Ondare Historikoaren Babesaren Zuzendariordetza Nagusiak, besteak beste, HEREIN programa europarrean parte hatzen du. Proiektu hau Europako Kontseiluarena da eta Europar Batasunak finantzatzen du. Sei herrialderen arteko proiektu pilotu gisa sortu da: Espainia, Frantzia, Irlanda, Erresuma Batua, Norvegia eta Hungaria. Horren asmoa Europako Kontseiluko kide diren herrialdeetara zabaltzea da. Helburu nagusia ondare-politikari buruzko informazioa elkartrukatzea da eta, printzipioz, ondare arkitektoniko eta arkeologikoari buruzko informazio eskaintzen du.

"European Heritage Network" internet atariak aipaturiko sei herrialde horietako ondare-politikari buruzko informazioa eskaintzen du. Herrialde horiek egitura komun bat adostu dute informe horiek egiterakoan eta, besteak beste, honako gai hauek hartu dituzte kontuan: Ondare Politikak, Agenteak, Finantza Politika, Ondarearen Babesa, Zaintza, Eskuragarritasuna eta Datu Estatitistikoak. Ondare politiken txostenetan agertzen diren edukiak ulergarriak izateko hiru hizkuntzako tesaurus bat eratu dute, hizkuntzak ingelesa, frantsesa eta espainiera direla.

HEREIN IIan (proiektuaren bigarren zatian), Belgika ere parte hartzen hasteaz gain, helburu nagusien artean, hirugarren hizkuntza bat (espainiera) gehitu izana eta proiektuaren hedapena azpimarratu behar dira.

Aipatutakoaz gain, ondarearen babesaz eta zaintzaz arduratzen diren Europako gobernu-erakundeen arteko lankidetza-esparru berri bat sortu nahi da. Horretarako, egun den lan-taldea handitu nahi da, herrialde gehiagotako erakunde eskudunen parte hartzea sustatuz.

Era berean, proiektuak eduki gehiago izango ditu, eta horrela, ondare-politikei buruzko datu-basean funtzio berri bat sortuz, lan-talde profesionalek modu interaktiboan lan egin ahal izango dute (zaintza-teknikei eta gai hori lantzen duten erakundeen intereseko beste hainbat gaiei buruzko foroak egingo dira). Kultura-ondarearen hainbat edukitarako esteka zuzena izango dute, hala nola, artxibo, liburutegi eta museoetarako. Horiek, arian-arian, Europako Ondareari buruzko Informazio Sarean agertuko dira.