar da. Orokorrean, lan mota hau zeregin intelektualari lotuta dago eta gehienetan zerikusia du izaera profesionala duten metodologiekin eta lanekin.

Gure artean asko erabiltzen ez badugu ere, herri nordikoetako biztanleen %16k asko erabiltzen duen lan-metodologia dugu.

 

Langileek dituen abantailak

-Malgutasun handia.

-Autonomia eta mugikortasun handia.

-Produktibitate handiagoa.

-Lan eskaintza gehiago.

-Espezializaio handiagoa.

-Familia-bizitza aberatsagoa.

-Pertsona ezinduen lan-integrazio errazagoa.

-Helburuen arteko bateratze handiagoa.

-Lana eta etxeko lanak konbinatzeko aukera.

-Estres txikiagoa.

-Ez dago ia desplazatu beharrik.

-Nork bere lan giroa aukeratzeko parada.

-Prestakuntza jasotzeko bidea errazten da teleprestakuntzaren bidez. Lan eginez ikasteko aukera aparta.

-Asti gehiago, bulegoan baino eraginkorragoa izatea, ordutegi zabala, bizi-kalitate hobea.

-Edozein jardunbide hobetzeko tresna da. Ez dago ez lantokirik, ez ordutegirik. Lana bizitzari egokitzen da eta ez bizitza lanari. Betebeharra beharrean erantzukizuna.

-Lan autonomoan eta independientean profesionaltasuna eta espezializazioa errekuperatzea ahalbidetzen du.

-Lanari gogoz, ilusioz eta ardura handiagoz heltzea.

 

Desabantailak

-Ez dago lan girorik.

-Bakartasuna eta lan-taldean ez aritzea.

-Lan segurtasun falta.

-Lan-esplotazioa.

-Erne egoteko zailtasunak izatea.