ORIENTABIDE ZERBITZUA

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

Enplegurako Orientabide Zerbitzua: Langairen laguntzarekin. Lanerako Prestakuntza, praktikak enpresetan, enplegu eta trebakuntza Programak. Zerbitzu hau doakoa da eta hainbat udaletxe, mankomunitate, enplegu eta garapen ekonomikoko agentzia, eta abarren laguntza du. Eskaintzen dena:

-          Lan elkarrizketa eta lan munduan daukagun analisia

-          Banakako orientabidea

-          Prestakuntza-, laguntza- eta jarraipen-tresnen eskaintza

-          Lana bilatzeko teknikak

 

ORDEZKARITZA: Kale Nagusia 85 - 7  48011 Bilbao tel.: 944 031 222 

faxa:944 031 212

 

LANGAI

LANGAI Eusko Jaurlaritzaren lan zerbitzua da: Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailak sortu zuen eta Egailanek kudeatzen du.

Zebitzua lanpostuak bete nahi dituzten enpresei eta enplegu-eskatzaileei zuzenduta dago, azken hauek lanik gabe dauden nahiz beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonak direla ere.

LANGAI Euskal Lan Zerbitzua: Telf. Arreta eskaintzeko telefonoa: 901 223 901 - 901 222 901

 

EGAILAN

EGAILANek, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Enpleguaren eta Prestakuntzaren arloko emaitzak hobetzen laguntzen du. Hori guztia egiteko bitartekoak: programen ebaluzaioa eta Langairen eta Lanbide Heziketaren Euskal Sistemako Behategiaren kudeaketa

EGAILAN: Lutxana 6 - 2  48008 Bilbao 944 154 637  944 151 166  901 100 003 www.egailan.es

 

LANBIDE.NET

Lanbide.net lanbiderako eta prestakuntzarako Euskadiko leiho informatikoa da. Eusko Jaurlaritzaren enplegu-ataria da eta publiko, doako eta kalitatekoa den zerbitzua esakintzen du. Lanbide.net orrian, gainera, lana bilatu eta aurkitzeko behar dugun informazio guztia dugu: nola egin curriculuma, nola idatzi aurkezpen gutunak...Lanbide.net-ek honako hau eskaintzen digu:


LANBIDE.NET: 902 34 59 02 www.lanbide.net