Europar Batasunak ekintza programa hau eratu zuen hezkuntza eta Lanbide Heziketari buruzko politika bat garatzeko. 2000ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta denbora tarte honetan hiru deialdi egingo dira.

Programaren helburuak:

- Hasierako lanbide heziketako ikasleen gaitasunak hobetzea, prestakuntza-txandaketa eta ikasketaren bitartez.

- Bizitza osoan zehar jasotzen den lanbide heziketa jarraiaren kalitatea eta gaitasunen jabekuntza hobetzea eta eskuragarriago egitea, bai pertsonen egokitze-gaitasuna areagotzeko, bai teknologia eta antolaketa aldaketekin batera aurrera egiteko.

- Etengabeko Lanbide Heziketak berrikuntza-prozesuari egiten dion ekarpena indartu eta sustatzea, horren bidez lehiakortasuna eta enpresa-izaera hobetu nahi da enplegu berriak lortzeari begira. Hori dela eta, lanbide heziketa zentroen eta enpresen arteko lankidetza sustatzen da.

Helburu horiek abian jartzerakoan, kontuan hartuko dira lan munduan baztertzeko arriskuan dauden pertsonak, baita ezinduak ere. Praktikek trebakuntza eskaintzeaz aparte, genero berdintasuna ere sustatuko dute.

Programan lanbide heziketa-ekintzetan parte hartzen duten erakunde publiko orok parte har dezake, eta bereziki honako hauek:

- Lanbide Heziketa zentro guztiak, baita unibertsitateak ere.

- Enpresak, bereziki txikiak edo ertainak direnak, eta eskulangintza sektorea, edota sektore publiko edo pribatuko establezimenduak.

- Erakunde profesionalak, merkataritza ganberak barne.

- Gizarte solaskideak.

- Tokiko eta eskualdeko entitateak eta erakundeak.

-Irabazi asmorik gabeko erakundeak, boluntariotza-erakundeak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE).

- Programan ez dago aurreikusita pertsona fisikoek, norberaren izenean, zuzenean parte hartzea. Aipatutako erakundeak izango dira beka indibidualak kudeatuko dituztenak.

 

PROIEKTU MOTAK

1. Mugikortasuna:

Lanbide Heziketa ikasten ari diren pertsonei, bereziki gazteei, zuzendutako mugikortasun nazioz haraindiko proiektuetarako laguntza da.

Hiru egonaldi-mota:

- Hasierako Lanbide Heziketa ikasten ari diren gazteentzat (3 astetik 9 hilabetera)

- Langile gazte eta tituludun berrientzat (2 hilabetetik 12 hilabetera)

- Unibertsitateko ikasleentzat (3 hilabetetik 12 hilabetera)

Finantzaketa:

Onuradun bakoitzeko, gehienez ere, 5.000€ko finantzaketa izango da; diru kopuru horretatik, gehienez ere, 575€ erabiliko dira bidaia gastuetarako, eta 125€ inguru aseguruetarako.

 

2. Proiektu pilotuak

Lanbide Heziketaren berrikuntza eta kalitatearen garapena hobetze aldera egiten diren nazioz haraindiko proiektuen laguntzak dira, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilpenerako ekintzak barne.

Finantzaketa:

Iraupena, gehienez ere, 3 urtekoa izango da. Finantzaketa aurrekontuaren %75ekoa izan daiteke, proiektu eta urte bakoitzeko, gehienez ere, 200.000€ jasoko direla.

 

3. Hizkuntz gaitasunak

Material didaktiko eta metodo pedagogiko berritzaileen diseinurako, esperimentaziorako, ebaluaziorako eta hedapenerako eratutako proiektuak dira. Helburua lanbide heziketan eta lan munduan komunikazio eleanitza eta kultura anitzekoa sustatzea da.

Finantzaketa:

Iraupena, gehienez ere, 3 urtekoa izango da. Finantzaketa aurrekontuaren %75ekoa izan daiteke, proiektu eta urte bakoitzeko, gehienez ere, 200.000€ jasoko direla.

 

4. Nazioz haraindiko sareak

Eragile anitzek (sektore, eskualde...mailakoek) sortutako hezkuntzako sare komunitarioen jarduerak. Helburua hezkuntza berrikuntzen eta lanbide-orientabidearen gaineko informazioa zabaltzea da. Dagoeneko diren ezagutzen sintesia egiten du.

Finantzaketa:

Iraupena, gehienez ere, 3 urtekoa izango da. Finantzaketa aurrekontuaren %50ekoa izan daiteke, sare eta urte bakoitzeko, gehienez ere, 150.000€ jasoko direla.

5. Erreferentzia agiriak

Ikerketa eta analisien bitartez erreferentzia agiriak eratu eta gaurkotu, datu alderagarriak ezarri eta gaurkotu eta informazioa elkartrukatu. Helburua lanbide heziketaren sistemei buruzko ezagutza erkidego mailan landu.

Finantzaketa:

Iraupena, gehienez ere, 3 urtekoa izango da. Finantzaketa aurrekontuaren %50 eta %100 artekoa izan daiteke, proiektu eta urte bakoitzeko, gehienez ere, 300.000€ jasoko direla.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Leonardo Programarako Espainiako Agentzia

General Oraa, 55

28006 Madril

Tel.: 91 745 94 15

Faxa: 91 745 94 24

e-mail: agencia.leonardo@mec.es

web orrialdea: www.mec.es/educa/leonardo