Espainiako eta Latinoamerikako ikasleen arteko nazioz haraindiko lankidetza sustatzen da, ikasleek Europar Batzordeak abian jarri duen Socrates izeneko Hezkuntza Programa Europarraren barne dagoen Comenius ekintzaren bidez lortzen den antzeko esperientzia izan dezaten.

Programaren asmoa, hezkuntzari dagokionez, Espainia eta Latinoamerika elkarren arteko ulertze eta aberastea eskaintzea da. Horrez gain, globala, gizatiarra eta integratzailea den hezkuntzari erantzun nahi dio.

Programaren helburuak:

- Ikastetxeak, bere antolamendua eta egiturak hobetzea.

- Hezkuntzarekin lotura estua duten irakasleen gaitasunak areagotu eta hobetzea.

- Kultura arteko ezagutza sustatzea nazioz haraindiko lankidetzaren, ikastetxeen arteko trukaketen eta hezkuntza arloko mugikortasunaren bidez.

- Hezkuntza praktiken garapenaren berrikuntza sustatzea, irakaskuntza irekia erabiliz eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilpen egokia erabiliz.

Zentro parte-harztaileen betekizunak:

-.Bigarren Hezkuntzako ikastegiak izan behar dute.

-.Socrates Programaren Comenius Ekintza arloko eskola proiektu bat garatu eta bukatu behar izan dute.

-.Bukatutako proiektuaren eduki nagusiek honako gai hauen ingurukoak izan behar dute:

a) Kultura aniztasuna, kultura artekotasuna eta droga-mendetasunak.

b) Liskar eta droga-mendetasunen prebentzioa.

c) Ingurumenaren babesa.

d) Zientzia, teknologia eta sociedad.

e) Historia- eta kultura-Ondarea.

f) Irakurketaren sustapena

-.Nazioz haraindiko jardueretan esperientzia dutela egiaztatu behar dute.

 

Eskabideak aurkezteko epea: apirilaren 23ra arte.