Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza Sailak hiru zerbitzu eskaintzen ditu:
2.1. Lan eskaintza:
Besteren konturako lana bilatzen du eta autoenplegu-ekintzak sortzen ditu.
- Lan munduratzea: tituludunei hobekuntza egitasmoekin laguntzen die.
- Autoenplegua: laguntza, ETEen jarraipenaren kontsolidatzea.
- Laguntza zentroak: BEHARGINTZAK
2.2. Trebakuntza:
- Enpresa sustatzaileak trebatzen ditu.
- ETEak sortzeko trebakuntza ematen du.
- Lan birziklatzea: Hezkuntza Araututik lan mundurako bidean laguntza ematen du:
- Baztertzeko arriskuan dauden taldeentzako trebakuntza
- Badago hainbat zentroren laguntzarekin Lanbide Heziketa garatzen duen programa.
2.3. Azpiegiturak: AZPIEGITURA-ELKARTEGIAK
Azpiegitura enpresa publikoak lokalak ematen dizkie Bizkaian finkaturiko enpresei. Batez ere, enpres txiki eta ertainei zuzenduta dago eta, egun, sei eraikin kudeatzen ditu. Eraikin horiek Bizkaian daude eta Elkarteak kudeaturiko komuneko zerbitzuak dituzte.
Azpiegitura sozietate anonimoa Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailera atxikita dago eta bere jarduera Elkartegiak Programa barruan dago. Aldundiak urtero onartzen du programa hori eta Aldundiaren tresnetariko bat da lana eta Bizkaiko industria eta enpresa garapenerako.
Programaren helburu nagusia pymeentzako laguntza da, bereziki, gizarte-ekonomia arlokoak diren horientzakoa. Elkartegiak programak arreta berezi jartzen du lan arloan kalteberak diren taldeetan.
| AZPIEGITURA: Sabino Arana etorbidea, 8 48013 Bilbao 944 393 561 faxa: 944 393 394 azpegitura@azpiegitura.eswww.azpiegitura.net ELKARTEGIAK: Bizkaia: Alonsotegi, Barakaldo, Basauri, Mungia, Larrabetzu, Trapaga 902 22 00 04 |
Berrikuntza eta Ekonomía Sustapen Sailaren helburua: lan egonkorra eta Bizkaiko Lurralde Historikoko beharrak berriz banatzeko moduko aberastasuna sortzea. Hori horrela izan dadin, teknologiari dagokionez berritzaileak, ekonomiari dagokionez lehiakorrak eta iraunkorrak eta gizarteari dagokionez arduratsuak diren enpresak sortzen eta kontsolidatzen laguntzen du. Helburu horiek lortzeko, hiru jarduera-lerro ditu:
berritu.biz : Berrikuntza zerbitzua
Arlo honen barruan, berrikuntza produktuan, berrikuntza prozesuan, berrikuntza antolakuntzan, eta berrikuntza pertsonetan atalen barruko helburuak sartzen dira.
Burutu.biz : Enpresako Estrategia Zerbitzua
Arlo honen barruan helburuak ezarri dira hala enpresa berrien sorkuntzari dagokionez nola oraintsu sortu diren enpresen laguntzari
Sustatu.biz : Enpresako Sustapen Zerbitzua
Arlo honen barruan helburuak ezarri dira hala enpresa berrien sorkuntzari dagokionez nola oraintsu sortu diren enpresen laguntzari.
| Obispo Orueta, 6 48009 Bilbao tel: 944 673 300 faxa: 944 068 087 |
BEHARGINTZA
"Behargintza" udal zentroek Bizkaian lanpostuak eta enpresak sortzen dituzte, udalak eta eskualdeak modu integralean aurrera daitezen. Foru Aldundiak, EUDELek ( Euskadiko Udalen Elkartea ) eta BBKk zentro horiek sortzeko hitzarmena sinatu zuten.
Helburua: udaletako ekonomia sustatzea eta garapena bultzatzea da, pertsonek lana lortzeko dituzten aukerak hobetzeko ekintzak eta enpresak sustatzeko ekintza uztartuz.
Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, horien artean autoenplegua eta enpresen sorkuntza daudela.
Norentzat: enpresarako ideia duten eskualdeko edo udalerriko pertsonentzat
Zer eskaintzen dute:
- Banakako laguntza ematen dute, negozioaren ideia garatzen eta hura martxan jartzeko plana osatzen.
- Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa.
- Enpresa martxan jartzeko orientazioa eta aholkularitza.
- Jarraipena eta laguntza, enpresa finkatu arte.
- Enpresa-kudeaketa arloan trebakuntza.
| BEHARGINTZA: www.behargintza.net |
LAN EKINTZA
Lan Ekintza-Bilbao Bilboko Udalaren erakunde publikoa da, udalerrian ekonomia eta enplegua sustatzeaz arduratzen dena.
Helburua: pertsonen, enpresen eta, oro har, gizartearen esku zenbait baliabide jartzean datza, Bilbon aberastasuna eta lana sortzen laguntzeko.
Lan Ekintzan enpresa-proiektu baten prozesua aztertzeko, hori martxan jartzeko eta horren hasierako kudeaketa egiteko behar guztiei erantzuna emanez ekaintzen zaie laguntza enpresa berriei:
- Ekimen-kultura sustatzea
- Enpresa-ekimen berriak sortzeko prozesuan laguntzea
- Enpresa-proiektuaren garapenean laguntzea
- Enpresa berriak martxan jartzen laguntzea
- Enpresa berriak kontsolidatzen laguntzea
| LAN EKINTZA BILBAO:Bulego nagusiak Uribitarte, 18 - 4 48001 Bilbao 944 205 300 faxa:944 205 313 lan-ekinza@lane.bilbao.net www.bilbao.net |
INGURALDE
Inguralde, Barakaldo garatzeko Udal Erakunde Autonomoa 1992. urtean sortu zen, udalean bertan hainbat enplegu eta garapen politika bultzatzeko. Aipaturiko jarduerak aurrera eramateko Europar Batasuna, INEM, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka.
Zer eskaintzen du:
- Lana bilatzen laguntzen dute:lan poltsa
- Enpresa txiki eta ertainak sortzeko laguntza .
- Trebakuntza, praktikak eta bekak.
| INGURALDE: Aldapa, 3 48901 Barakaldo 944 789 400 faxa: 944 789 404 |
CEDEMI
Ezkerraldeko enpresen garapena bultzatzen du.
Zer eskaintzen du:
- Enpresa-ekimenen atzipena
- proiektu planak burutzea
- proiektua martxan jartzeko laguntza
- enpresentzako zerbitzua
| CEDEMI: Dolores Ibarruri z/g 48901 Barakaldo 944 781 111 faxa: 944 781 275 www.cedemi.net cedemi@cedemi.net CEDEMI: Altos Hornos de Bizkaia etorbidea, 33 48902 Barakaldo 944 184 100 faxa: 944 781 275 |
GazteNet, IBAE-ADEBIk sorturiko programa da (Ibaizabal Beheraldean aurrerabiderako elkartea). Informazio- eta Komunikazio- Teknologia arloan lan egiten du.
GazteNetek bi helburu nagusi ditu:
- Gizarte sektore guztiak Informazioaren Gizartean integratzea. Hala izan dadin, sustapen, dinamizazio, prestakuntza eta Informazio eta Komunikazio Teknologien tresnak erabiltzeko ekintzak egiten ditu.
- Gizartean diren hainbat pertsonen profila ez denez egun eskatzen dena, pertsona horiei lan-merkatuan sartzen laguntzen diete. Horrez gain, eskarmenturik gabeko gazteak ere lan-merkatuan sartzen dituzte.
- GazteNet, Ibaizabal Beheko Eskualdea osatzen duten udalerrien gizarte sektoreetako petsonei zuzenduta dago. Udalerriak honako hauek dira: Abanto, Alonsotegi, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Zierbena.
| GAZTENET: www.gaztenet.com |