Minerva Europako Baztordearen eEurope ekintzaren barne dagoen proiektua da eta bere helburua estatu kideetako digitalizazio-programak koordinatzea da. Horretarako, kultura- eta zientzia-edukien digitalizazioaren gaineko ekintzak eztabaidatzeko, alderatzeko eta komunean jartzeko sarea sortu nahi da. Hori horrela izanik, gomendioak eta orientabideak eskainiko dituen plataforma komun bat izango da.

Azterketak, gomendioak eta jarduera-planak garatzeko eta nazio-politikaz eta zientzia-ikerketen lankidetzaz eztabaidatzeko nazioarteko foroak abian jartzeko berariazko Lan Taldeak ezarri dira. Foro horietan, kalitate printzipioak aztertuko dira eta eduki digitalen digitalizazio, metadatu, irisgarritasun eta babesari buruzko Europa mailako gomendioak eta jarraibideak eratuko dira.

Minerva Proiektuak hainbat ekintza (hitzaldiak, lantegiak...) Europako herrialdetan antolatzeaz gain, bere ekintzen emaitzak argitaratzen ditu berak sortutako argitaletxe batean.

 

PROIEKTUKO LAN TALDEAK:

1. Ebaluazio konparatiboa (Finlandiak koordinatua):

- Ebaluazio konparatiborako metodologia, adierazle eta irizpideen garapena.

- Bateragarria den informazioaren trukaketa bermatu eta nazioko jarduerak martxan jarri.

 

2. Inbentarioak, eduki digitalizatuen agerraraztea eta eleaniztasun-arazoak (Frantziak koordinatua):

- Digitalizazio-proiektuen inbentarioak garatu.

- Eleaniztasunak dakartzan arazo tekniko eta kulturalak konpondu.

- Azpiegitura-teknikoak zehaztu.

- Europan zabaldutako informazioa eskuratzeko plataforma komuna eratu.

 

3. Elkarlana eta zerbitzu-hornikuntza (Erresuma Batuak koordinatua):

- Metadatu, erregistro eta eskemen gaineko jardueren analisia eta ebaluazioa egin, elkarlana eta partekatutako zerbitzu-hornikuntza errazteko.

 

4. Erabiltzailearen beharrak, eduki-politika eta eskuragarritasun komunerako puntuen kalitatea identifikatu (Belgikak eta Espainiak koordinatua):

- Edukien eta egituren kalitatea sustatu.

- Kultura-informazioaren sare-sistemak erraztu.

- Kultura ondarea babesteko irizpideak ezarri.

 

5. Praktika onak eta eskumen-zentroak identifikatu (Suediak koordinatua):

- Pratika onen erabilpena sustatu.

- Eskumen zentroei giltzarri diren eremu teknikoen arloan laguntza eman.

- Beste lan-talde batzuekin lan egin.