Erasmus goi-mailako hezkuntzako atala da SOCRATES programaren barruan eta honen xedea, goi mailako irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta Europa mailan duen dimentsioa indartzea da. Horretarako, hainbat herrialdetako unibertsitateen arteko lankidetza eta Europako ikasleen eta irakasleen mugikortasuna sustatuko dira eta ikasketa eta kalifikazioen aitorpen akademikoa hobetuko da.

Erasmus Programak hainbat mugikortasun-beka eskaintzen dizkie hamaika ikasleri, eta ikasle-trukean zuzenean parte hartzen ez duten ikasleei programa trinkoak eta ikasketa-programa berriak eskaintzen dizkie, lankidetza europarraren bitartez. Elkartutako edozein herrialdetako goi-mailako hezkuntzako ikasle orok parte har dezake Erasmus programan.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero:

Erasmus Agentzia Nazionala

Unibertsitateetako Kontseiluaren Idazkariordetza Nagusia

Ciudad Universitaria, z/g

28040 Madril

Tel.: 91 453.98.42

Faxa: 91 453.98.85

 

Edota Erasmus Programan parte hartzen duten Euskal Herriko unibertsitateetara jo dezakegu:

 

LOGOupv

 


 

LOGO DEUSTO

 


LOGO MONDRAGON


LOGO MUSIKENE

 

Euskal Herria


Deustua


Arrasate


Musikene Goi Mailako Musika Eskola

PROIEKTU MOTAK:

1. Ikasle-mugikortasuna

Erasmus ikasleen mugikortasun-bekak programan parte hartzen duten herrialdeetako Agentzia Nazionalen sareak kudeatzen ditu. Agentzia nazionalek zuzenean eskaini ahal dizkiete beka horiek ikasleei, baina, oro har, jatorrizko unibertsitatearen bitartez eskaintzen dituzte.

Programaren xedeak:

- Ikasleek Europako beste herrialdeetan, hizkuntza, kultura eta hezkuntza arloan bizi izandako esperientziei eta ikasketa diziplinei onura ateratzea.

- Ikasle-trukeak egiten diztuzten zentroen arteko lankidetza sustatzea.

- Kualifikatua den, edozer ikasteko prest dagoen eta nazioarteko eskarmentua duen ikasle-talde bat eratu gizartearen aberastearen alde.

Baldintzak:

- Naziotasun-irizpideak betetzea.

- Unibertsitate-ikasketako lehen maila gainditu izana.

- Goi mailako ikasketa-programa ofizial batean matrikulatuta egotea (doktoretzan matrikulatuta egoteak ere balio du)

- Elkartutako zentroan egindako ikasketa-deboraldia hiru hilabetetik urte batera bitartekoa izatea.

- Atzerriko ikasketa-denboraldia jatorrizko unibertsitatearen ikasketa-programaren parte izatea.

- Jasoko diren ikastaroetan erabiliko den hizkuntza ondo jakitea.

Jatorrizko unibertsitateak bere aldetik, atzerrian egingo den ikasketa-denboraldia bere ikasketekin baliozkotuko du, nahiz eta atzerrian landutako programa-edukiak ezberdinak izan. Ikasleari atzerrian landuko dituen edukien berri emango zaio. Atzerrian egindako ikasketa-denboraldia amaitu ondoren, harrera-unibertsitateak ziurtagiri bat emango die bai ikasleari, bai ikaslea bidali duen unibertsitateari, ikasleak hitzartutako ikasketa programa egin duela eta honen emaitzak onak izan direla egiaztatuz.

Atzerrian egingo dugun Erasmus ikasketa-denboraldian enpresa-praktikak ere egiteko aukera izan dezakegu. Horretarako, hiru hilabete eman behar izan ditugu atzerrian ikasten eta gure jatorrizko unibertsitateko programaren parte gisa agertu behar du jasota.

 

2. Programa trinkoak

Programa trinkoa hainbat herrialdetako unibertsitateetako ikasleek egin ahal duten ikasketa-denboraldi laburra da. Horren xedea: gai espezializatu batzuen gaineko irakaskuntza eraginkorra eta multinazionala sustatzea, ikasleei nazio askotako taldeekin batera lan egiteko aukera ematea, zentro batean jaso ezin dituzten ikasketa- eta irakaskuntza-baldintza bereziez jabetzeko aukera ematea, landuko duten diziplina edo ikasgaia beste ikuspegi batzuetatik ikustea...

Programa trinko bat behin betiko egin daiteke edota hainbat urtetan zehar egin daiteke. Hainbat urtetan zehar egiten badugu, programaren iraupena eskabidean bertan agertuko da, eta epe horretako gastu guztiak aurrekontuaren barne egongo dira.

Baldintzak:

- Programa trinkoen iraupena ondoz ondoko hamar lanegunetik (tartean asteburu bakarra izango dela) hiru hilabetera bitartekoa izaten da.

- Gutxienez ere, parte hartuko duten hiru herrialdetako unibertsitateak ordezkaturik egongo dira (zentro koordinatzailea barne).

- Programa trinkoak ez dira ikerketa-jarduerak ezta hitzaldiak ere egiteko erabiliko.

Laguntzak:

Laguntza ekonomikoa honako honetarako erabil daiteke: ikasleen nazioz haraindiko bidaia eta egonaldia ordaintzeko, programa prestatzeko edota ebaluatzeko egindako bidaia edo egonaldia ordaintzeko eta informazio eta material didaktikoa prestatzeko, beste hizkuntza batera itzultzeko eta zabaltzeko.