Hainbat bide ditugu Socrates Programetan parte hartzeko:
1. Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitatean edo Goi Eskola batean matrikulatuta bagaude, Socrates Ekintza Programaren Erasmusen parte har dezakegu. Horretan izena eman nahi badugu, gure Fakultateko Nazioarteko Harremanetako Sailera jo behar dugu.
Horrez gain, Filologia ikasketak egin nahi baditugu edota irakaskuntzan aritu nahi badugu, atzerriko hizkuntzako irakasle gisa egin ditzakegu praktikak Europako beste herrialde batean, bai lehen edo bigarren hezkuntzan zein helduentzako irakaskuntzan. COMENIUS HIZKUNTZ LAGUNTZAILEen egonaldiak hiru eta zortzi hilabete artekoak izaten dira. Laguntza hauek Autonomia Erkidegoek ematen dituzte eta normalean otsailean amaitzen da hauetan parte hartzeko izena emateko epea.
Gure irakasgaitasuna prestatzen bagaude, Programak praktiken zati bat beste herrialde batean egiteko aukera ematen digu. Horrelako programa batean parte hartu ahal izateko, irakaskuntza ikasketak egiten ari garen erakundeak COMENIUS 2.1 Europako Lankidetzako Proiektuarekin hitzarmen bat izan behar du. Irakasleentzako Hasierako Prestakuntzarako Beka hauek astebete eta hamar aste arteko egonaldiak egiteko izango dira.
2. Unibertsitateaz kanpoko 25 urtetik gorako ikasleak
Helduen Hezkuntzarako Ikastetxe batean ikasten badugu, eta Socrates Programan parte hartu nahi badugu, GRUNDTVIG Ekintzaren bitartez lor dezakegu.
Gure ikastetxeak Grundtvig ikaskuntza-elkarte batean parte hartzen duten ikastetxeekin batera jorra dezake gai bat, eta horrela, ikasteko bestelako modu batzuk ezagutzeko aukera emango digun proiektu europar batean parte hartzeko parada izango dugu. Lanak elkarren artean truka ditzakegu, gure ikuspuntuak elkarri ezagutarazi, eta abar.
Gure ikastetxeak nazioz haraindiko lankidetzan eskarmenturik izan ezean, Ikasketa Elkarte baten proiektu batean parte har dezake. Proiektu horretan, gutxienez ere, hiru herrialdetako hiru erakundek heziketa gai komunak jorratuko dituzte. Aldiz, gure ikastexeak Europako gaietan eskarmentua badu, Europako Lankidetzako Proiektu bat eskatzeko aukera izango du. Baterako proiektuak erakundeak eraberritzen eta parte hartzaileen aberaste pertsonala handitzen langunduko du.
3.Unibertsitateaz kanpoko 25 urtetik beherako ikasleak
Ikastetxe, institutu, arte eskola edo hizkuntza eskola batean lanean badihardugu, Programa europarrean parte har dezakegu COMENIUS Ekintzaren bitartez.
Gure ikastetxeak Eskola Proiektu batean parte har dezala lortu behar dugu, eta horrela, beste herrialde batzuetako ikasleekin diziplinaarteko gai bera lantzeko egokiera izango dugu.
Ikasle talde batek beste ikastetxe bateko ikasleeekin ikasle-trukea egin dezan, ikasleek 14 urte baino gehiago izan behar dituzte eta Hizkuntza Proiektu batean parte hartu behar dute. Gure ikastetxeak Socrates proiektuan parte hartzen duen Europako institutu batekin elkartea sortu behar du, helburua ikasleek hizkuntza bat ikastea izango dela. Elkarrekin jorratzeko gaia zein izango den adostu eta gero, eta prestakuntzarako debora tarte bat pasatu ondoren, ikasleek 14 egun emango dituzte elkartea egindako institutuan proiektuaren zati bat lantzeko. Geroago, institutu horretako ikasleak gure ikastetxera etorriko dira proiektua amaitzeko asmoz. Ikasle-trukea egiten dugun denbora-tartean, beste ikastetxeko ikasleen etxean hartuko dugu ostatu, eta hango ikasleak gure ikastetxera datozenean, gure etxeetan egongo dira ostatuz.