Espainiako Parlamentu Europarreko Bulegoak Espainia osorako antolatzen du lehiaketa hau, Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritza Bulegoaren, Gazteriaren Institutu Nazionalaren eta Autonomia Erkidegoetako Gazteriaren Erakundeen laguntzaz.
Bigarren Hezkuntzako Ikastegietako 10 ikaslek (13 eta 18 urte artekoak) eta irakasle batek osatutako taldeei zuzenduta dago. Lehiaketaren helburu nagusia Ikasleek Europako Parlamentuaren lana ‘bertatik bertara' ezagut dezatela da.
Euro-Scola lehiaketa internet bidez egiten den txapelketa bat da. Talde irabazleak Estrasburgora edo Bruselara bidaia bat izango du saritzat, Europako Parlamentua ezagutzeko. 10 parte-hartzaile eta tutoreaz gain, talde irabazleak bere ikastegiko 20 ikasle eta 3 irakasle gonbidatu ditzake berarekin batera Euro Scola lehiaketan parte hartzera.
Informazio gehiago nahi izanez gero: