Hainbat pauso garatuko dugu enpresa abian jartzeko zein erakundetara jo behar dugun jakiteko.

1. ENPRESA PLANGINTZA

Arestian aipatu dugunez, enpresa-plangintza nahitaezkoa da gure enpresa abian jartzeko unean. Horrez gain, ezinbestekoa da erakunde publikoen diru-laguntzak jasotzeko.

Hona hemen negozio-plangintza egiteko jarraitu beharreko ekintzen gida:

1 Proiektuaren eta talde sustatzailearen aurrekariak

Enpresa sortzeko ditugun arrazoiak eta helburuak deskribatuko ditugu, baita sortzeko izan dugun ideiaren jatorriaren nondik norakoak ere.

1.1.- ideiaren jatorria

Jatorrizko ideia bera deskribatu behar da, baita nola garatu zen, noiz eta zergatik sortu zen ere.

1.2.- talde sustatzailearen jatorria

Pertsona-talde bat izanez gero, taldea nola sortu zen, zenbat denbora eman zuen osatzen eta zergatik osatu zen aipatu behar da. Taldea osatzen dutenen arteko harremana zein den ere aipatu (lagunak, senitartekoak....).

1.3.- proiektua osatzen dutenen curriculuma

Enpresa-proiektuaren garapenarekin zerikusia duten datuak aipatzea: datu pertsonalak, eginiko ikasketak, esperientzia pertsonala eta helburuak.

1.4.- talde sustatzailearen helburua

Talde sustatzaileko kideek enpresa sortzeko izan dituzten lan- edo pertsona-mailako helburuak aipatzea.

2 Jarduera, produktua edo zerbitzua

2.1.- definizioa

Enpresak merkatuan eskaini nahi dituen produktuen laburpen txiki bat egitea.

2.2.- produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak

Prduktuak sortzeko edota eskainitako zerbitzuak emateko beharrezko urrats eta egitekoak ondo garatu behar dira.

2.3.- betetzen dituen beharrak

Produktuak edo zerbitzuak zein behar edo gabeziari erantzuten dion aipatu behar da.

2.4.- abantaila konparatiboak

Gure produktu edo zerbitzuak merkatuan dauden eta antzekoak direnekin alderatuta, eskaintzen dituen abantailak (prezioa, kalitatea...) aipatu behar dira. Era berean, produktuak berria edo berriztailea den zerbait duen aipatu behar dugu.

2.5.- produktu edo zerbitzuaren izena

Produktu edo zerbitzuak izango duen izenaren berri eman behar da (ez dauka zerikusirik enpresaren izenarekin).

2.6.- aurkezpena, bilgarria, irudia, paketatzea

Produktuak merkatutakoan izango duen kanpoko aurkezpenaren berri eman behar da (bilgarria, etiketa-mota, diseinua, logotipoa, etab.), baita aurkezpen horrek izango dituen ezaugarrien berri ere.

Zerbitzu berria izatekotan, bezeroaren arreta eskuratuko luketen aurkezpen-motak edo euskarriak aipatu behar dira.

2.7.- produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera

Produktuaren edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera nolakoa izatea espero den aipatu behar da (kalitate handiagoa, merkatuko den...)

3 Merkatua

3.1.- merkatuaren ezaugarriak

3.2.- bezeroen ezaugarriak

Enpresako bezero potentzialen ezaugarriak definitu bai pertsonak, bai enpresa, bai erakundeak direnean. Tipologiari buruzkoak aipatuko ditugu, gure produktu edo zerbitzuekiko duten jarrera...

3.3.- lehiaren ezaugarriak

Gure lehiaren ezaugarriak banan-banan aipatu eta deskribatu behar dira bere alderik nabarmenenak ez ezik hain nabarmenak ez direnak ere. Gure enpresak lehiarako dituen abantailak eta alderdi ahulak ere aipatu behar ditugu.

Enpresa lehiakide bakoitzari buruzko "fitxa" egin behar da, enpresa-datuak, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuak, prezioak, negozio-bolumena, mugitzen duen merkatua, duen bezero-mota, kalitate-maila... aipatuz.

4 Enpresaren kokapena

4.1.- enpresaren kokapena

Enpresa geografikoki non kokatuko den aipatu eta horren zergatia.

4.2.- espazio banaketa

Enpresa kokatuko den bulegoaren, lonjaren, pabiloiaren...plano bat erantsi eta jarriko zaizkion elementu material ezberdinen kokalekua aipatu behar da.

5 Enpresaren irudia

5.1.- enpresaren izena eta logotipoa

Enpresari eman nahi zaion izena, eta ahal dela, izango duen logotipoaren diseinua erantsi.

5.2.- bisita txartelak, informazio-liburuxkak eta aurkezpen gutunak

Elementu hauek diseinaturik izanez gero, bisita-txartelaren eredu bat, triptikoren batena, folleto edo memoriaren batena eta enpresaren aurkezpen-gutuna gehi daitezke.

5.3.- komunikazioa, irudia eta sustapena

Egingo diren publizitate- eta sustapen-ekintzen berri eman, hauen kostua eta espero diren emaitzak aipatuz.

6 Merkataritza politika

6.1.- merkataritza helburua

6.2.- ideiaren jatorria

6.3.- salmenta sistema

7 Ekoizpena

7.1.- ekoizpen prozesuaren aldiak

Produktu edo zerbitzua sortzeko prozesuaren aldiak banan-banan aipatu eta garatu behar dira.

7.2.- azpikontratazioa

Produktu edo zerbitzua sortze-prozesua osatzeko enpresa edo langileren bat azpikontratatu behar den aipatu behar da, azpikontratazio horren gastuak aipatuz eta zerbitzua zein baldintzatan eskainiko litzatekeen adieraziz.

7.3.- enpresaren ekoizpen gaitasuna

Enpresak hasieran dituen bitarteko eta pertsonekin ekoizpenerako eta zerbitzuak emateko duen gehienezko gaitasunaren berri eman behar da. Enpresa handituko delako susmoa izatekotan ere aipatuko dugu.

7.4.- lehengaiak eta hornikuntza

Enpresa sortzeko behar izango diren lehengaiak eta hornikuntza aipatu behar dira.

7.5.- hornitzaileak

Gure produktua sortzeko edo zerbitzua emateko beharrezko izango diren lehengai-enpresa hornitzaileen berri eman behar da, non kokatzen diren eta zein ordainketa-baldintza eskainiko diguten aipatuz.

7.6.- ale kopurua, hornidurak eta biltegiratzea

7.7.- kalitate kontrola

Produktu edo zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko sistemaren bat erabiliko den aipatu behar dugu.

8 Antolakuntza eta giza baliabideak

8.1.- beharrezko pertsonak

Lehenengo hiru urteetan enpresan lan egiteko beharko ditugun pertsona-kopurua eta horien profila adierazi behar dugu.

8.2.- funtzioak

Enpresan lan egingo duten langileen betebeharrak aipatuko ditugu.

8.3.- antolakuntza eta koordinazio sistemak

Enpresaren organigrama diseinatuko dugu, erabakiak hartzeko moduaren berri emanez eta ardura hau nork edo nortzuek hartuko duten aipatuz.

8.4.- hautatzeko sistema eta kontratazio era

Enpresa jardueraren uneren batean, langileak behar izango ditugulako susmoa izatekotan, aipatu beharko genuke. Kontratatzeko irizpideak eta zein kontratazio-mota izango den ere zehatuko ditugu.

8.5.- kanpo aholkularitza

Enpresa kudeatzeko edo egiteko administratiboren baterako aholkularitzaren bat azpikontratatuko ote den aipatu behar dugu.

9 Legeztatzea

9.1.- forma juridikoa

Enpresak hartuko duen forma juridikoa ez ezik hori hautatzearen arrazoiak ere aipatu beharko ditugu (enpresaburu indibiduala, sozietate zibil pribatua...).

Erabiliko dugun forma juridikoa hautatzeko orduan, badaude hainbat faktore erabakigarriak direnak:

9.2.- jabetza industrial eta intelektuala babestu

Produktuak fabrikatu edota diseinu berritzaileak egitekotan nola eta zein erregistroren bidez babestuko diren aipatuko dugu.

10 Plangintza ekonomiko finantzarioa

Jarraian, bideragarritasun-programatik ateratako finantza-koadroak gehitu behar dira. Koadro hauetariko bakoitzak aholkulariak hauetatik ateratako esanahiari buruzko aipamen orokorra eraman behar du (ikuspuntu ekonomiko finantzarioari dagokionez proiektuak dituen alderdi sendo eta ahulak aipatu behar dira).

Honako hauek dira erantsi behar diren koadroak:

LEGEZKO BETEKIZUNAK. IZAPIDEAK (TRAMITEAK)

Enpresa-plangintza eratu eta gero, kontuan izan behar dugu bete behar diren legezko betekizun eta izapideak. Enpresaren jarduera ekonomikoaren arabera, enpresa bera eta honek eskainiko dituen zerbitzuak edota produktuak horretarako espreski den erregistro ofizialean erregistratuko ditugu. Hori horrela izanik, izaera bereziko izapideak eta askotariko jarduerei ezarritako legeria oparoa izan beharko dugu kontuan enpresa sortzerakoan.

Ondoren, maiz agertuko zaizkigun izaera bereziko administrazio izapideak aipatuko ditugu:

TOKIAREN ARABERAKO IZAPIDEAK

ENPRESA ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

UDALETXEAK

  • Obra baimen-eskabidea.
  • Jarduera baimen-eskabidea.
  • Irekitzeko baimen-eskabidea.
  • IAEren likidazioa.
  • Udalaren beste zerga batzuk.

FORU OGASUN ADMINISTRAZIOA EDO ORDEZKARITZA

  • Ondare eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
  • IAEN alta eman.
  • Etiketa eta BEZ aukeren Zentsuan alta eman.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta eman (enpresaren titularra eta lokalarena bera bada).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen eskabidea (CIF/IFK) Behin-behineko txartela.
  • IFK behin betiko txartela jaso.

LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

  • Lan zentroa irekiko delako komunikazioa.
  • Bisita-liburua bideratu.
  • Matrikula-liburua bideratu.

GIZARTE SEGURANTZAKO DIRUZAINTZA NAGUSIA

  • Langile Autonomoen Erregimen Berezirako inskripzioa.
  • Enpresa Gizarte Segurantzarako inskripzioa. (Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen estaldura Ugazaben Mutualitatean egin daiteke)
  • Langileen afiliazioa eta alta.

ENPLEGURAKO BULEGOAK

  • Kontratuen erregistroa
  • Kontratu idatzien bidez egin behar ez diren kontratazioen jakinarazpena.

MERKATARITZA ERREGISTRO NAGUSIA

  • Izen berdinik ezaren Ziurtagiria

MERKATARITZA PROBINTZIAKO ERREGISTROA

  • Merkataritza Erregistro-inskripzioa.
  • Liburu ofizialen legeztapena.

INDUSTRIA ERREGISTROA

  • Industria Erregistrorako inskripzioa.

FINANTZA ERAKUNDEAK

  • Kapital Sozialaren diru-sarrera.

NOTARIOA

  • Estatuto Sozialak (Bazkideek ere idatz dezakete).
  • Kontratu Publikoaren Egilespena.

HIGIEZINEN JABEGOAREN ERREGISTROA

  • Higiezinen Jabegoaren Erregistroaren inskripzioa.

 

Ondoren, legezko izapideak egiteko behar ditugun erakundeen telefono-zenbakiak eta helbideak aipatuko ditugu:

ESTATUKO OGASUNA

BILBAO
F. Moyua plaza, 3
48009 Bilbao
Tel. : 94- 4487300
Ogasuneko Ministerioaren Web orrialdea: http://www.minhac.es

 

UDALETXEA

BILBAO
I.A.E. Sailaren bulegoa
Venezuela plaza, 2
48001 Bilbao
Tel.: 94-4204500 o 94-4404200

Lizentzia Sailaren bulegoa.

Bilboko Udaletxea, atzealdea
48007 Bilbao
Tel.: 94-4204200 o 94-4204500

Bilboko Udaletxearen web orrialdea: http://www.bilbao.net

 

EUSKO JAURLARITZAKO INDUSTRIAKO LAURRALDE BULEGOA

BILBAO

Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94-4031400 / 94-4031470
Faxa: 94-4031445

 

FORU OGASUNA

BILBAO

Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2

Zergen informaziorako tel.: 901 502 000

Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrialdea: http://www.bizkaia.net

 

PROBINTZIAKO MERKATARITZA ERREGISTROA

BILBAO
Madariaga etorbidea, 24 - 3
48014 Bilbao
Tel.: 94-4754800
Merkataritza Erregistro Nagusiaren web orrialdea: http://www.rmc.es

 

JABETZA ERREGISTROA

Jabetza Erregistroaren web orrialdea: http://www.registradores.org

 

GIZARTE SEGURANTZAKO DIRUZAINTZA NAGUSIA

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren web orrialdea: http://www.seg-soc.es

 

ENPLEGUKO INSTITUTU NAZIONALA

Enpleguko Institutu Nazionalaren web orrialdea: http://www.inem.es

 

EUSKO JAURLARITZAKO LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

BILBAO
Kale Nagusia, 85 - 7
48011 BILBAO
Tel.: 94 - 4031215
Faxa: 94-4031212
Eusko Jaurlaritzaren web orrialdea: http://www.euskadi.net