Kultura ekintzailearen eta enpresak sortzeko izaten den laguntzaren sustapena enplegu politika komunitarioaren euskarri da. Bizkaian hainbat dira herritar artean enpresa espiritua pizten eta enpresa berriak sortzen laguntzen saiatzen diren erakundeak
Aspaldi honetan, sarri entzuten dugu, autoenplegua eta enpresak sortzea lanpostu-kopurua handitzeko baliabiderik onenak direla. Ideia hori komunikabideetan ere islatzen da behin eta berriro eta administrazio publikoek beraiek ere hainbat programa jartzen dute abian enpresa hauek aurrera egin dezaten.
Enpresa-ekimenak aurrera atera dituztenen esperientzia ikusita, enpresa sortu orduko norberaren gain hartzen den arriskua oso gutxitu ohi da proiektuaren bideragarritasuna aztertuz, enpresa-plangintza bat garatuz eta aipatutakoa kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasoz.
Hori guztia gure esku ez dagoela ematen badu ere, ez da hala.
Izan ere, zerbaiti ekitea jarduera bat abian jartzea baino ez da eta pertsona lehiatsua jarduera horiek erabakitasun handiz egiten dituena da.
Lan honen xedea erakunde publikoek enplegu arloan egin dituzten praktika ezin hobeak agerian uztea da.
ZERBAITI EKITEA, AUKERETAKO BAT
Gure enpresa propioa sortzea lan-merkatuan diren aukeretako bat dela kontuan hartu behar dugu.
Gure asmoa aurrera atera dadin hauxe da behar duguna: ideia bat eta lan egiteko gogo itzela. Gainontzeko beharrak kanpoko eragileen bidez erantzun ahal izando ditugu:
| 1.- | Bazkide kapitalistak edota pertsona langileak. |
| 2.- | Erakunde finantzarioak, arrisku-kapitaleko erakundeak. |
| 3.- | Administrazioa bera, enpresak sortzeko bere babes programarekin. |
Enpresa sortze prozesu honetan lau aldagaik hartuko dute parte:
1. Pertsonaren profila
Oinarrizko heziketa eta prestakuntza egokia izatea, baita gizarte prestakuntza eta ikasteko autonomia ere.
2. Kapitala
Kapital erabilgarria eta finantzaketa-iturrietarako aukera barne hartuz.
3. Egiten jakitea
Merkatuak eskatutako produktua edo zerbitzua eskaintzeko izan begar dugun gaitasun operatiboaren araberako ezaguera.
4. Gizarte harremanak
Harreman pertsonal zein lan-harremanak izan daitezke eta elkarteei, erakundeei, kontratuei, informazioari...ematen diete bide.
Aski garaturiko pertsona-profila izanda eta gainerako aldagaiak konbinatuz, enpresak sortzeko hainbat aukera daudela ikusiko dugu:
| EGITEN JAKITEA | HARREMANAK | KAPITALA | HAUTATU BEHARREKO FORMULA |
| bai | bai | bai | Enpresa txikia(+10 langile) |
|
| |||
| bai | bai | bai | Mikroenpresa (2 - 10 langile) |
|
| |||
| bai | ez | bai | Kooperatiba |
|
| |||
| bai | ez | ez | Autoenplegua (langile 1) |
|
| |||
| ez | bai | bai | Frankizia |
|
| |||
| ez | bai | ez | Merkataritza-sarea |
|
| |||
| ez | ez | bai | Bazkidea kapitalista |
|
| |||
| ez | ez | ez | ------
|
Enpresa bat sortzeak abantailak eta desabantailak izango ditu. Interesen eta nortasunaren arabera izango da batzuei edo besteei garrantzia ematea.
ABANTAILAK
- Lanerako aukera eskaintzen du.
- Geure buruaren nagusia izateaz poztuko gara.
- Jabetzak ordainak ditu (batzuk ikusteko modukoak direnak):
*Gure etorkizuna aseguratuz eta erretirorako funtsezko fondo bat gordez.
*Onuragarri den unean negozioa saldu egin daiteke.
*Beste pertsonentzako lana sortzen da eta hobetzen lagun diezaiekegu.
-Oparotasuna parteka daiteke, dibidenduak ordainduz edota bazkideei irabazien portzentajeak emanez.
-Gainerakoen errespetua lor dezakegu.
DESABANTAILAK
- Bezeroak zorrotzak ohi dira.
- Lege-eskakizun asko bete behar dira eta hainbat gastu izango ditugu, nahitaez, enpresa-jarduera bat abian jartzeko eta garatzeko.
- Operazioak ditugun baliabideen araberakoak izango dira, hori dela eta, lortzen dugunarekin konformatu behar dugu eta honek etsia ekar dezake.
- Denbora askoan eta buru belarri ekin behar diogu lanari.
IDEIA
Enpresa bat sortzeko ideia asmatzetik abiatuko gara beti. Askotan ideia ez da guztiz berria izaten, baina produktu eta zerbitzu zehatzak eskaintzen dituzten enpresen ideiak hobetzen lagun dezake. Garrantzitsuena zer egin nahi dugun jakitea da eta merkatuan gure produktua edo zerbitzua sartzeko edo garatzeko beharra aurkitu izana. Maiz, ezinezkotzat jotzen ditugun negozioei buruzko ideiak bururatzen zaizkigu. Horrelakoetan ez dugu etsi behar; aitzitik, gure ideia idatziz zehazten, kuantifikatzen, eta bere bideragarritasuna aztertzen saiatu behar dugu.
Ondoren, negozietarako ideiak lortzeko iturririk ohikoenetako batzuk aztertuko ditugu:
- Zaletasun bat edo irakurlearengan arreta pizten duen hori abiapuntu hartuz, negozioaren oinarrizko ideia garatzea.
- "Zergatik ez ote dago horrelakorik edo halakorik?" galderari erantzuna ematea.
- Beste produktu eta zerbitzuetan izaten diren akatsak ikustea eta horietaz baliatzea.
- Eguneroko gauzei ezohiko erabilera bilatzea.
- Gizarte-aldaketetan aukerak bilatzea.
- Arazoak konpontzeko baliabide berriak garatzea.
- Teknologiaren aurrerapenez baliatzea.
- Egungo lana egiteari utzi behar diogula buruan sartzea.
Gure negozioari ekin ondoren ere, gure produktua edo zerbitzua hobetuz joan beharko dugu etengabe, lehia gailen ez dakigun.
KUDEATZEN JAKITEA
Kudeatzen jakitea enpresa bat sortzea erabakitzen duten pertsona gehienentzat gauza berria izaten da. Baliteke norbera bere lanbideko onena izatea edota bere jarduera behar bezala egiteko baliagarri zaizkion gaitasunak edukitzea. Ordea, enpresa bat izateak lan berria dakar berarekin: kudeaketa. Horrek ez gaitu arduratu behar. Bizitzako kasu gehienetan bezala, ikas daitekeen zerbait da. Izan ere, enpresak sortzeko ematen den laguntza barne enpresa-kudeaketa ohi dugu. Gainerakoa eskarmentuak berak egingo du.