Gazteria zerbitzuak

Enkarterriko 11 udalerriek gazteriaren inguruko politikak garatzeko erronkari ekin diote, gazteen arazoei zeharkako metodologiaz heltzen dietelarik. Erronka hori Gazteria Zerbitzuak ezarriz gauzatzen da.

Gazteria zerbitzuak, 14 urtetik 30era bitarteko gazteen bizitzaren hainbat esparru hartzen duten jardunbide horiek gauzatzeaz arduratzen dira. Gaur egun 11 udalerriek dute Gazteria Zerbitzua, eta  beraietara jo dezakezu zure zalantzak, proposamenak eta arazoak azaltzeko.

Hona hemen Gazteria Zerbitzuaren helburu batzuk:

  • Eskualdean gazteengan eragina duten gaiei buruzko informazioa ematea.
  • Izen-emateak, eskariak, txartelak, eta abar egiteko laguntza.
  • Gazteek parte hartzea kultur eta aisialdiko ekitaldien eta jardueren antolakuntzan.
  • Gazteen eta teknikarien arteko harreman interaktiboa.

Horretaz gain, Enkarterriko Gazteria Zerbitzuetan gai hauetan lagundu ahal dizugu:

  • Lana: Enkarterriko, Bizkaiko eta Euskadi osoko lan-eskaintzak; Behargintza eta Mankomunitatearekin batera lan egitea lan-aholkularitzan, lan-poltsei buruzko informazioa emanez…
  • Etxebizitza: Etxebideri buruzko informazioa, izen-ematea eta etxebizitza eskuratzeko laguntzak.
  • Prestakuntza eta Hezkuntza: Enkarterriko ikastegien inguruko informazioa, formakuntzako eta prestakuntza etengabeko zentroen eskaintza, diru-laguntzak...
  • Osasuna: drogak eta sexu-hezkuntza, kontsultak egiteko web orriak...
  • Aisia eta astialdia: aisia eta astialdiko jardueren eskaintza udalerri, eskualde eta Bizkaiko mailan; informazioa eta izen-ematea honako hauetarako: Udalekuak, Udagazteak, Gazte Bidaiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa, udalekuak, auzo-landegiak...

Web orrialde honen edukia zure proiektuak aurrera eramateko erabilgarria izatea espero dugu. Zure zain gaude!

Imgfoot
Logo_igazte Logo_diputacion Footlogo1 Footlogo2

Selnet

Css Xhtml Aa