Puenting-a

Puenting jarduera da tentsio handien askatzen duen abentura kirola, muga egoera bat bizitzeko aukera ematen baitigu. Hori dela-eta, azkenaldi honetan oso ezaguna bihurtu da.

Bere izenak aditzera ematen duenez, 20 eta 25 metro arteko zubi batetik salto egin beharko dugu, gorputza edota hankak segurtasun soka baten bidez zubira lotuta egongo direla.

Tirolina

Soka batetik irristatzen da kirol honetan. Horretarako, ezinbestekoa da soka bi lekutan lotuta egotea eta malda bat izatea. Arnes baten bidez sokari lotuta egongo gara eta gure pisuak berak irristatzen lagunduko digu. Abentura jarduera hau aire zabaleko beste hainbat kirolarekin batera egin ohi da, hala nola, amildegi jaitsierarekin, mendi-ibiliarekin eta piraguismoarekin.

Jarduera egiteko beharrezko materiala kontrataturiko enpresak emango digu: arnesa, mosketoia, ainguratzeko soka, poleak, buru-babesa eta irristatzeko, segurtasunerako eta balaztatzeko sokak. Geuk arropa erosoa baino ez dugu eraman beharko.

Quad-ak

Quada motorra duen trizikloa da eta egonkortasun handia du.

Horri esker, leku zailetatik ibiltzeko aukera dago. Horrez gain, oso erraz gidatzen dira.

Kart-ak

Karta, erabiltzeko oso erraza den ibilgailua da, beraz jarduera hau praktikatzeko ez dugu inolako eragozpenik izango. Izan ere, bolantea, balaztak eta azeleragailua besterik ez dira erabili behar. Esan behar dugu, kartaren eserlekua oso baxu dagoela, lurretik zentimetro gutxira. Hori dela eta, karta gidatzen denean abiadura sentsazio handia izaten da.

Arroil Jaitsiera

Kirol honi esker, oso helezinak eta ederrak diren lekuetara iristeko aukera izango dugu, mendi teknikak eta espeleologia (paseoak uretatik eta igeriketa) konbinatzen baititu. Neoprenozko jantzia, buru-babesa eta tresnak (hala nola, sokak eta arnesak) ditugula, amildegiak eta arroilak jaitsi beharko ditugu. Horiez gain, haitzarte estuetatik pasatu beharko dugu edota ur-jauziak zeharkatu beharko ditugu ur lasterretara heltzeko.

Aurrekoetan bezala, taldeak monitore batzuen laguntza izango du. Jarduera egin aurretik, monitore horiek, oinarrizko jarraibide batzuk azalduko dizkigute tresnak ondo erabili ahal izateko.

Eskalada

Eskalada paretak igotzean oinarritzen den kirola da. Hasi aurretik oinarrizko gauza batzuk jakin behar ditugu, hala nola, korapiloak eta erabiliko dugun materiala  ezagutu behar dugu eta nola mugitu behar garen sokekin paretan gora igotzeko edota jaisteko. Zer egin beharko dugun jakiteko monitoreen laguntza izango dugu ibilbide osoan zehar. 

Bide Ferratak

Jarduera hau horman jarritako iltzeen eta mailen laguntzarekin tontor batera igotzean datza. Gu kable bati eutsita igoko gara. Eskalatzaileen sentsazio bera nabarituko dugu, baina ez dugu hainbeste zailtasun tekniko izango. Ekipamendua: arnesak, ainguraketa- muturrak eta buru-babesa.

Gidek nola igo behar dugun azalduko digute eta segurtasuna emango digute uneoro.

Espeleologia

Espeleologia egiten badugu, kobazulo batera jaitsiko gara eta naturak sortu dituen barrunbeetan murgilduko gara. Parte-hartzaile bakoitzak lohihartzekoa eta argia eramango du.

Arborismoa

Arbola batetik bestera ibiltzea, altuera handietan ibiltzea eta airean eskegitako zubiak zeharkatzea gustuko badugu, arborismoa egin behar dugu. Zirkuitu honetan zintzilikatutako pasabideetatik eta zubi tibetarretatik igaroko gara eta tirolina luzeetatik irristatuko gara. Horretarako, arnes bat eta buru-babesa eramango ditugu. Kable bati eutsita joango gara.

Paint Ball-a

Paintball kirola, taldean egiten den jarduera bat da. Bi taldek pinturazko balak jaurtitzen dituzten armak izango dituzte eta aurkako taldekide guztiak markatu beharko dituzte bala horiek jaurtiz. Parte-hartzaile bakoitzak lohihartzekoa eta aurpegi-babesa jantziko ditu. Jardueraren iraupena eta bola kopurua parte-hartzaileek eskatutakoaren araberakoa izango da.

Mountain Bike

Mountain Bike kirola 70eko hamarkadan sortu zen AEBetan, beraz, nahiko berria dela esan dezakegu. Bizikleta klasikoari hainbat gauza aldatu zizkioten, besteak beste, tako-gomak jarri zizkioten, koadro berria egin zioten eta material gogorrez egin zuten, moldaerrazagoa izan zedin.

Hasiera batean aisialdiko jarduera bazen ere, denbora joan ahala, garrantzia handia hartu du kirolaren munduan, eta egun, hainbat zirkuitu antolatzen dira natur guneetan egiteko

Hipika

Naturaz lasai gozatzeko era bat da. Honez gain, animalia zintzo hauekin kontaktua atsegin gehigarri bat da.

Txangoak ibilbidea ezin hobeto ezagutzen duen giden laguntzarekin egingo ditugu, eta hauek leku ikusgarriak erakutsiko dizkigute, basoak eta ibaiak zeharkatzen ditugun bitartean.

Mendi Ibiliak

Kirol mota hau aurretik aipatutakoak baino askoz lasaiagoa da. Trekkinga edo mendi-ibiliak egiten diren bitartean naturarekin harreman zuzenean egongo gara eta honek bidean dauden landare eta lore guztiak ezagutzeko aukera emango digu. Horrez gain, arbolak, animaliak eta hegaztiak eta euren lorratzak, soinuak...ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu.