Kirol hau hegazkin batetik salto egitean oinarritzen da. Jauskariak erorketa askea gozatuko du 40 segundoz, bere aldean irakasle aditu bat izango duela. Jausgailua irekitzen denetik lurrera heldu arte 6 minutu inguru pasatuko dira. Jauzia 3.000 metroko altueratik egiten da, eta 1.500 metroetara arte, erorketa askea egingo da.
Delta hegalaren bidez hegan egin dezakegu, hortaz, askatasun osoko sentsazioa nabarituko dugu. Kirol hau egiteko, mendi edo muino batetik egin behar dugu salto, eta goranzko korronteez baliatuta, 30 minutuz egon gaitezke hegan egiten (eguraldia lagun). Delta hegala triangelu formakoa da eta aluminiozko egitura batek sendotuta dago.
Egitura horretan egitura metaliko txikiago bat dago eta pilotua horri eutsita joaten da arnes baten bidez.
Angelu zuzeneko itxurako jausgailu honetaz baliatuta, jausgailu arruntekin baino sostengu handiagoa eta autonomia handiagoa lortuko dugu.
Globoari esker, gizakiak hegan egiteko ametsa lehenengoz gauzatu zuen.
Edozein urtaroan praktika daiteke bi modalitate desberdinetan: Hegaldi librea eta gatibua.
- Hegaldi librea: Enpresa antolatzailearekin aurrez adostutako lurralde batetik hegan egiteaz datza. Paisaia eta guneari buruz hitzegiten da eta globoaren funtzionamendua azaltzen da.
- Hegaldi gatibua: Globoa lurrean lotuta dago soka-sistema baten bidez. Igo eta berriro jaisten da 20 edo 30 metro bertikalki. Hegaldi bakoitzak 5 minutuko iraupena du.